Hiru euskal konpainia izango dira Valladolideko TAC Kaleko Antzerkiko Nazinoarteko Jaialdian

Bizkaie! 2014-05-23 11:40   Kulturea

Gaupasa, Kukai Dantza & Cesc Gelabert eta Kukai-Tanttaka euskal konpainiek parte hartuko dabe eguazten honetan Valladoliden hasi dan eta azoka moduan be aurkezten daben Kaleko Antzerkiaren Nazinoarteko TAC jaialdiko sail ofizialean. Typical, Gelajauziak eta Komunikazioa Inkomunikazioa ikuskizunak aurkeztuko ditue hiru taldeek, hurranez hurran.

Juan Luis Moraza, Inazio Escudero eta Basauriko Juan y Pablo de Otaola bekeak jaso ditue 2014ko Gure Artea sariak

Bizkaie! 2014-05-23 10:47   kulturbiz

Ibilbide artistikoaren autormenari jagokon modalidadean Juan Luis Morazak jasoko dau aurtengo Gure Artea saria; Inazio Escuderok, sorkuntza lanean; eta ikusizko arteen arloan, Basauriko Kultur Etxeak emoten dauen Juan y Pablo de Otaola bekeak. Sari banaketa ekitaldia garagarrilean egingo da, Donostiako San Telmo Museoan.

'Ene uste makalean'

Bizkaie! 2014-05-23 10:27   Musikea

Soraluzeko Gaztelupe tabernako goiko pisuan lagunarteko barriketaldi modukoak egitea da asmoa, kulturea, euskerea, musikea, literaturea… edo beste gai orokor eta ez hain orokorren inguruan jarduteko.

'Neighbors'

Karolina Almagia 2014-05-22 18:15   Zinema kritikak

Gidoilariek zakilekaz daukien obsesinoa behin eta barriro agiri da. Gure aretoetan dagoan gaztelaniazko bersinoan personaiek hamaika aldiz botaten dabe polla berbea, nazkatu arte. Txiste errazak dira nagusi.

'Arteshop: establezimendu bat, artelan bat' ekimenak bere laugarren edizinoa beteko dau

Bizkaie! 2014-05-22 15:17   kulturbiz

Proiektu honen helburua uriko merkataritza-jarduereari laguntzea da. Holan, balio erantsia emongo jako dagoeneko interesgarria dan gure uriko merkataritza-eskaintzeari, eta aldi berean, Bilbao Arte Fundazinoko artisten eta UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko ikasleen sormen-jarduerea sustatzeko aukerea emongo dau.

Lumentxako horma-arte paleolitoko irudien azterketea aurkeztu dabe

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-05-22 15:13

Orain urte bi, ia gura ez dala, Diego Garate eta Joseba Rios arkeologoek gorriz pintautako bisonte bi eta zaldi baten irudia topau zituen Lumentxako koban. Madelaine arokoak dira, 14.000 urte inguru ditue eta Lea-Artibai eskualdean agertutako sasoi horretako bakarrak dira.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Boltsa betea ames, Europak iges

Markues 2014-05-22 12:18   Begi betegarri

Smokin' Joe Kubek eta Bnois King Getxoko Nazinoarteko Blues Jaialdian izango dira

Bizkaie! 2014-05-22 11:23   Musikea

Orain arte 15 disko grabau ditue; azkenak, Road Dogs Life izenburukoak, abesti originalak eta The Rolling Stones eta The Beatlesen bersino bana batzen ditu. Aurreko diskoan lan akustiko arrakastatsua gauzatu ondoren, oraingoan doinu elektrikoak berreskuratu ditue eta sustraietara itzuli dira, road house bluesera, hain zuzen be, erritmo rockeroagoakaz.

2014ko Euskal Jaia Eibarren eta 'Ezpalak' nazinoarteko jaialdia: tanbolinteroak eta txistulariak

Bizkaie! 2014-05-21 17:36   Kulturea

Eibarko Klub Deportiboaren, Kezka Dantza Taldearen eta herriko beste hainbat alkarteren eskutik jatorkun Euskal Jaiak aurten be Ezpalak dakarzku, 2006tik antolatzen dan nazinoarteko jaialdi ikusgarria, Eibarren eta Iruñean egiten dana.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

EAEko 15 urtetik gorako biztanleen ia %68k Internet erabilten dau

Bizkaie! 2014-05-21 15:40

Eustatek batutako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko 15 urte edo gehiagoko Interneteko erabiltzaileak 1.255.800 dira 2014ko lehenengo hiruhilekoan, adin horretako %67,9, hain zuzen be.

Bizkaiko sei gazte Kaliforniako euskal diasporearen lekuko izango dira

Bizkaie! 2014-05-21 15:38   Euskaldunak munduan

BFAk antolatu dauen Kliforniara lehiaketearen irabazleek ekin deutsie dagoeneko Ipar Ameriketako euskal nortasunaren topaketara egingo daben ibilbideari. Iraide Artetxe, Eneko Corral, Julene Barinaga, Marta Barea, Pello Baños eta Iván Poyato dira saridunak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Benito Lertxundi kantariarentzat Gipuzkoako Urrezko Dominea

Bizkaie! 2014-05-21 14:02   sariak-autortzak

Gipuzkoako Foru Aldundiak kantari eta konpositore oriotarraren ibilbide artistiko luze eta emonkorra nabarmendu dau Urrezko Dominea emoteko. Urrezko Plaka bi be emon ditu, bata frankismoaren sasoiko Ordena Publikoaren Auzitegiaren errepresinoa jasan eben emakumei, eta bestea, Beroa Gipuzkoako harrera familien alkarteari. Sari-emote ekitaldia bagilaren 12an egingo dabe.

Euskararen Erakunde Publikoak eta Euskaltzaindiak 2016. urtera arteko hitzarmen-markoa sinatu dabe Baionan

Bizkaie! 2014-05-21 12:02   Euskerea berbagai

Frantxua Maitia EEPko presidenteak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak hurrengo urte birako hitzarmena eta 2014rako betebeharrak jasoten dituan gehigarria izenpetu dabe Baionan, Euskaltzaindiaren egoitzan. Erakunde bien arteko lankidetzea garatu eta egituratzen dau akordioak.

III. ArgIHIzkiak: argazkietan oinarritutako testu laburren lehiaketea martxan

Bizkaie! 2014-05-21 11:20   kulturbiz

Egizu alkarteak eta UK aldizkariak, Getxoko, Leioako eta Berangoko Udalen eta Uribe Kostako Mankomunidadearen laguntzinoagaz antolatutako ArgIHIzkiak, argazkietan oinarritutako III. testu laburren lehiaketara lanak aurkezteko epea datorren bagilaren 5era arte egongo da zabalik.

Henry Mooreren zazpi eskultura handi ikusgai dagoz Bilbon

Bizkaie! 2014-05-21 11:16   Kulturea

Garagarrilaren 17ra bitartean, Bilboko Casilda Iturriza parkean Henry Moore eskultore ingelesaren zazpi pieza handi egongo dira ikusgai. 1960tik 1982ra bitartean egindako lanak dira, bere ibilbideko sasoirik onenekoak.

EOSek Miguel de Unamuno idazle bilbotarra omenduko dau eguenean

Bizkaie! 2014-05-20 18:41   Musikea

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak idazle eta pentsalari bilbotarraren omenezko kontzertua eskainiko dau eguenean, 20:00etan, Bilboko Euskalduna jauregian. Unamunoren jaiotzearen 150. urteurrena ospatzeko, Hizkuntza Unibertsala saioa prestau dabe.

Bilbao Artek produkzino artistikoko beka bi eskainiko ditu Austriako Bregenzeko KUB museorako

Bizkaie! 2014-05-20 18:35   kulturbiz

BilbaoArte Fundazinoan bekadun izan diran artisten banakako proposamenak bultzatzea da deialdiaren helburua. Bilbao Artek Austriarako produkzino artistikoko beka horreetarako deia egiten dauen 9. urtea da, herrialde haretako KUB museoagaz sinatua dauen lankidetza hitzarmenaren haritik. Akordio horri esker, 16 euskal artistek aukerea izan dabe Bregenzera joateko, eta, era berean, 16 artista austriarrek Bilbao Artera etorteko.

Mikeldi Perez artista getxoztarrak 'Andamiaje' erakusketea aurkeztu dau Rekalde aretoan

Bizkaie! 2014-05-20 18:18   Kulturea

Bizkaiko Diputazinoaren Barriek 2014 programeak proposamen barria dakar, Mikeldi Perezen Andamiaje. Irudi piktorikoaren eta bere euskarriaren arteko hartu-emonak ikertzen ditu asrtista bizkaitarrak. Garagarrilaren 6ra arte egongo da ikusgai, Bilboko Rekalde aretoan.

Blas de Otero VI. Lehiaketearen irabazle Unai Baztarrikaren 'Ezinbestean' poesia liburua argitaratu dabe

Bizkaie! 2014-05-20 17:57   Kulturea

Lehiaketearen seigarren edizinoan, euskerazko zazpi obra aurkeztu ziran, ordura arte izandako partaidetza markea hobetuz. Euskerazko nahiz gaztelaniazko modalidadeetan 6.000 euroko sari bana emoten dauen lehiaketeak helburu bikotxa dauka: literatur sorkuntzea sustatzea eta Bilboko bizilagunei Blas de Oteroren figurea ezagutarazotea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

StereoSessionseko bigarren fasea abian da

Bizkaie! 2014-05-20 14:55   Musikea

Sei izango dira, maiatzean bertan crowfunding kanpaineari ekingo deutsienak; helburua: behar beste diru batu, StereoSessionsetan parte hartu ahal izateko. Hautatuak izan diran taldeak ondokoak dira: Frantzeska, Pierrot, Malasiento, Arana, Aneika Ara eta Drakken.