Eguraldi onaren zain, Nanga Parbateko tontorrerako bidea hartzeko prest dago Alex Txikon

Bizkaie! 2016-01-25 11:14

Asteburuko eguraldi ona lagun, Txikon eta haren taldekide Ali Sadpara eta Daniele Nardi 6.700 metroko altuerara heldu dira eta 3. kanpalekurainoko bidea ekipau dabe. Orain Behe Kanpalekuan dagoz, atseden hartzen, eguraldi zantarra bueltau da eta. Eguraldi aproposeko tartetxu bat noz agertuko zain dagoz, tontorrera heltzeko ahalegina egiteko.

Behe Kanpalekura lehenengoz heldu eta ia lau astera, lanik gatxena eginda dauka Alex Txikonen lantaldeak. Kinshofer hormako zatirik teknikoenak ekipau ditue, deposituak itxi ditue goiko kanpalekuetan eta gau ugari pasau ditue altuera handietan, girotzeko.

Azken ekinaldia asteburuan egin dabe. Hirugarren Kanpalekura arteko bide guztia ekipau dabe Sadparak, Nardik eta Txikonek eta atzera Behe Kanpalekura bueltau dira, eguraldi txarra heldu baino lehen. Iragarpenak esan eban moduan, haizete izugarriak dagoz orain Nanga Parbateko magalean.

Txikonek eta kideek uste dabe, Hirugarren Kanpalekutik tontorrera ez dabela ezer ekipau beharko. Hori bai, hotza eta altuera handia izango ditue aurkari. Txikonek berak azaldu dau, hirurek garbi daukiela espedizinoaren alderdirik neketsuena pasau dabela eta, ganera, horrenbeste joan-etorrigaz, bidea be ondo dakie. Dana prest daukienez, suberte apur bat behar dabela dino Lemoako mendizaleak.

Subertea, batez be, eguraldiaren partetik behar dabe. Himalaia mendebaldeko eguraldi latz eta aldakorrak aukeratxua emotea behar dabe hiru alpinistek, tontorrerako ahalegina egin ahal izateko. Oraingoz, zain dagoz Behe Kanpalekuan. Edur gehiegi botetea ez jake komenidu, bestela Lehenengo Kanpalekurako bidea barriro zabaldu behar izango dabe.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu