Jon Maiak irabazi dau Eibarreko saioa eta Gipuzkoako Txapelketako finalera sailkatu da

Bizkaie! 2015-12-07 10:15   Bertsolaritzea

Eibarren jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa. Jon Maia izan da irabazle eta finalerako zuzenean sailkatu da. Ganera, hiru finalerdietako puntuazinoak batu eta Donostian hilaren 19an kantauko dauen zortzikotea zehaztu da: Jon Maiagaz batera, Unai Agirre, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Agin Laburu, Iñaki Apalategi, Oihana Iguaran eta Arkaitz Oiartabal Xamoa dira finalistak.

Mila bertsozale baino gehiago batu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren finalerdia entzutera, Eibarreko Astelena pilotalekuan. Faborito nagusietako batek, Jon Maiak, lortu dau punturik gehien, 500,5. Haren atzetik sailkatu da Arkaitz Oiartzabal Xamoa, 481 puntugaz, eta honek be finalerako txartela lortu dau.

Eibarreko saioko ganerako parte-hartzaileak finalerako puntuazino nahikoa batu ezinda geratu dira. Hirugarren izan da Nahikari Gabilondo (468 puntu), laugarren Mikel Artola (463,5), bostgarren Iñaki Gurrutxaga (447) eta Felix Zubia seigarren (440,5).

Txapelketako finala abenduaren 19an jokatuko da, Donostiako Illunbe kiroldegian (17:00). Finalaurrekoetan irabazle izateagaitik, Unai Agirre, Alaia Martin eta Jon Maia bertan izango dira. Puntuazinoaren arabera sailkatu dira, era berean, Beñat Gaztelumendi, Agin Laburu, Iñaki Apalategi, Oihana Iguaran eta Arkaitz Oiartzabal.

Finalerako sarrerak salgai dagoz Bertso Sarrerak webgunean. Ganera, Durangoko Azokan Bertsozale Alkarteak eta Lankuk daukien mahaian be erosi leitekez. Prezio arrunta 20 eurokoa da, 15 euro alkarteko bazkide izan ezkero. 16 urtetik beherakoek 10 euroan lortu leikee sarrerea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu