Landakotik kanpo be Durango bizi-bizi dago eta Euskal Dendan artisauen lanak dozuez ikusgai eta erosgai

Bizkaie! 2015-12-06 13:58   Kulturea

Euskal Dendea aurrera doa, aurten be publikoaren babesagaz. Atzo egun arrakastatsua izan zan, 4.000 lagun hurreratu ziran Durangoko udal merkatu plazara. Han gozau eben artisauakaz eta jaubetu ziran denporea aurrera joan arren, artisauak gero eta garaikideagoak dirala. Ez ahaztu, sarrerea doban da.

Euskal Dendea aurrera doa, aurten be publikoaren babesagaz. Atzo egun arrakastatsua izan zan, 4.000 lagun hurreratu ziran Durangoko udal merkatu plazara. Han gozau eben artisauakaz eta jaubetu ziran denporea aurrera joan arren, artisauak gero eta garaikideagoak dirala.

Durangoko Euskal Denda tradizio handienetakoa da Euskal Herrian. Esan beharrik ez dago, Arbaso, Euskal Herriko artisauen alkarteak antolatzen dauen azoka hau erakusleiho garrantzitsuena dala, izan be, lurralde guztietako artisauek parte hartzen dabe.

Euskal Dendearen helburu nagusia artisautza tradizionala zein garaikidea bultzatzea eta merkaturatzea da. Beraz, aukera ezin hobea da bisitariek bertatik bertara artisauen lanak ikusteko, eginkizun ia ezinbestekoa profesional honeek biziraungo badabe. Esperientzia honi esker, bisitaria konturatuko da lanbide zaharrak indarrean dagozala.

Aurtengo edizino honetan, Euskal Dendan euskal lurralde guztietako ordezkariak dagoz, danetara 51 artisau, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroatik etorritakoak, horreeetatik hamasei aurten lehenengoz etorritakoak.

Euskal Dendan, azoka-lekuan hainbat ekintza dagoz egunotan, bisitariak aukerea izango dau jolasetan eta lehiaketetan parte hartzeko; gazteenei tailerrak eskainiko jakez, berbarako, karameluak egiten ikasteko edo zetazko zapiak margotzekoa.

Ez ahaztu, sarrerea doban da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu