Alex Txikonek Nanga Parbateko Bigarren Kanpalekura heldu nahi dau gaur
2016-01-14 09:33Himalayatik Lemoako mendizaleak bialdutako azken datuen arabera, Kinshofer hormearen oinarriraino (6.050 metroko garaieran) bidea ekipetea lortu dabe Txikonek eta Ali Sadpara taldekideak. Ondoren, Behe Kanpalekura bueltau dira eta hurrengo ekinaldian Bigarren Kanpalekuraino heldu nahi dabe, gaua bertan pasetako asmoz.
Himalayatik Lemoako mendizaleak bialdutako azken datuen arabera, Kinshofer hormearen oinarriraino (6.050 metroko garaieran) bidea ekipetea lortu dabe Txikonek eta Ali Sadpara taldekideak. Ondoren, Behe Kanpalekura bueltau dira eta hurrengo ekinaldian Bigarren Kanpalekuraino heldu nahi dabe, gaua bertan pasetako asmoz.
Atzoko egunak emoitza bikaina euki eban Alex Txikonen taldearentzat. Ganerako kideak Behe Kanpalekuaren inguruan lanean ibili ziran bitartean, Ali Sadpara eta Alex Txikon Kinshofer hormarutz abiau ziran. Horma horren oinarrirainoko bidea ekipetea lortu dabe, hau da, 6.050 metroko altueraraino sokak ipinita dagoz. Ganera, Kinshofer hormaren oinarrian denda bat, jatekoa eta beste material batzuk itxi ditue.
Zortzi orduko lan luzea egin behar izan eben Sadparak eta Txikonek. Haize zakarraren konpainian eta izotz gogorretik, Lehen Kanpalekutik (4.800 m) Kinshofer hormaren oinarrira arteko tartea igon eta ekipau eben. 500 metro soka finko bi ipini zituen. Ondoren, Behe Kanpalekura bueltau ziran.
Hurrengo helburua, beraz, Bigarren Kanpalekura heltzea da. Gaur bertan, soka finkoak aprobetxauta Kinshofer hormara joan nahi dabe eta berau igotea izango da erronkea. Hori lortu ezkero, Bigarren Kanpalekura helduko litzatekez eta gaua han pasetea da asmoa. Bigarren Kanpalekua horniduteko beharrezko materiala aldean eroango dabe Txikonek eta konpainiak.
Bestetik, atzo, Bielecki, Nardi eta Czech materiala igoten ibili dira 5.700 metroko guneraino, baina atzera egin behar izan dabe, Bielecki jausi egin dalako. Ia 80 metro joan da maldan behera, baina ez dirudi kalte larririk egin dauenik, eskumako eskuan kolpea baino ez.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!