Ane eta Markel dira Euskadin jaiotako umeen izen erabilienak
2014-05-15 15:401996tik hona, Ane da neska izena aukeratzeko orduan gurasoen faboritoa, eta ondoren, June, Irati, Nahia, Uxue eta Izaro. Mutikoentzako izen erabiliena, barriz, Markel da, eta jarraian, Jon, Iker, Oier, Ander eta Unai.
Myanmarren biztuerea
2014-05-15 15:32 BidaideOrain lau urte, Batzorde Militarra oraindino gobernuan egoala, 300.000 turista izan zituan Myanmarrek. Hurrengo urtean, 800.00 izan ziran, eta 2013an, 2,04 miloe bisitari. Hotel-kate garrantzitsuenek be euren eskaintzea nabarmen zabaltzeko amesa daukie. Baina oraindino azpiegituretan asko dago hobetzeko.
Bizkaiko Foru Aldundiak Ertibil Bizkaia 2014 erakusketea aurkeztu dau
2014-05-15 15:21 KultureaEdizino honetan, 35 urtetik beherako 104 artistek parte hartu dabe. Epaimahai kalifikatzaileak 14 obra aukeratu ditu, eta hiru sari berezi emon deutsez hiru sortze-lanei, euren balio artistikoak merezidu dauela uste izan dabelako. Aurtengo irabazleen artean, Maria Azconak (8848 metros) lehenengo saria eroan dau, Kristina Losak (Concrete) bigarrena eta Oihana Torrek (49 Kubo) hirugarrena.
Euskerearen dibersidadea jagon dabenak omenduko ditue Gernika-Lumon, Ikastolen Ibilaldian
2014-05-15 14:36 Euskerea berbagaiSeber Altube ikastoleak antolatuko dau aurtengo Ibilaldia, Euskararen bihozfera lelopean, bagilaren 1ean. Gaur, zirkuitua eta bertan egongo diran jarduerak aurkeztu ditue. Edade guztientzako ekintzak eta lau gune egongo dira, Gernika-Lumo eta Foruko udalerrietatik eratutako 6,5 zirkuituan. Aurtengo omenduak, euskerearen dibersidadea, hau da, euskerearen euskalkiak jagon eta zabaldu dituenak izango dira.
Leioako Umore Azokeak 40.000tik gora ikusle batuko ditu datozen egunotan
2014-05-15 12:59 KultureaMaiatzaren 15tik 18ra, Umore Azokan 120 emonalditik gora ikusteko aukerea egongo da; 43 konpainiek 45 ikuskizun aurkeztuko ditue eta horreetatik 6 nazinoartekoak izango dira, Argentina, Frantzia eta Holandatik datozenak; 24 estadukoak, Aragoi, Asturias, Gaztela-Leoi, Katalunia, Valentzia Erkidegoa eta Murtziakoak, eta 13 euskal konpainia.
Oroimenaren Astea antolatu dabe Galdakaon, maiatzaren 16tik 25era
2014-05-15 11:49 kulturbizGaldakao Gogora alkarteak, Galdakaoko Udalaren laguntzinoagaz, Oroimenaren Astea antolatu dau hirugarren urtez. Ekitaldiak maiatzaren 16an hasi eta hilaren 25ean amaituko dira. Berbaldiak, erakusketa barria eta Burdin Hesia ezagutzeko urteerak atondu ditue.
'Arratsalde bat argazkilari batekin' jarduerea Bilboko Ondare Aretoan
2014-05-15 11:28 jardunaldiakMaiatzaren 15ean, Carlos Villoch izango da lehenengoa bere esperientzia eta pasadizuak kontetan. Hilaren 20an, martitzenean, Santi Yañiz egongo da; eta 22an, eguenean, Mikel Bilbao. Hilaren 29an, Joseba del Villarren txandea izango da; eta, azkenik, bagilaren 5ean, eguenean, Xabier Armendarizek amaierea emongo deutso zikloari. Bilera guztiak 19:00etan hasiko dira, eta ordubeteko iraupena izango dabe, gitxi gorabehera.
UEUk 42 ikastaro eskainiko ditu Udako Ikastaroetan
2014-05-14 15:39 kulturbizUdako Euskal Unibersidadeak (UEU) bere 42. Udako Ikastaroak aurkeztu ditu gaur, maiatzak 14, eta danetara, 42 ikastaro antolatu ditu, pasa dan urteko jentearen erantzun bikainari eusteko asmoagaz, bagilaren 30etik garagarrilaren 23ra.
Milaka jantzari eta zale batuko dira domekan Elorrion, 34. Bizkaiko Jantzari Egunean
2014-05-14 15:24 KultureaDomekan, maiatzak 18, Elorrio jantzearen uriburu bihurtuko da, Ana Otadui alkatearen esanetan, izan be 3.500 jantzari batuko dira eta Bizkaiko Jantzari Egunean. Egun osoko egitaraua atondu dabe, goizean jantza erakustaldiak eta arrastian erromeria erraldoia. Eguraldia lagun izango dabe, ganera.
