Euskerea bizibarritzeko jardunaldia zuzenean jarraitu daiteke orain, streaming bidez

Bizkaie! 2016-01-29 09:21   Euskerea berbagai

Gaur egiten dabil mintegia Euskaltzaindia Bilbon, Euskerea bizibarritzen jarraitzeko erronkak izenburupean. Erakunde eta adituen ekarpenei esker, egitarau oparoa preparau dabe, euskerearen normalizazinoak hartu beharreko norabideaz eztabaidea egiteko. Eguerdiko 14:00ak arte izango da jardunaldia. Zuzenean ikusi.

Jardunaldia zuzenean ikusteko

Zezeilaren 12an egiten dabil mintegia Euskaltzaindia Bilbon, Euskerea bizibarritzen jarraitzeko erronkak izenburupean. Alkarte, erakunde eta adituen proposamenak jaso eta gero, egitarau oparoa preparau dabe, aurrera begira euskerearen normalizazinoak hartu beharreko norabideaz eztabaidea egiteko. Goizeko 9:30etik eguerdiko 14:00etara izango da jardunaldia.

Patxi Saez soziolinguista eta Azpeitiko Udaleko Euskera Patronatuko arduradunak eskaera zehatza egin eutsan Euskaltzaindiari: Euskerea bidegurutze baten egoala eta, datozan urteetarako estrategia barri bat diseinetako orduan gidaritzea hartzea, hain zuzen. 50 urteotan indarrean egon dan paradigmea agortuta dagoala eta ildo barria zehaztu behar dala hurrengo 50etarako, horixe Saezen proposamena.

Eskari horri erantzunaz antolatu dau jardunaldia Euskaltzaindiaren Sustapen Batzordeak. Ganera, Akademiak azaldu dauenez, jardunaldia prozesu baten hasikerea izango da, eztabaida sakona ekarriko dauen aldi baten abiapuntua. Hizlarien eta gaien zerrendearen barri emon dau Euskaltzaindiak:

Lehenik eta behin, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Sagrario Aleman Sustapen Batzordeko buruak aurkezpena egingo dabe. Ondoren, Patxi Saezek egingo dau berba, Elefantearen paradigma ikusi izenburuko berbaldian.

10:40etatik aurrera, aditu eta euskalzale ugarik parte hartuko dabe, bakotxak bere ikuspuntua emoteko. Bittor Hidalgo, Kike Amonarriz, Patxi Juaristi, Olatz Altuna, Bikain Urkidi, Josu Waliño eta Paxkal Indoren berbak entzuteko modua izango da, txandaka. 14:00ak aldean amaituko da jardunaldia.

Egitarau zehatzagoa, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu