Badator barriro 'Eztabaidak Literatureagaz' ekimena Santiago Roncagliolo eta Juanjo Olasagarregaz
2014-09-15 14:39 jardunaldiakEztabaidak Literatureagaz martitzenean, hilaren 16an, bueltauko da Bilboko Bidebarrieta Kulturgunera. Oraingo honetan, eztabaidea Santiago Roncagliolo idazle eta kazetari perutarraren eta Juanjo Olasagarre egile nafarraren artean izango da. Idazle biek literaturearen eta agintearen edo boterearen arteko loturearen ganean berba egingo dabe.
Unai Villenak 'Hauts haietatik' nobelea argitaratuko dau, Igartza Sariari esker
2014-09-15 14:19 KultureaElkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpreseak antolatzen dituen Igartza Sarien 17. edizinoko irabazlea Unai Villena elgoibartarra da. Uxue Alberdik, Igor Estankonak eta Danele Sarriugartek osotutako epaimahaiak Hauts haietatik proiektua aukeratu dau, hogeita bi lanen artean.
'Euskaraz bizi nahi dut' film labur lehiaketearen sari banaketa ekitaldia irailaren 22an izango da
2014-09-15 12:23 BarriakZinema munduan euskerearen normalizazinoaren alde egindako lanagaitik autortzea egingo jako aurten Lekeitioko Euskal Zine Bilereari 30 urte baino gehiago baitaroaz lan horretan.
Ana Lopez: 'Kultur Leioa herritarren topagune bihurtu da'
2014-09-15 12:17 BarriketanKultur Leioako zuzendaria
Durangoko Azokako guneetarako aurkezpen-proposamenak online jasoko dira
2014-09-15 11:04 KultureaDurangoko Azokako guneetan, Areto Nagusian, Ahotsenean, Kabi@n, Irudienean, Saguganbaran eta Szenatokian aurkezpen-proposamenak egiteko epea zabalduko da lehenengoz, eta online bideratuko dira. Guneez gan, Azoka TBn bideoklip emonaldiak izango dira. Diskoetxeek zein musika taldeek be online egin leikie bideoklipen aurkezpenetarako proposamena.
'Nor gara?' bildumako lau liburu barri argitaratu ditu Elkar etxeak
2014-09-12 15:46 KultureaUxue Alberdi bertsolari eta idazleak eta Julen Tokero ilustratzaileak Pirritx, Porrotx, Marimotots, Pupu eta Loreren istorioak kontetan dituan bildumako lau lan barri kaleratu ditue: Porrotx beldurtuta, Pirritx umore zakurra, Marimotots pozik eta Pupu eta Lore triste.
Bertoko eta kanpoko argazkilarien topaleku izango da Bilbo urrian
2014-09-12 14:08 kulturbizBilboargazki ekimenaren zortzigarren ekitaldiaren barri emon dabe Udalak eta Euskal Herriko Argazkilari Taldeen alkarteak. Oraingo honetan, bertoko zein atzerriko argazkilarien zortzi erakusketa, tailerrak eta berbaldiak programau ditue. Ganera, igazko arrakastea ikusita, umeentzako argazkilaritza lantegia barriro egitea erabagi dabe. Erakusketak Bilboko hainbat lekutan egongo dira ikusgai urrian.
Daniel Avery, Murray Man eta Javi Auto, iraileko Art After Dark saioan
2014-09-12 12:10 MusikeaIrailaren 19an, Art After Dark musika egitarauak seigarren edizinoa abiatuko dau. Daniel Avery, Murray Man eta Javi Auto izango dira Guggenheimeko eszenatokian protagonista, gaueko hamarretatik aurrera.
Fernando Bovaira izango da 62. Donostia Zinemaldiaren epaimahaiburua
2014-09-11 15:30 BarriakEric Khoo, Mariana Rondón, Marjane Satrapi, Nastassja Kinski, Reinhold Vorschneider eta Vlad Ivanov izango dira, Fernando Bovaira epaimahaiburuagaz batera, Donostia Zinemaldiko epaimahaikideak. Oleg Sentsov kartzelan dagoan zinemagile ukrainiarra ohorezko epaimahaikide izentau dabe.
'Costa Calma – el Festín', unibersidadeko talentu gazteen beste erakusketa bat Batzar Nagusietan
2014-09-11 14:47 KultureaUPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko ikasleen lana plazaratzeko, erakunde horren eta Bizkaiko Batzar Nagusien arteko lankidetzearen eskutik, beste erakusketa bat atondu da Matxalen Oñate eta Mikel Ruiz lizentziatuen lanagaz.
Joseba Sarrionandiaren 'Jo no soc d'aquí' lanaren itzulpena aurkeztuko dabe Bartzelonan
2014-09-11 14:22 KultureaJoseba Sarrionandiaren Ni ez naiz hemengoa liburuaren itzulpena Jo no soc d'aquí aurkeztuko dabe domekan, irailaren 14ean, Bartzelonan. Maria Colera Intxausti eta Ainara Munt Ojanguren euskeratu dabe testua.
Andrea Acostaren 'Erabilera-gidaliburua' erakusketea ikusgai dago Rekalde aretoan
2014-09-11 12:21 KultureaBilboko Zorrotzaurre eta Deustuko Erriberan ikusitakoak batu ditu Andrea Acosta artista kolonbiarrak urriaren 12ra arte Rekalde aretoan egongo dan Erabilera-gidaliburua erakusketan. Komanditario Berriak taldeak egindako enkarguaren emoitzea da.
Europar Batasuneko Kultur Institutu Nazionalek Etxepare Institutua hareekaz alkarlanean jarduteko konbidau dabe
2014-09-11 12:03 kulturbizEtxepare Institutuko zuzendari Aizpea Goenaga Bruselan beteten dagoan lan-misinoa euskal kulturea eta sorkuntzearen industriaren eta euskerea hizkuntzearen kanpo-posizionamenduaren estrategiaren barruan sartzen da, aurretik be Europako erakundeakaz eta Belgikako kultura erakundeakaz egindako lan-ibilbideari eutsiz.
Euskaltzaindiari bere egoitzearen erabilerea lagateko hitzarmenaren sinadura ekitaldia izan da gaur
2014-09-11 11:12 kulturbiz1991ko apirilaren 26an egindako ekitaldian, Jean Haritschelhar orduko euskaltzainburuak gogora ekarri ebanez, 1985eko garagarrilaren 10ean, Makua jaunak Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean eta Aita Villasantek Euskaltzaindiaren izenean sinatu eben hitzarmena modu ofizialean Euskaltzaindiari eskainiz etxe hau egoitza legez.
Martxan da Bilbo Uria Pop-Rock Lehiaketearen 26. edizinoa
2014-09-10 17:32 MusikeaIrailaren 11n hasi eta urriaren 23an amaituko da 26. Bilbo Uria Pop-Rock Lehiaketearen sailkapen fasea, Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Saileko arduradunek jakinarazo dabenez. Pop-Rock arloko bandek abiatuko dabe aurtengo edizinoa, eta ostean, Metalekoek.
Astegoienean, IV. Ardi Jaia Durangon eta Atxondon
2014-09-10 15:21Aurten Durangon eta Atxondon izango dira, barriro be, IV. Ardi Jaiko ekintzak. Irailaren 13an, datorren zapatuan egingo dan Ardi Jaiaren antolatzaileek (Dendak Bai, Gerediaga Alkartea eta Urkiola Landa Garapenerako Alkartea) ohiturazko landa munduko bizimodua publikoari hurreratzea dabe helburu.
Itxaro Bordak 'Zure hatzaren ez galtzeko' liburua aurkeztu dau
2014-09-10 15:00 KultureaPoesia liburua argitaratu barri dau Itxaro Borda idazle baionarrak Elkar etxeagaz, Zure hatzaren ez galtzeko. Hiru ardatz nagusi ditu lan barriak: barrurako bidaia, nazinoartekoa eta ekonomikoa.
Euskerazko Tesien Koldo Mitxelena Sarien laugarren edizinoaren deialdia egin dabe
2014-09-10 12:01 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak eta Euskal Herriko Unibersidadeak antolatutako Euskerazko Tesien Koldo Mitxelena Sarien hirugarren edizinoaren deialdia egin dabe. EHUn 2012ko bagilaren 16tik 2014ko garagarrilaren 31ra bitartean euskeraz idatzi eta defendaturiko doktorego-tesiak aurkeztu ahal izango dira deialdi honetara. Eskariak aurkezteko epea 2014ko irailaren 26ra arte egongo da zabalik
Gernikako Bakearen Museoak bisitarien igoera itzela izan dau udan
2014-09-10 11:21 kulturbizGernikako Bakearen Museoak bisitarien igoera itzela izan dau udan, % 31ko igoerea izan dauelarik (bagila-abuztua bitartean). Beraz, oso balantze positiboa egin dau museoak 2014 urteari jagokonez, azken 8 hileotan 27.246 bisitari izan ditualako eta Trypadvisorrek eskaintzen dauen kalifikazinotik Bikain atera dauelako bigarren urtez.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...