'Egoera eraldatuak', Bizkaiko Batzar Nagusien eta UPV/EHUko Arte Eder Fakultadearen erakusketa barria Bilbon ikusgai
2014-05-14 15:08 KultureaEgoera eraldatuak proiektua aurrez aurre ipinitako bi begiradaren arteko topaketa konplize lez azaltzen da. Bertan, bi artistek huts berezi baten inguruko alderdi garrantzitsuak topau nahi ditue, eta han lotura paradoxiko bat ezarri nahi dabe, absentzia eta presentzia alkarrizketa piktorikoaren ardatz nagusiak izanik.
EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadeak Landareakaz Liluratzeko Eguna ospatuko dau
2014-05-14 13:52Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultadeak bat egingo dau maiatzaren 18an ospatzen dan Landareakaz Liluratzeko Egunagaz, eta eguazten honetan, maiatzaren 14an, landare liluragarri eta haziei buruzko erakusketak bisitetako eta landare baten erdigunera bidaia egiteko aukerea izango dira.
Malik Bendjelloul zinemagile suediarra hil da
2014-05-14 12:28 BarriakMalik Bendjelloul zinemagilea bart hil da Stockholmen, 36 urte zituala, Sony Pictures Classics etxeak jakinarazo dauenez. Bendjelloulen heriotzea zerk eragin dauen ez dabe oraindino argitu, baina dagoeneko Poliziak ukatu egin dau hilketa baten ondorioz hil danik.
Bizkaiko Txakolina saritu dabe Bruselako Munduko Lehiaketan
2014-05-14 12:10 Jan edanakHiru txakolin bizkaitarrek saria lortu dabe Bruselako Munduko Lehiaketan. Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturea daukien hiru txakolinak 40 herrialdetako ardaoekaz lehiatu dira.
Zenbat Garak 'Gazteola' ekimena sortu dau, ume eta gazteen artean aisian eta hezkuntzan euskerearen erabilerea sustatzeko
2014-05-14 11:36 Euskerea berbagaiZenbat Gara alkarteak Gazteola aurkeztu dau, 6 eta 19 urte bitarteko ume eta gazteen aisialdian eta hezkuntzan euskerearen erabilerea sustatzeko bagiletik irailera antolatutako ekimen barria. Urte osorako egitasmoa da, baina uda honetarako dagoeneko hainbat campus, udaleku eta jarduera tailerrak antolatu ditu, ume eta gazteei zuzenduta.
Olivier Assayasen 'Clouds of Sils Maria' pelikuleak abiatuko dau gaur Cannesko Zinemaldia
2014-05-14 11:30 BarriakHamazortzi pelikula izango dira lehian eguaztenetik aurrera Cannesen, Urrezko Palmea lortzeko. Edizino honetan izen ezagunak batuko dira, besteak beste, Jean-Luc Godard, David Cronenberg, Kean Loach, Michel Hazanavicius, Atom Egoyan eta Naomi Kawase. Zapatuan jakinarazoko dabe palmaresa.
Makinatxu bat ekitaldi antolatuko ditue Bizkaiko museoek astegoienean
2014-05-13 15:51 KultureaICOMmuseoen nazinoarteko erakundeak Museoak: Bildumek konexinoak sortzen ditue leloa proponidu dau aurtengo Museoan Nazinoarteko Egunean. Bizkaiko Foru Aldundiak, ospakizunagaz bat eginez, hainbat jarduera eskainiko ditu maiatzaren 17an eta 18an.
Gipuzkoako Aldundiak bere zerbitzuen hizkuntz kalidadea neurtzeko ebaluazino soziala jarri dau martxan
2014-05-13 15:39 Euskerea berbagaiGipuzkoako Foru Aldundiaren hizkuntz kudeaketearen ebaluazino soziala antolatzeko, maiatzean zehar inkestak egiten dabilz erabiltzaileei Aldundiaren egoitzen atarian. Gainera, ahalik eta erabiltzaile gehienakana heltzeko, internet bidez be emon daiteke eretxia hemen.
Castillo Suarezek irabazi dau 2014ko Peru Abarka Album Lehiaketea
2014-05-13 14:10 sariak-autortzakCastillo Suarez idazle nafarrak irabazi dau 2014ko Peru Abarka Album Lehiaketea. Idazlearen Zerua berun lanaren aldeko hautua egin dau epaimahaiak.
UZEI Prozedura Zibilaren Legea euskeratzen eta eguneratzen hasi da
2014-05-13 12:43 Euskerea berbagaiUZEIko iturriek jakinarazo dabenez, Prozedura Zibilaren Legearen (PZL) itzulpena eguneratzeko lanei ekin jake. Lege horren testu osoaren azken itzulpena 2004an argitaratu zan, eta, ordutik, jatorrizko testuak aldaketa ugari izan ditu. Hori dala eta, euskerazko bersinoa eguneratu beharra ikusi da, eta lan batzuk dagoeneko egin dira.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...