Itsasoratze Artibistea gizartea aldarazoteko eta bakea eregiteko
2016-01-13 17:07 KultureaItsasoratze Artibistea gaur egungo premina sozialei artearen bidez ekiteko ikerketa, partaidetza, eta erakusketa-prozesu bat da. Gernika Gogoratuzek, Gernikako Bakearen Museoak eta Donostia 2016 Fundazinoak sustatutako programa honen helburua gatazka giroa eraldatzeko sormen-bideak eta indarkeriarik bakoak iradokitzea eta ikertzea da.
Itsasoratze Artibistea gaur egungo premina sozialei artearen bidez ekiteko ikerketa, partaidetza, eta erakusketa-prozesu bat da. Gernika Gogoratuzek, Gernikako Bakearen Museoak eta Donostia 2016 Fundazinoak sustatutako programa honen helburua gatazka giroa eraldatzeko sormen-bideak eta indarkeriarik bakoak iradokitzea eta ikertzea da.
Gernika Gogoratuzek, Gernikako Bakearen Museoak eta Donostia 2016 Fundazinoak bart aurkeztu dabe Itsasoratze Artibistea: Arterapia eta Artibismoa proiektua. Ekimen hau Bakearen itsasargiko proiektua da eta Donostia 2016ren kultur-programearen barruan dago.
Ekimen honen asmoa da gatazkea eraldatzeko bide kreaktibistak eta indarkeriarik bakoak iradokitzea eta ikertzea, eta horretarako parte-hartze formula barriak sortu eta egokituko dira arte-interbentzinoen bidez. Era berean, ezagutarazo eta praktikan jarriko da aktibismoak, artearen edo artibismoaren bidez, gizartearen eraldaketearen eta bakearen eraikuntzearen alde gauzatzen dauen lan aktiboa.
Proiektua lau jarduera mueta honeen bidez gauzatuko da:
1. Alkarrizketa Biribil sortzaileak herritarren eta persona edo kolektibo artibisten artean, besteak beste, kolektibo edo persona gonbidatuakaz. Bertara, eskubide zibil, gizatiar eta naturalen urraketea salatzen daben erreferentziazko personak konbidauko dira aldian behin. Horreek, halaber, gizarteagazko, gizateriagazko eta Lurragazko betebeharren eredu dira, arazoen jatorria jakinduriaz diagnostiketan dabe, eta eraldatzeko bide koherenteak, alternatiboak eta barritzaileak diseinetan ditue.
Era berean, euren ikuspegian, eretxietan eta ekimenetan inspirauta, alkarrizketa sortzaileari eta kreAkzino-prozesuari (sorkuntza eta ekintza) ekingo deutsegu. Konbidadu horreen artean izando dira: Combatants for Peace, Žene u Crnom, Artifariti, Mosireen, Ruta Pacífica de las Mujeres, Enmedio, Ruckus Society, UK Uncut, Yes Men edo Center for Artistic Artivism, besteak beste. 8 Alkarrizketa Biribil antolatuko dira 2016an zehar. Biribil horreetan edozein personak hartu leike parte eta ospatuko diran lekuaren edukierearen arabera mugatuko da parte-hartzea. Biribil bakotxak 3 ordu iraungo dau.
2. Laborategiko Saioak, Biribiletara konbidautako kolektibo edo personek inspirauta. Bertan zenbait premina sozialei ekiten deutsegu dinamika parte-hartzaile baten bitartez. Dinamika honek alkarrizketa prozesuak, taldeen auto-antolakuntzea eta herritar interbentzinoen prototipoak batu egiten ditu egitura artistiko batean. Laborategien iraupena 6-8 ordu bitartekoa da.
3. Herritar Ekintzak. Laborategiko Saioetako parte-hartzaileek batera diseinauta eta programauta. Laborategien ondoren iragarriko dira.
4. Erakusketak, singladura danetan zehar sortutako material guztien, alegiazko zein fisikoen bildumea.
5. Forumak
Hiru erronka handi
Artibismoa ez dator bat Arte Ederren ohiko sailkapenakaz. Nahiz eta ‘pintura artibista’, ‘eskultura artibistea’ edo ‘instalazino artibistea’ egon (betibe pinturea, eskulturea edo instalazinoa zapalketa-harreman oro salatzeko, zalantzan jarteko edo eraldatzeko erabilten badira), desbardintasuna ez dabe euskarriek (objektua) adierazoten, sorkuntza (jarrera eta prozesua), akzino eta eraldaketa estrategiak baino.
Itsasoratze Artibistearen (Arterapia eta Aktibismoa) kasuan, zuzenean jorratzen dira gizateriaren hiru erronka garaikide handiak: eskubide (eta betebehar) zibilak, giza-eskubideak (eta betebeharrak) eta Ingurumenaren eskubideak (eta betebeharrak). Horren guztiaren helburua eskubide eta betebehar horreek parte-hartzeko moduko kreAkzinoaren bidez (sorkuntzea eta akzimoa) modu positiboan eraldatzea da, eta horretarako erreferente diran kolektibo eta personetan inspirauko gara. Ganera, zeharka, Artibismoaren hainbat estrategia eta (in)diziplina ezagutu eta jarriko dira praktikan: Mediaktibismoa; Komunikazinoaren Gerrilla (Culture Jamming); Antzerkia eta Performancea; Ziberartibismoa; Ikerketa Militantea, eta Zuzeneko Akzinoa.
Ondorioz, proiektuaren asmoen artean honako ideia honeek nagusitzen dira: gatazkea eraldatzeko bide kreaktibistak eta indarkeriarik bakoak iradokitzea eta ikertzea; arte-interbentzinoen bidez parte-hartze formula barriak sortu eta egokitzea; eta aktibismoaren lan aktiboa artearen bidez ezagutarazotea eta praktikan jartea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!