Calixto Bieito izango da Arriaga Antzokiko zuzendari artistikoa

Bizkaie! 2016-01-13 14:17   Kulturea

Emilio Sagik itxitako hutsunea beteteko, Calixto Bieito proponidu dau Bilboko alkate Juan Mari Aburtok. Bieito izango da, beraz, Arriaga Antzokiko zuzendari artistikoa aurrerantzean. Esperientzia luzea dauka Bieitok artearen munduan, batez be operak zuzentzen eta proiektu artistikoak aurrera eroaten.

Calixto Bieito Burgoseko Miranda de Ebro herrian jaio zan 1963an. Bartzelonako Romea antzokiko zuzendari izan zan 1999 eta 2008. urteen artean eta Gaztela-Leoneko Arteen Jaialdiko arduradun izan zan gero. Basileako Teatroko arte-zuzendarietako bat da 2013tik. Opera ugari zuzendu ditu, munduko lekurik ospetsuenetan.

Errebelde eta apurtzailetzat joten dabe askok Bieito. Berak onartzen dauenez, kultura klasikoan da aditua, baina gaur eguneko jokerak aztertzea ezinbestekotzat joten dau. Arteak probokatzailea izan behar dauela dino. Bieitok katalanez ikasi eban Bartzelonan egoanean eta elebitasunak askatasuna emon deutsola ziurtatu izan dau inoz. Kulturan egindako errekorte ekonomikoak gogor salatu izan ditu.

Juan Mari Aburto alkateak proponiduta helduko da Bieito Arriaga Antzokira, eta administrazino kontseiluari gaur aurkeztu deutso proposamena. Izan be, 2008tik zuzendari izandako Emilio Sagik kargua itxi eban abenduan. Sagik 2015/16 denporaldiko programazinoa eginda itxi ebanez, 2016/17kotik aurrera igarriko da Bieitoren eragina Arriaga Antzokiaren eskaintzan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu