Miren Garatek irabazi dau Tene Mujika Saria
2016-01-14 12:49 KultureaMiren Garate kazetari azpeitiarrak irabazi dau aurtengo Tene Mujika bekea, azken urteotako krisi ekonomikoaren eraginak kontau nahi dituan Ekaitzaren zipriztinak izenburuko egitasmo bategaz. Euskal Herriko hurreko historiaz idazteko ez-fikzinozko proiektuak saritzen ditu Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatutako beka honek.
Miren Garate kazetari azpeitiarrak irabazi dau aurtengo Tene Mujika bekea, azken urteotako krisi ekonomikoaren eraginak kontau nahi dituan Ekaitzaren zipriztinak izenburuko egitasmo bategaz. Euskal Herriko hurreko historiaz idazteko ez-fikzinozko proiektuak saritzen ditu Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatutako beka honek.
Aurten aurkeztutako proiektuen artean Garaterena emon dau irabazletzat Alberto Barandiaran, Idurre Eskisabel eta Elixabete Garmendiak osotutako epaimahaiak, eta orain urtebeteko epea izango dau kazetariak lana amaitzeko, gero liburu formatoan argitaratzeko.
Miren Garate Azpeitian sortu zan 1985ean. Ikus-entzunezko komunikazinoa ikasi eban EHUn. Praktika garaian hainbat hedabidetan kolaborau eban, baina azken urteetan Berria egunkarian dabil lanean, Ekonomia arloan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!