Atzerritarrei euskerea hurreratzeko oinarrizko hiztegia banatuko dabe Bizkaiko zortzi herritan

Bizkaie! 2016-01-25 14:29   Euskerea berbagai

Alkarbide Bilguneak sortu eta argitaratu dau Eskuko Hiztegia, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzinoagaz. Atzerritarrek euskerazko oinarrizko berbak ezagutu daiezen egin dabe hiztegia. Hamaika hizkuntza sartu ditue eta Bizkaiko zortzi udalerritan banatuko dabe, doban.

Eguneroko bizimoduan lagungarriak izan leitekezan berbak sartu ditue hiztegian, atzerritik datozan etorkinek euskerera hobeto ezagutu daien. Arloka banatu ditue berbak: Agurrak, norabideak, garraioak, jatekoak, zenbakiak, etxea eta abar.

Honeetan hizkuntzetan dago hiztegia: Ingelesa, gaztelania, frantsesa, errumaniera, arabiera, txinera, portugesa, wolofa, errusiera, katalana eta galegoa. Euskerazko itzulpenean, bizkaierazko eta batuko aldaerak agiri dira, lekuan lekuko berezitasunen barri emoteko.

Bizkaiko zortzi udalerritan banatuko dabe hiztegia, horreek parte hartu dabe eta proiektuan. Udal bakotxak, bertako populazinoaren ezaugarriak kontuan hartuta aukeratu dau ze hizkuntza sartu bere hiztegian, aukeran egon diran hamaiken artean. Basaurin, Bermeon, Berrizen, Gernika-Lumon, Markina-Xemeinen, Portugaleten, Zaldibarren eta Zierbenan banatuko ditue hiztegiok.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu