Zinebik kirolari ezinduen talde baten bizitzea erakusten dauen 'Camino a Olimpìa' lana aurkeztuko dau Bilbon

Bizkaie! 2014-08-28 10:52   Barriak

Glasow zuzendari alemanak, bera be ezindua, bere burua kirolaren areriotzat hartzen dau, eta joko paralinpikoak erabateko inkongruentzia lez ulertzen ditu. Oraingoan, Londoneko Joko Paralinpikoetan parte hartzen daben lau atletaren eta boleibol talde baten bizitzetan sartzen da. Eurekaz kirolaren ganean berba egiten dau, baina baita bizitzeari eta bakotxaren bildurren ganean be.

Pedro Olea bilbotarrak Zinemira Saria jasoko dau 62. Donostia Zinemaldian

Bizkaie! 2014-08-28 10:39   Barriak

Donostia Zinemaldiak eta EPE eta IBAIA produktore-alkarteek euskal zinemagintzako persona ospetsu baten ibilbidea saritzeko emoten daben Zinemira Saria, aurten, Pedro Olea zuzendariarentzat izango da. Zinemira Saria irailaren 22ko galan emongo deutsie, Victoria Eugenia antzokian. Saria emoteaz gan Borja Cobeagaren Negoziatzailea filma estreinauko da.

Shane Powell: 'Laosen laguntzinoa lekuan lekuko ohituretara egokitzea da gatxena'

Zigor Aldama 2014-08-27 15:40   Bidaide

Urruneko intxaurrak hamalau, hurreratu eta lau dakar esaera zaharrak. Laos gehiena hartzen dauen baso zarratu eta emonkorra habitat egokia emoten dau herrialdeko zazpi miloe inguru herritarrek bizitza duina izan deien. Edozelan be, errealidadea bestelakoa da.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Sei film luze aurkeztuko ditu Donostia Zinemaldiko Zinemira sailak

Bizkaie! 2014-08-27 14:37   Barriak

Donostia Zinemaldiaren 62. edizinoak sei film luze aurkeztuko ditu aurten Euskal Herrian produzidutako zinemeari zuzendutako Zinemira sailean. Bi estreinaldik eta aurten produzidutako lau lanek osotuko dabe sail berezia.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Venezian 20 film lehiatuko dira gaurtik irailaren 6ra Urrezko Lehoia irabazteko

Bizkaie! 2014-08-27 11:36   Barriak

Veneziako Mostra irailaren 6ra arte egingo da, eta hogei film izango dira pelikula onenaren Urrezko Lehoia irabazteko lehian. Tartean dago, berbarako, Abel Ferrara estadubatuarraren Pasolini lana.

Leire Bilbaok 'Con barqueira e remador' olerki-itzulpengintza ekimenean hartuko dau parte

Bizkaie! 2014-08-27 10:56   Kulturea

Urriaren 12tik 18ra Con barqueira e remador poesia itzulpengintzearen inguruko nazinoarteko tailerra izango da San Simon irlan, Vigo ibaian. Aurten, Leire Bilbao idazle eta olerkari euskaldunak hartuko dau parte, beste 6 poesiagilegaz batera, poesia itzulpengintzaeri bultzadea emon gura deutson ekimenean.

Normaltasuna eta giro ona izan dira nagusi Bilboko Aste Nagusian

Bizkaie! 2014-08-26 15:39

Aste Nagusian, oro har, lasaitasuna izan da nagusi, nahiz eta hainbat lapurreta izan, 2013an baino % 24,5eko igoerea, hain zuzen be. Udaltzaingoak eta Ertzaintzak emondako datuen arabera, 2013an, 796 lapurreta izan ziran eta aurten, barriz, 991. Halan da be, datu positiboa da, aurten ez dala sexu-erasorik izan, ez da behintzat salaketarik izan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Busti zaitez Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren alde

Markues 2014-08-26 12:56   Begi betegarri

Lekeition Abaroa gunea berreskuratzen auzolanaren bitartez

Bizkaie! 2014-08-26 11:26

1891ean eregia, Jose Maria Abaroa lekeitiar bankariaren egoitzea izan zan jauregia. 1940tik Agustindar errekoletoen egoitzea izan da, 2004an udalak eraikina bereganatu eban arte.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Borja Cobeaga, Bruno Dumont eta Ned Benson zuzendariek Donostiako Zinemaldian aurkeztuko ditue lanak

Bizkaie! 2014-08-26 10:48   Barriak

Espainian produzidutako lau film luze eta hiru labur munduan lehen aldiz emongo dira, horreen artean, Borja Cobeagaren film barria, Negoziatzailea, proiektauko da. Komedia barri honetako protagonistea Manu Aranguren da, ETAgazko negoziazinoetan Espainiako Gobernuaren berbakide ibiliko dan euskal politikaria. Ramón Barea, Carlos Areces eta Josean Bengoetxea dira protagonistak.

Konparsak pozik Aste Nagusiaren oinarria dan parte-hartzea gero eta handiagoa dalako

Bizkaie! 2014-08-25 15:19

Aurtengo Aste Nagusia aspaldi ezagutu dogun Aste Nagusirik lasai eta alaiena izan dalako. Eguraldi apur bat hotza izan dogun arren jaigunea inoiz baino bero eta goxoago egon da, eta Aste Nagusiaren oinarria dan parte-hartzea goruntz joan da barriro be.

Carlos Spottorno eta Ramón Lobo kazetariek 'Kazetaritza, bertatik bertara' zikloko 2. edizioan parte hartuko dabe

Bizkaie! 2014-08-25 14:42

Zikloak abuztuaren 29ra arte iraungo dau. Aurten nazinoartean ibilbide luzeko kazetari eta argazkilarien esperientzia eta ikerlanetan oinarrituko da Kazetaritza, bertatik bertara zikloa. Gainera, azken hileotan nazinoartearen atentzinoa erakarri daben gatazka bi izango dira ardatz, Ukrainako krisia eta Brasilgo egungo egoerea, hain zuzen.

Richard Attenborough zinema zuzendari britainiarra hil da

Bizkaie! 2014-08-25 11:32

Aktore, zuzendari eta produktore britainiarra atzo eguerdian hil zan, 90 urte zituala. 70 film baino gehiagotan parte hartu dau eta 1982an filmautako Gandhi (1982) pelikulea izan da ibilbide luze eta emonkor horretako arrakastarik handiena, izan be, Oscar sari bi jaso zituan.

Kepa Junkera eta Oreka TX euskal musikariek kontzertuak eskainiko ditue 'Mercat de Música Viva de Vic' jaialdian

Bizkaie! 2014-08-25 10:41   Musikea

Kepa Junkerak trikitixa doinuak eroango ditu Vicera, Sorginak taldeko partaideakaz batera. Musikari bilbotarrak laster beteko ditu 35 urte oholtza gainean, eta proiektu honetan bere musikearen mamina dana islatu nahi izan dau, baita trikitixeari omenaldia egin. Kepa Junkera & Sorginak taldeak Trikitixaren historia txiki bat diskoa atarako dau udagoienean kantu barriak eta tradizionalak buztartuz.

UPV/EHUko eskola-ontzi Saltillok ohiko udako itsasaldia hasiko dau euskal kostaldetik

Bizkaie! 2014-08-21 15:51

Datorren zapatuan, abuztuak 23, 9:00etan, Santurtziko portutik, Saltillo UPV/EHUko eskola-ontziak urtengo dau eta euskal kostaldeko portuetan zehar uda sasoian egiten dauen itsasaldia hasiko adu, aurtengo bigarren bidaia, hain zuzen be. Antxinako belaontzian Mikel Lejarza kapitaina eta Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoko 14 ikasle joango dira.

120 musikari eta jantzari baino gehiagok parte hartuko dabe domekan, abuztuaren 24an, txistularien alarde nagusian

Bizkaie! 2014-08-21 13:50   Musikea

Garikoitz Mendizabalen zuzendaritzapean, Bilboko Udal Txistularien Bandeak Aste Nagusiari agur esango deutso bere ohiko alarde tradizionalagaz; bertan, konbidadu legez, euskal musikearen aitzindari eta ospetsuak parte hartuko dau, Gorka Sarriegik, hain zuzen be. Bilboko Plaza Barrian izango da hitzordua, abuztuaren 24an, 13:00etatik aurrera.

Badator Zeanuriko Ermiten XXVII. Mendiko Martxea

Bizkaie! 2014-08-21 11:35

Irailaren 6an, zapatuan, egingo da Zeanuriko Ermiten Mendi Martxea. Aurtengoagaz hogeita zazpigarren urtea beteko dau 1988an jaio eta klasiko bihurtu dan oinezko martxa honek. Orduan antolatu eban lehen aldiz Joko Alai Alkarteko mendi sailak, eta ordutik hona hutsik egin barik eutsi deutsie zeanuritarrek urteroko hitzorduari.

Bilboko Abandoko erakunde historikoetara azken bisita gidatuak irailean izango dira

Bizkaie! 2014-08-21 10:37

Maiatzean eta bagilean Miserikordiaren Erret Etxe Santua eta Vista Alegreko zezen plazea zabaldu baziran be, irailaren 2tik aurrera, nahi dabenek Bilboko Ospitale Zibil Santuaren, gaur egun Osakidetzaren barruan dagoan Basurtuko Unibersidade Ospitalea danaren instalazinoak bisitetako aukerea izango dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko Arkeologi Museoak bisita gidatua antolatu dau eguen honetarako

Bizkaie! 2014-08-20 15:06

Silexaren bila. Euskal kostaldeko lehen biztanleak aldi baterako erakusketearen barruan, Bizkaiko Foru Aldundiaren Arkeologi Museoak bisita gidatu berezi bat antolatu dau eguen honetarako, abuztuaren 21erako, arratsaldeko 18:00retan, museoko arkeologoa eta erakusketearen komisario zientzialaria dan Diego Garate Maidagan doktorearen gidaritzapean.