'Zinema Euskaraz' programeagaz segiduko dau Bilboko Udalak

Bizkaie! 2016-01-07 13:44   Zinemea

Aurreko urteetako edizinoen arrakastea ikusita, aurten be martxan ipiniko dau Bilboko Udalak Zinema Euskaraz egitasmoa. Holan, uriko ikastetxeetako neska-mutilek euskerazko pelikulak ikusi ahal izango ditue pantaila handian. Dagoeneko, 33 zentrok emon dabe parte hartzeko izena. Maiatzera bitartean izango dira saioak, Bilboko Golem zinema-aretoan.

Zinema Euskaraz programearen helburua didaktikoa da, Bilboko Udaleko Hezkuntza Sailak azaldu dauenez. Izan be, film bakotxa proiektau eta gero, ikasleek hainbat gai lantzen ditue, pelikulearen istorioagaz lotutakoak. Era berean, euskerazko zinemea ikusteko aukerea emoten jake gaztetxuei.

Aurreko edizinoan, 41 ikastetxetako 9.200 neska-mutilek parte hartu eben programan. Lehen Hezkuntzakoak izan ziran gehienak (7.500 inguru) eta film ugari ikusi zituen: Tormeseko itsumutila, Maya erlea, Txori urdin, Pim & Pom, Robotak eta abar. Zikloaren arrakasta itzelezkoa izan zanez, programazinoa zabaldu behar izan eben antolatzaileek.

Bigarren Hezkuntzako programazinoan, bestalde, 1.700 ikasle pasautxu ibili ziran igaz. Gazteen eguneroko errealidadea aztertzea eta gogoetearen bidez eretxi kritikoa sortzen laguntzea izan ziran helburuak. Diamante beltzak, Enderren jokoa, Kontiki eta beste pelikula batzuk ikusi zituen 12 eta 16 urte bitarteko gazteek.

Zinema Euskaraz egitasmoa 1991n sortu zan eta, harrezkero, eten barik martxan egon da. Holan, Bilboko ikastetxeetako 180.000 ikasle baino gehiagok parte hartu dabe programan urte honeetan guztiotan.

Aurtengo programazinorako dagoeneko 33 ikastetxek emon dabe izena, Bilboko Udalak zabaldutako datuaren arabera. Poiekzinoak maiatzera bitartean izango dira, Golem zinema-aretoetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu