Bernardo Atxagak 'Muskerraren bidea' aurkeztu dau

Bizkaie! 2015-12-05 13:28   Kulturea

Ahotsenean, Bernardo Atxaga idazlea eta Pilar Legarra Asteasuko alkate andrea izan dira eguerdian Muskeraren bidea (Pamiela) lanaren aurkezpenean eta oinarrian herria ezagutzera emoteko asmoz, Asteasun oraintsu zabaldutako Muskerraren bidea pasealekua dagoala jakinarazo dabe. Pasealeku hori ardatz hartuta, Atxagak gida literarioa osotu dau, grabazinoakaz hasi eta azkenean liburu formatoa hartu dauena.

Ahotseneak barriketaldietarako atondutako gunean, Bernardo Atxaga idazlea eta Pilar Legarra Asteasuko alkate andrea izan dira eguerdian Muskeraren bidea (Pamiela) lanaren aurkezpenean eta oinarrian herria ezagutzera emoteko asmoz, Asteasun oraintsu zabaldutako Muskerraren bidea pasealekua dagoala jakinarazo dabe. Pasealeku hori ardatz hartuta, Atxagak gida literarioa osotu dau, grabazinoakaz hasi eta azkenean liburu formatoa hartu dauena.

Bernardo Atxagak Galileo handia ekarri dau gogora: lenteak asmau ziran sasoian, jenteak jaietan eta jostagarri erabilten zituan. Galileoak, barriz, lenteak ezagutu zituanean pentsau eban, akaso, Jupiterren sateliteak eta ikusiko zituala, izan be, begiradak oso lotuta dagoz gure barruko gogoeta eta desioakaz eta nik neuk barruko mundua kanporatzeko eskaini gura izan dot begirada bat, holako gauza txiki bati buruz, gauza txikiak askotan indartsuenak izaten diralako.

Pilar Legarra Asteasuko alkateak, barriz, lan honek hiru hanka dituala gogoratu dau: batetik, Donostia 2016ren babesa jaso dauelako, bestetik, Asteasuko Udalaren eta batez be herritarrena eta, azkenik, Bernardo Atxagarena.

Bernardo Atxaga bere azken liburua Muskerraren bidea sinatzen egongo da, gaur zapatua, Pamielako standean

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu