'Una esvastica sobre el Bidasoa' eta 'Democracia' filmak saritu ditue Nantesen

Bizkaie! 2014-04-14 12:57   Barriak

Bi film honeek, beste zazpi euskal film luzegaz eta Kimuak katalogoko sei film laburrakaz batera, Nanteseko Zinema Jaialdiko Fenêtre Basque sailean proiektau dira. Apirilaren 3an hasi eta 15era arte dago jaialdian martxan Nantesen.

Angulak, teleportazinoa eta soinuzko irudiak, 2013ko CAF-Elhuyar sarietako protagonistak

Bizkaie! 2014-04-14 12:27   sariak-autortzak

Banatu ditue 2013ko zientzia-dibulgazinoko CAF-Elhuyar sariak. Gorka Azkune Galparsoro, Eneko Bachiller Otamendi, Gorka Zabaleta Lopetegi eta Amaia Portugal Gonzalez izan dira saridunak. Zientzia gizartean sorkuntza-bekea Xabier Erkizia Martikorenarentzat izan da. Eta Elhuyar Fundazinoaren Merezimendu saria Udako Euskal Unibersidadeak jaso dau.

Miren Vives Almandoz donostiarra, Cristobal Balenciaga Museoko zuzendari barria

Bizkaie! 2014-04-14 11:03   Kulturea

Cristobal Balenciaga Fundazinoaren patronatuak jakinarazo dauenez, Miren Vives Almandoz da Cristobal Balenciaga Museoaren zuzendari barria, eta Igor Uria Zubizarreta, bildumen zuzendaria. Horrezaz aparte, aldi baterako bilduma barria be aurkeztu dabe, Balendiagaren artea, Madrilgo Jantziaren Museoagaz alkarlanean antolatutakoa.

Lepatanatuek 2 taldea jaun da jaube Bardoak txapelketearen finalean

Bizkaie! 2014-04-14 10:24   Bertsolaritzea

Ez ziran finalistak saria jaso eben bakarrak. Beste hainbat sari banatu zituen Bardoen finalean: hasierako agurrik onenari Lesakako Zortziko Haundiena taldeak eroan dau, Bardoen talde errebelazinoarena Barañaingo Miluzeko barañetak eta Barardoak taldeek; Bardoen espirituarena Larraungo Paalletan Mocedadesek, otordu onenarena Baztan Malerrekako Etxeko Kontuk taldeak eta saio onenaren antolaketarena Etxarri Aranazko Bilixkorrikok.

EHUk igaz tesia leidu eben 359 doktore barriak omendu ditu

Bizkaie! 2014-04-11 16:39   kulturbiz

2013an 184 gizonek eta 175 emakumek irakurri eben tesia EHUn, eta gaur egin dabe izentapen ekitaldia. Iñaki Goirizelaia errektoreak zuzendu dau omenaldia, eta berbaldi nagusia Amurrion jaiotako Herman Uscategui Starbucks enpresako estrategia orokorreko zuzendariak emon dau, Globalización. Euskadi y el mundo izenburupean.

Basque Fest ekimenak kultur egitarau oparoa eskainiko dau Bilbon, apirilaren 17tik 21era

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-04-11 15:41   kulturbiz

Musikea, gastronomia, kirola, jantzea eta diseinua dira aurtengo Basque Fest egitarauaren osogai nagusiak. Igaz 43.500 lagun batu zituen ekimenak, eta aurten be bisitari kopuru horretara ailegau gura dabe antolatzaileek. Edizino honetako barritasunetako bat Bilboko errioa izango da.

Ti West zinemagile amerikarra Bilbon izango da FANTen 'The sacrament' izeneko filma aurkezteko

Bizkaie! 2014-04-11 15:36   Barriak

FANTen programazinoa maiatzaren 9an abiatuko da, Campos Elíseos antzokian 20:00etan La Cueva filmaren proiekzinoagaz. Alfredo Montero zinemagile balearraren bigarren film luzeak hiru Zilarrezko Biznaga (Film Onenarena, Aktore Onenarena eta Aktoresa Onenarena) irabazi ditu Malagako Jaialdian. Zuzendaria eta protagonistak Bilbora etorriko dira filma aurkeztera.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Dragoi Bola Z' filma euskeraz helduko da gure zinema-aretoetara

Bizkaie! 2014-04-11 14:38   Barriak

Dragoi Bola Z euskeraz ikusteko aukerea izango da Zineuskadi Alkarteak kudeatzen dauen Zinema Euskaraz programeari esker. Estreinaldia gainera, aste amaiera bateko ekitaldi bat izango da maiatzaren 30, 31 eta bagilaren 1ean egingo dana, ondoren areto gehiagotara zabalduz.

Manex Pagola, Erramun Baxok eta Patrice Rouleau omenduko ditu Sarako 31. Idazleen Biltzarrak

Bizkaie! 2014-04-11 12:31   jardunaldiak

Pazko astelehenean, apirilaren 21ean, Sarako Idazleen Biltzarra egingo da herriko kiroldegian, goizeko hamarretatik aurrera. Idazleak eurak izaten dira protagonista nagusiak Euskal Kultur Erakundeak antolatutako urteroko ekitaldian. Beste urte batzuetan lez, omenaldiek garrantzi berezia eukiko dabe, aurten hiru dira omenduak: Manex Pagola idazle eta kantaria, Erramun Baxok hizkuntzalaria eta Patrick Rouleau marrazkilaria.

Napoka Iria, Eratu eta Joe la Reina taldeek 'Artistas en Ruta' programan joko dabe

Bizkaie! 2014-04-11 11:28   Musikea

Zuzeneko musikea sustatzeko sortu zan Artistas en Ruta egitasmoaren bigarren fasean parte hartuko daben euskal taldeak aukeratu ditue, eta Napoka Iria, Eratu eta Joe la Reina izango dira Estaduko uri desbardinetan kontzertuak eskainiko dituenak, AIE alkarteak eta Etxepare Euskal Institutuak sinatutako hitzarmenari esker.

Amirali, DJ Göo eta DJ Adrian, apirileko Art After Dark saioan

Bizkaie! 2014-04-11 11:18   Musikea

Gaua hamarretan hasiko da gaur Bilboko Guggenheim museoan, orduan abiatuko da-eta apirileko Art After Dark musika saioa. DJ Adrian, DJ Göo eta Amirali izango dira protagonistak, goizaldeko ordu batak arte. Kanadan bizi dan Amilari musikari persiar ezagunak bere abangoardiko nahasketak zuzenean eskainiko ditu emonaldian.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Pello Salaburuk 'Errateko nituenak. Cuzcoko kronika' liburua plazaratu dau

Bizkaie! 2014-04-11 10:28   Kulturea

Liburuan badira datu autobiografikoak, baina ez da autobiografia bat, inondik be; liburuan egiazko historioak kontau ditut, fikzionatuz, historioak ia-ia istorio bihurturik, baina ez da nobela bat; liburuan hausnarketak egiten ditut, han-hemenka, baina ez da saiakera liburua; bidaiak agiri dira, baina ez da bidaia liburua be. Puzzle bat da liburua.

Zapatuan jokatuko da Bardoen finala Lesakan

Bizkaie! 2014-04-10 17:59   Bertsolaritzea

Zezeilaren 7an hasitako Bardoak Nafarroako taldekako bertso txapelketeak amaierako ekitaldia izango dau zapatuan, Lesakan jokatuko dan finalagaz. Azken bi hileotan Nafarroan zehar 22 saio jokatu ostean, hiru taldek lortu dabe finalerako sailkatzea: Baztango Lepatanatuek 2, Iruñeko Bertze maldikoak eta Leitzako Harrapazank. Finala 17:00etan hasiko da, Lesakako frontoian.

Miren Agur Meaberen 'Kristalezko begi bat' nobelea, 111 Akademiaren Saria

Bizkaie! 2014-04-10 15:33   sariak-autortzak

Aingeru Epaltzaren Gure Jerusalem galdua (Elkar) eta Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat (Susa) nobelak izan dira 2013ko 111 Akademiako finalistak. Azkenengo bozketan idazle lekeitiarraren lana aukeratu dabe irakurleek.

Liburu digitalak doban garagarriletik aurrera, EAEko udal liburutegietan

Bizkaie! 2014-04-10 14:34

Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol Sailak sinatu barri dau akordioa Euskadiko Editoreen Elkarteagaz eta Euskal Editoreen Elkarteagaz. Holan, udal liburutegietako erabiltzaileek liburu digitalak debalde hartu ahal izango ditue, 21 egunez, bai liburutegietan bertan bai Internet bidez bere. Euskadiko Irakurketa Publikoko sarean 230 udal liburutegi dagoz, eta 540.000 bazkide baino gehiago ditu.

Feminismoa eta unibersidadearen arteko harremana, aztergai gaur Leioan

Bizkaie! 2014-04-10 12:52   jardunaldiak

Gaur, apirilak 10, Begirada Feministak 2014: unibesidadea eta feminismoaren arteko harremanak jardunaldia egingo dabe EHUko Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadean, Leioan.

Lurrunezko trena egunero ibiliko da martxan Aste Santuan

Bizkaie! 2014-04-10 11:53

Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko trenen zerbitzu berezia eskainiko dau egunero Aste Santuan. Lurrunezko tren-makinea trenbidera bueltauko da jaiegunetako eskariari erantzuteko. Apirilaren 17tik 21era, biak be tartean, tren bi ipiniko ditue martxan.

Martxan dagoz Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketak

Bizkaie! 2014-04-10 11:09   Bertsolaritzea

Hego Uribeko bertsolariak izan dira kantetan lehenengoak. Barikuan jokatu eben lehenengo kanporaketea Arrigorriagan, eta Peio Ormazabal Villanuevak irabazi eban. Bigarren kanporaketea, gaur, eguena, jokatuko dabe Bilbon.

Iñaki Markotegi da Galtzagorri alkarteko presidente barria

Bizkaie! 2014-04-10 10:49   kulturbiz

Galtzagorri ume eta gazte literatura alkarteak Biltzar Orokorrean aho batez erabagi ebanez, Iñaki Markotegi liburuzaina izango da aurrerantzean erakundeko presidentea. Azkenengo hiru urteotan Aitziber Alonso ilustratzailea izan da alkarteko arduradun nagusia.