The End of The Tour

Karolina Almagia 2016-01-26 11:46   Zinema kritikak

David Foster Wallace mitifikautako idazleak eta Rolling Stone aldizkariko David Lipsky kazetariak alkarregaz igaro zituen egunak islatzen ditu filmak. Egun horreek zelakoak izan ziran kontatu eban Lipskyk 2010ean argitaratutako liburu batean, F. Wallace bere buruak beste egin eta bi urte geroago.

- Zuzendaria: James Ponsoldt.
- Gidoilariak:  Donald Margulies, David Lipsky.
- Aktoreak: Jason Segel, Jesse Eisenberg, Anna Chlumsky
- Iraupena: 105 minutu.
- Generoa: dramEa, literaturea.
- Herrialdea: AEB.

Hasteko, ohar bat: nahiz eta Bizkaiko egunkaririk irakurrienaren karteldegian  V.O.S leloagaz agertu, Bilboko Multietan erakusten dan bersinoa gaztelaniara bikoiztuta dago. Jason Segel eta Jesse Eisenberg aktoreen benetako ahots barik, film hau ahulago geratzen da.

David Foster Wallace mitifikautako idazleak eta Rolling Stone aldizkariko David Lipsky kazetariak alkarregaz igaro zituen egunak islatzen ditu filmak. Egun horreek zelakoak izan ziran kontatu eban Lipskyk 2010ean argitaratutako liburu batean, F. Wallace bere buruak beste egin eta bi urte geroago.

Pelikulan gizon bi horreen alkarbizitza arraroa kontetan deuskue. Antza, ez eben konekzinorik lortu. La broma infinita-ren egileak sentiduten eban bakardadea argi geratzen jaku: leku eder baina hotz eta nahiko isolatu batean bizi da eta, berbarako, zeozer jateko autopistako merkataritza-gune batera joan behar dozu. Txakurrakaz mantentzen dauena da maitasunagaz zerikusirik gehien dauen hartu-emona. Satarretan topautakoak jaten ditu, baina drogak ez dira agertzen, nahiz eta kazetaria iragan yonki bat bilatzen tematu arren.
 
Tonu geldoa da nagusi filman eta ikuslea aspertzea ez da bape arraroa. Jesse Eisenberg, Lipskyren papelean, nahiko gorrotogarria egiten jat, eta filma amaitu orduko hasieran istorioagazko neukan intereses guztia galdu egin dot. David Foster Wallace ulertzeko film hau ikustera joan nahi dauenari gomendioa: hobe haren liburuak irakurten geratzea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu