Gengis Kanen jokoak

Zigor Aldama 2014-07-15 15:29   Bidaide

Inork be ez daki zehatz Naadameko Jaialdia noiz egin zan lehenengoz baina orain mende batzuk izango zan seguru. Mongoliako kirol, kultur eta gizarte mailako ekitaldi erraldoian buru-belarri sartzea denporan atzera egitea da, esperientzia zoragarria.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Bizkaiko Aldundiak 355.000 euroko diru-laguntzinoa emongo deutso Euskaltzaindiari

Bizkaie! 2014-07-15 14:02   Euskerea berbagai

Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak Eusko Jaurlaritzearen, foru aldundien eta Euskaltzaindiaren arteko 2010-2013 aldirako esparru hitzarmenaren indarraldia 2014an luzatzea onetsi dau, eta holan, foru erakundeak 355.000 euroko diru-laguntzinoa emongo deutso Akademiari.

Euskaltel-Euskadi bako lehenengo Tourra. Aupada beroa Euskadi Fundazinoari!

Markues 2014-07-15 11:35   Begi betegarri

25.000 ikusletik gora izan dira astegoienean Lekeitioko Antzerki Jaialdian

Bizkaie! 2014-07-14 18:24   Kulturea

Antolatzaileak pozarren dagoz, arrakastea izugarria izan da, dinoe. Garagarrilaren 11n, 12an eta 13an, 25.000 lagunetik gora batu ziran Lekeitioko 25. Nazinoarteko Kale Antzerki Jaialdian. Jaialdiak produzidutako hiru ikuskizunek -Danbor talka, Itsaslaboa eta Aupa Maurizia!- be harrera sano ona euki dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

XI. 'Urdaibaiko Organoak-Joxe Mari Eguileor' zikloan kontzertu berezia izango da Gautegiz Arteagan

Bizkaie! 2014-07-14 18:18   Musikea

Gautegiz Arteagako Andra Mari eleizako organoa protagonista izango da. 1884. urtean, Aquilino Amezuak eregita, aurten, organo honek bere 130. urteurrena beteko dau; musika tresnearen konfigurazino instrumentala apartekoa da eta Iberiar Peninsulan albotik joten dan organo bakarrenetakoa da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Maite Mutuberriak irabazi dau Peru Abarka saria

Bizkaie! 2014-07-14 13:03   sariak-autortzak

Maite Mutuberria (Eltzaburu 1985) ilustratzaile nafarrak irabazi dau Peru Abarka 2014 saria. Castillo Suarez idazleak irabazi eban Peru Abarka ipuin lehiaketea Zerua berun ipuinagaz eta hori ilustratzea izan da irudigileen lana.

UEUren Udako Ikastaroak astelehenean bueltauko dira Eibarrera

Bizkaie! 2014-07-14 12:21   jardunaldiak

Udako Euskal Unibersidadearen (UEU) Udako Ikastaroen 42. edizinoa Eibarko Ikastetxe Nagusira (Markeskoa jauregia) bueltauko da astelehenean, garagarrilaren 14an, pasa dan astean zehar Baionan izan ondoren.

Arrolako oppidumaren interpretazino zentroa zabaldu dabe Arratzun

Bizkaie! 2014-07-14 12:16   Kulturea

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Arratzuko Udalak alkarlanean Arrolagune Arrolako oppidumaren interpretazino zentroa martxan ipini dabe Arratzuko Kultur Etxean. Arrolako oppiduma ezagutzeko antolatutako bisita gidatuen osogarri izango da. Bisitok garagarrilean eta abuztuan egingo ditue.

Gaur emongo deutsie azken agurra Nestor Basterretxeari

Bizkaie! 2014-07-14 10:39   kulturbiz

Nestor Basterretxearen omenezko kultur ekitaldia gaur arratsaldeko 20:00etan egingo dabe, Donostian, Zorroagako eleizea zan eraikinean. Omenaldi zibila izango da. Ekitaldia edegia izango da eskulturgile eta margolariari azken agurra emon nahi deutson edozeinentzako.

Xabier Aranburu kazetari eta euskaltzain urgazlea hil da

Bizkaie! 2014-07-11 14:57   kulturbiz

Atzo, 2014ko garagarrilaren 10ean, Xabier Aranburu kazetari eta euskaltzain urgazlea hil zan Donostian, 82 urte zituala. Bere aldeko hileta eleizkizuna gaur izango da, arratsaldeko 18:00etan, Donostiako Gros auzoko San Inazio parrokian.

IX. Tene Mujika bekea Debako zentral nuklearraren proiektua ikertzeko

Bizkaie! 2014-07-11 13:53   kulturbiz

Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak Tene Mujika sariaren deialdi barri bat egin dabe, 6.000 euroko diru-laguntzinoa emongo dauena, Deban eregi nahi izan zan zentral nuklearraren proiektua eta haren inguruko gorabeherak ikertzeko. Proiektuak 2014ko abenduaren 12ra arte bialdu daitekez helbide honetara: artxiboa@deba.net

Patrick Grijalvo artistearen erakusketea Narata espazioan ikusgai

Bizkaie! 2014-07-11 11:55   Kulturea

Aurten, 31 artista eta 2 kolektibo artistiko dagoz BilbaoArten egoitza artistikoa egiten Bilboko zentro honek BBK Fundazinoaren laguntzaz sortzaile gazteei eskaintzen deutsezan bekei esker. BilbaoArte produkzino artistikorako zentro bat da eta Bilboko Udaleko Kultur Sailari lotuta dago.

Metro Bilbaok 'The Folk Faces' argazki erakusketea edegiko dau Portugaleteko eta Abandoko geltokietan

Bizkaie! 2014-07-11 10:43   Kulturea

Asier Bastida da argazkien egilea. 25 herrialde baino gehiagotako jantzari eta musikariak pasau dira haren kamerearen aurretik eta lau urtez arduratu da Portugaleteko Folklore Jaialdiko protagonistei argazkiak egiteaz. Asier Bastida argazkilari profesionala Leioakoa da eta lotura handia dauka Elai Alai jantza taldeagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Goazen gudari danok' dokumentalaren filmaketan 200dik gora figurante dabilz

Bizkaie! 2014-07-10 17:29   Barriak

Egunotan Baleuko produkzino etxea Goazen gudari danok dokumentala filmetan dago, Gerra Zibilean euskal lurraldean, Zirardamendi-Aiastia (San Migel)-Elgoibar frontean bizitako jazoera garrantzitsu bat birsortzeko asmoagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

'Karmel' aldizkariak eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena sinatu dabe Bilbon

Bizkaie! 2014-07-10 15:14   kulturbiz

Hitzarmenak Karmel aldizkariaren eta Euskaltzaindiaren arteko alkarlana sustatzea dau helburu, euskereari eta euskal kulturearen normalizazinoari buruzko proiektu partekatuak gauzatzeko. Euskerearen jakitea, erabilerea zein haren aldeko sustapenaren ikerketea, dibulgazinoa eta sentiberatzea izango dira, batez be, bien arteko hitzarmenaren asmoak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko Udal Liburutegien artxibo digitalak 'Europeana' atariagaz bat egin dau

Bizkaie! 2014-07-10 14:10

Europeana atarian Europako liburutegi, artxibo eta museoetako funts digitalizatuen erreferentziak jasoten dira eta holan, informazinoa bilatzea eta agiri digitalak eskuratzea erraztu egin da. Gaur egun funts zaharreko eta Bilbori buruzko funtseko 180 liburu, Juan Crisóstomo de Arriaga musikari bilbotarraren 32 partitura eta Bilboko aldizkarien 4 titulu dagoz.

'Chicago blues: a living history' proiektua izango da protagonista nagusia Getxoko Blues Jaialdian

Bizkaie! 2014-07-10 11:33   Musikea

Garagarrilaren 19an, zapatuan, Chicago Blues: A Living History proiektuaren txandea izango da. Taldeak Chicagoko bluesa omentzen dau, eta haizearen uriko musikari adierazgarrienetako batzuk ditu kide: Billy Boy Arnold eta Billy Branch harmonika-joleak eta John Primer, Lurrie Bell eta Carlos Johnson gitarristak.

Euskal Museoaren fatxadan dagoan Bilboko armarria zaharbarritu dau Bizkaiko Aldundiak

Bizkaie! 2014-07-10 10:41

Bizkaiko Foru Aldundiak Bilboko Euskal Museoaren fatxadan dagoan Bizkaiko uriburuko armarria zaharbarritu dau. Pieza hori 1940. urtean jarri zan museoko fatxadan, Atxuriko Ubideen Ibiltokiko horma batetik kendu ostean.

The National, The Divine Comedy, Imelda May eta The Orwells BIME Live 2014 jaialdian izango dira

Bizkaie! 2014-07-09 18:01   Musikea

The National boskote estadubatuarra izango da Barakaldoko BECen urriaren 31n eta zemendiaren 1ean egingo dan BIME Live 2014 jaialdiko izen nagusia, aurretik iragarrita egoan Placebo taldeagaz batera.

»» Ikusi argazki guztiak (2)