Hegaluzearen eta hegalaburraren dastatze didaktikoa egingo da barikuan Bermeoko 'Aita Guria' baleontzian
2014-07-09 10:33Hegaluzeren eta hegalaburren dastatze didaktiko bat egingo da datorren barikuan, garagarrilaren 11n, Bermeon dagoan Aita Guria Bale Arrantzaren Interpretazino Zentroan, arratsaldeko 19:00etatik 20:30era. Dalata alkarteak egingo dauen arrain produktuen dastatzean parte hartu nahi dabenek Aita Guria baleontzian edo Bermeoko Turismo Bulegoan (94 617 9154) emon behar dabe izena.
Bilbao BSR kirol taldea izango da 2014ko Aste Nagusiko pregoilaria
2014-07-08 17:45Bilbao BSR kirol taldearen izenean, taldeko kapitainetako bat dan Asier Garcíak irakurriko dau pregoia abuztuaren 16an.
Beste alde batetik, aurtengo Aste Nagusiko txupina jaurtiteko ohorea izango dauen txupinerea, barriz, Piztiak Konparsa Animalistako Loreto Errasti izango da.
Automobilgintzako Hiztegia aurkeztu dabe gaur
2014-07-08 15:15 Euskerea berbagaiAutomobilgintzako 2.637 kontzeptu batzen ditu hiztegiak, 16 alorretan sailkatuak, eta Interneten konsultau daiteke oso-osorik. Gaur goizean aurkeztu dabe proiektua, Zornotzako Automotive Intelligence Centeren.
Bilboko Kalealdiak 24.500 ikusle erakarri ditu, 2013an baino %10 gehiago
2014-07-08 14:36 KultureaGaragarrilaren 1etik 5era bitartean egin dan Bilboko Kalealdia Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiaren XV. edizinoak 24.500 lagun inguru erakarri ditu, aurreko urtean baino %10 gehiago. Jentearen parte-hartze handia eta ikuskizunen aniztasuna eta kalidadea izan dira Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak balantzea egiterakoan nabarmendu dituan alderdi nagusiak.
Bilboko Goienkaleko merkatari eta ostalariek I. SomeraFest jaialdia antolatu dabe
2014-07-08 13:53Datorren zapatuan, garagarrilaren 12an, Goienkaleko ostalari eta merkatariek lehen SomeraFest jaialdia ospatuko dabe. Musikea, kulturea eta sukaldaritzea lotzen dituan ekitaldi barri honek 13:30etatik 15:30etara iraungo dau eta HusH, Insecurity eta The Mari Pippers bertoko musika taldeek kontzertu akustikoak eskainiko ditue kalean bertan.
Julian Templen 'Glastonbury' dokumentala emongo dabe Bilboko Bizkaia Aretoan
2014-07-08 11:15 BarriakJulien Temple zinemagile ingelesak zuzendutako Glastonbury (2006) dokumentala proiektauko dabe eguaztenean, garagarrilaren 9an, arratsaldeko 19:30ean, Bilboko Bizkaia Aretoan. Filma ikustera hurreratzen diranek, gainera, Bilbao BBK Live jaialdirako bonu baten zozketan parte hartuko dabe.
Zazpi museotako erakusketak ikusteko aukerea emoten dauen 'Bost Txartela' kaleratu dau Bizkaiko Aldundiak
2014-07-08 10:45 KultureaTxartela bost euroan eros daiteke eta Arkeologia Museoa (Bilbo), Boinas La Encartada Museoa (Balmaseda), El Pobal burdinola (Muskiz), Euskal Herria Museoa (Gernika), Arrantzalearen Museoa (Bermeo), Santimamiñe (Kortezubi) eta Txakolingunea (Bakio) bisitetako aukerea emongo dau.
'Port Art' erakusketa ibiltaria Getxora helduko da
2014-07-07 17:26 KultureaBilboko Portuaren historia, jarduerea, garrantzia ekonomikoa eta Portuak itsasadarraren ertzeko udalerriakaz izan dituan hartu-emonak gizarteari erakustearren, Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazinoak Port Art erakusketa ibiltaria ekarriko dabe Getxora.
Ander Iglesias Cuadrado eta Borja Villarejo Perezen Danok Gara Aste Nagusia kartelak iragarriko dau Bilboko Aste Nagusia 2014
2014-07-07 14:54Sei kartel finalistak aurkeztutako 143 lanen artean izan dira hautatuak: Marijaiak, Jaiari besarkatuak, Danok gara Aste Nagusia, Bilboko atea, Amets bilbotarra eta Danok bat.
Gamegune nazinoarteko eSport txapelketearen online ikusleek erraz beteko leukie San Mames futbol zelaia
2014-07-07 12:34Espainiako Dragons taldeak irabazi dau Frantziako Thunderbot Spartaren kontra jokatutako finalean, Gamegune nazinoarteko eSports lehiaketako gizonezkoen kategorian. Suediako Bad Monkeys emakume taldeak, barriz, munduko onena dala erakutsi dau beste behin be, Ultimate frantziarren kontrako finalean irabazita.
'Bertsoa Unibersidadean' eskolea astelehenean hasiko da EHUko Udako Ikastaroetan
2014-07-07 12:10 BertsolaritzeaBertsoa Unibersidadean izeneko egitasmoa astelehenean, hilaren 7an, jarriko da martxan EHUko Udako ikastaroen barruan. Bost egunez bertsolaritzeagaz lotutako hiru ikastaro egingo dira, berbaldi, mahai-inguru eta performancez osotuta. EHUko Udako Ikastaroek eta Mintzola Fundazinoak antolatutako ekimena da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzinoagaz.
Imanol Agirre: 'Kaleko arteak lehen mailako arte adierazpenak dira'
2014-07-07 11:15 BarriketanLekeitioko Kale Antzerki Jaialdiko zuzendaria
XIV. Gorefest bildurrezko zinema jaialdia egingo da Bermeon garagarrilaren 11n
2014-07-07 10:40 BarriakMundu osoko film laburrak eta zinema alternatiboa ikusi ahal izango dira Spookypheria Productions alkarteak Bermeoko GIZen laguntzinoagaz antolatutako jaialdian. Aurreko edizinoetan legez, bildurrezko zinemeagaz, gore generoagaz, suspenseagaz eta umore onagaz gozetako aukerea izango dabe hurreratzen diran guztiek. Sarrerea 3 euro izango da.
Hiru produkzino propio estreinauko ditu 25. Lekeitioko Nazinoarteko kale Antzerki jaialdiak
2014-07-04 15:33 KultureaEuskal Herriko kale antzerki jaialdien aitzindariak hogeita bost urte beteko ditu aurten. 25. urteurren berezia izango dala dinoe antolatzaileek, esfortzu handia egin da-eta edizino honetan. Garagarrilaren 11n, 12an eta 13an Lekeitioko kale, plaza, portu eta hondartzea antzerkiz beteko dira Quebec, Argentina, Frantzia eta Euskal Herriko konpainien sorkuntzakaz.
Hemen da II. T-Festa, Art T-shirt Festival
2014-07-04 12:04 jardunaldiakGaragarrilaren 3, 4, 5 eta 6an II. T-festa izango da Bilbon, aurten be Alondigan. Danetara, deialdi edegiaren bidez hautatutako 25 artistak eta taldek hartuko dabe parte jaialdian, eta, horrenbestez, lau egun horreetan artista/talde horreek kamisetaren gainean egindako lanak izango doguz ikusgai.
Walter Thompson musikagileak 'soundpainting' tailer bat emongo dau astegoienean ZawpBilbaon
2014-07-04 11:06 MusikeaWalter Thompson musikagileak soundpainting dalakoari buruzko mintegia emongo dau zapatuan eta domekan, garagarrilaren 5ean eta 6an, ZawpBilbao gunean, Deustuko Erriberan, ZawpKlem proiektuagaz alkarlanean. Tailerrean oinarrizko teknikak erakutsiko ditu, soinu, irudi eta mobimentuaren bidez, taldean sortu eta inprobisetako.
Jean Echenozen '14' nobelea euskeratu dau Gerardo Markuletak
2014-07-04 11:05 KultureaMeettok argitaletxeak kaleratu barri dau Jean Echenoz idazle frantsesaren 14 bere nobela barria. Lehen Mundu Gerrara doazen lau gizon gazteren istorioa kontetan dau; hamabost egunerako doazelakoan lau urte egingo ditue frontean.
'Hitz-elkarketa' atal barria, Euskaltzaindiaren webgunean
2014-07-03 15:41Euskaltzaindiak atal barri zabaldu dau bere webgunean: Hitz-elkarketa. Bertan jaso dira Lexiko Erizpideak Finkatzeko batzordeak hitz-alkarketaz egin dituan lau lanak. Liburu horreeetako hiru -Hitz-Elkarketa/1 (1986), Hitz-Elkarketa/3 (1991) eta Hitz-Elkarketa/4 (1992)- eskura zituan erabiltzaileak papelezko edizinoan, baina ez egoan bersino elektronikorik. Orain PDF formatuan be konsultau daitekez webgunean.
Oraindik aurrera, Plateruenako gestinoa parte-hartzean oinarrituko da
2014-07-03 15:22 kulturbizJoan dan seihilekoan Plateruenaren inguruko gogoetan ibili dira Durangaldeko alkarte, sortzaile eta kulturzaleak, EHUko Parte Hartuz ikertaldeak gidatuta. Zilarberritzen izeneko prozesu parte-hartzaile honetatik sei lerro estrategiko ondorioztatu ditue.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...