Plentziako V. Esaera Zaharren Txapelketan izena emoteko azkenengo egunak

Bizkaie! 2014-09-19 11:50   Bertsolaritzea

Irailaren 27an egingo dabe Plentziako Esaera Zaharren Txapelketearen bosgarren edizinoa, Bost ume ta lau titi lemapean. Izena emoteko azkenengo eguna zapatua da, irailaren 20a. Daborduko hamabost taldek emon dabe izena.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

'Gabrielen Lekua' ikuskizunaren azken emonaldia irailaren 24an izango da, Bilboko Kafe Antzokian

Bizkaie! 2014-09-19 11:21   kulturbiz

Igazko urrian aurkeztu zanetik 40 aldiz taularatu da Gabrielen Lekua ikuskizuna. Gabriel Arestiren persona eta bere lana eguneratzea izan da helburua eta sortzaileek bete dabelakoan dagoz. Ikus-entzuleen bihotz-begietan jakinmina sorrarazotea lortu dogula uste dugu. Belaunaldi batzuentzat gogora ekartea izan da; beste batzuentzat, deskubrimendua, azaldu dabe.

Xabier Mendigurenek 'Arantzak barrurantz' ipuin liburua kaleratu dau

Bizkaie! 2014-09-18 12:53   Kulturea

Azkenengo urteotan idatzitako bost kontakizun jaso ditu Xabier Mendiguren idazle eta editoreak Arantzak barrurantz (Elkar) liburuan. Nora ezean dabilzan personaiak sortu ditu, arantza zaharren bat atera behar dabenak edo barruan daukiezan bakotasunak zelan izentau ez dakienak.

Nafarren euskeraz biziteko nahiari erantzuteko ekimena abiarazo dau Kontseiluak

Bizkaie! 2014-09-18 11:20   Euskerea berbagai

Edegi dogun bide honen lehen geltokia da gaurko aurkezpena eta egongo diranen artean geltoki garrantzitsuaren barri be emon nahi dogu. Apirilaren 25ean, Anaitasunean euskeraz bizi nahi dogunok Nafarroan euskeraz biziteko zer norabide eta neurri hartu behar diran aurkeztuko dogu. Data garrantzitsua izango dala aurreratzen deutsuegu.

Mursego, Oreka TX eta Kepa Junkera Vic-eko musika azokan izango dira gaurtik aurrera

Bizkaie! 2014-09-18 11:19   Musikea

Mercat de Música Viva de Vic jaialdia gaur hasiko da, irailak 18, eta aurten hiru euskal taldek hartuko dute parte, Etxepare Euskal Institutuaren eta Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko Soinuak programeagaz: Mursego, Oreka TX eta Kepa Junkera. Euskadiko Soinuak programak euskal musikari bultzadea emotea dau helburu.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Herrialde eleaniztun edo hizkuntza gitxituak dituenen profesionalak batzarra egingo dabe Zinemaldian

Bizkaie! 2014-09-17 18:47   Barriak

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Topografiak. Beste hizkuntza batzuetako filmografien ikusgaitasuna, koprodukzinoa eta nazinoartekotzea izenburuko lan saioa antolatu dau 62. Donostian Zinemaldian, irailaren 23an, Europa Creativa Desk Media Euskadi programeagaz batera. Euskal Herrikoez gan, Finlandia, Suitza, Flandria, Islandia eta Letoniako erakunde ordezkariek eta kultur eragileek hartuko dabe parte.

85 herrialdetako 3.368 film labur aurkeztu dira 56. Zinebi zinemaldira

Bizkaie! 2014-09-17 17:33   Barriak

Izena emon daben filmen generoei jagokenez, zinemaldiaren araudian ezarritako hiru kategoriak kontuan izanda, 1.987 fikzinozkoak dira (% 59), 994 dokumentalak (% 29’51) eta 387 animazinozkoak (% 11’49).

'Zatoz euskarara' kanpainea aurkeztu dabe Bilbon

Bizkaie! 2014-09-17 14:56   Euskerea berbagai

Zatoz euskarara kanpainearen helburu nagusiak bi dira: batetik, helduen matrikulazinoa sustatzea Bizkaiko euskaltegietan 2014-2015 ikasturtera begira, eta bestetik, euskaltegietan arian-arian euskalduntzen diran herritarrak eta gizataldeak animetea euskerea eguneroko bizimoduan erabil deien euskaltegitik kanpo, edozein gizarte-esparrutan.

Altxatu talde nafarrak 'Hitza' bigarren diskoa kaleratu barri dau

Bizkaie! 2014-09-17 14:49   Musikea

Hirukote gaztea osotzen dabe Ibai Osinagak, Iker Arizek eta Julean Abaurreak, 15-16 urte besterik ez ditue eta. Halanda be, Hitza (Gor) Irunberriko taldearen bigarren diskoa da, lehenengoa igaz argitaratu eben eta. Urriaren 11n, Tolosan aurkeztuko dabe zuzenean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bizkaiko Txakolinaren 1,8 miloe litro produziduko dira aurten

Bizkaie! 2014-09-17 14:07   Jan edanak

Bizkaiko Txakolina egiteko mahats-batzea laster hasiko da, mahasti txiki batzuetan hasi dira dagoeneko beren lehenengo lanetan, nahiz eta oro har datorren astean hasiko dan mahats-batzea Bizkaian dagozan 385 hektarea mahastietan. Aurten 50 hektarea barri hasi dira mahatsa emoten eta, ondorioz, produkzinoa 1.800.000 litrokoa izango da.

Ambrose Akinmusire tronpetisteak abiatuko dau 365 Jazz Bilbao zikloaren bigarren zatia

Bizkaie! 2014-09-17 12:55   Musikea

Urriaren 15ean, Ambrose Akinmusire tronpetista estadubatuarrak Bilboko Alkarte Filarmonikoan joko dau, 19:30ean. Kontzertu honek Bilbao 700 Fundazinoak antolatzen dauen 365 Jazz Bilbao zikloaren denporaldiko bigarren zatia zabalduko dau.

Edegi dabe .eus domeinu-izenak eskatzeko epea

Bizkaie! 2014-09-17 11:30

Abiarazote aldia martxan dago, .eus domeinuak eskuratzeko lehentasunezko fasea, hain zuzen be. Zemendiaren 18an amaituko da epea, eta tarte horretan eskatutako domeinuak guztiak abenduaren 3an aktibauko ditue, Euskerearen Nazinoarteko Egunean. Josu Waliño puntuEUSen zuzendariak prozesuaren ganeko zehaztasunak azaldu zituan atzo Bilboko Kafe Antzokian egin eben prentsaurrekoan.

Udalbiltzak udaletan kudeatuko ditu Behatokiaren euskerearen telefonoan batutako kexak

Bizkaie! 2014-09-17 11:08   Euskerea berbagai

Udalbiltzak eta Kontseiluak lankidetza hitzarmen bat aurkeztu dabe bart eta akordioaren ondorioz, Euskal Herriko Garapen eta Kohesino Fondoak 10.000 euro emongo deutsoz Kontseiluari, Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren bitartez lana egin daian.

Ahotseneako programazinoa egun bakarrean bete da

Bizkaie! 2014-09-16 18:37   Kulturea

Ahotseneako programazinoa izena emoteko epea zabaldu dan egun berean bete da. Nabarmentzekoa da, zuzenekoen kasua; ordubete eta erdian osotuta geratu zalako. Ondorioz, 15 talde baino gehiago zuzenean joteko aukera barik gelditu ziran. Era berean, hainbat idazle ere literaturzaleakazko barriketaldietarako leku barik gelditu dira.

Julian Barnes hizkuntza ingeleseko gaur egungo narrazinogilerik onenetakoak V. BBK Bilboko Barrea saria jasoko dau

Bizkaie! 2014-09-16 15:52   jardunaldiak

Eleberrigile ingelesaren parte-hartzeaz gan, genero honetan parekorik ez dauen jaialdi honen bosgarren edizinoan, literaturea, umore grafikoa eta zinema arloetako maila goreneko egileen presentzia nabarmendu behar da, Jean Echenoz, Emmanuel Carrere, Luis Goytisolo, Isabel Coixet edota marrazkigintzan 50 urte egin barri dituan Forges marrazkilaria tarteko dirala.

Euskerearen zabalkundean gurasoen garrantzia azpimarratu dabe hezkuntzako eta euskaltegietako arduradunek

Dabi Piedra Robledo 2014-09-16 15:24   Euskerea berbagai

Umeen hezkuntzan eta helduen euskalduntzean jarduten diran eragileetako ordezkariek bat egin dabe, Zatoz euskaltegira aldarriaren inguruan. Batez be gurasoak animau nahi ditue euskerea ikastera edo euren euskerea hobetzera, horrek hizkuntzearen transmisinoan eragingo dauelakoan. Seme-alabak D ereduan sartzea ez dala nahikoa eta gurasoek umeak euskalduntzen jarrera aktiboa euki behar dabela azpimarratu dabe.

Txinako demokraziaren zain

Zigor Aldama 2014-09-16 15:24   Bidaide

Hong Kong eta Txinaren arteko katramila politikoa erraz azaltzeko modukoa da. Iragarritako moduan, joan dan hilaren 31n, Txinako agintariek eskubidea autortu eutsien britainiar kolonia ohiko hamazortzi urtetik gorakoei euren agintariak aukeratzeko, 2017. urtean, historian lehenengoz egingo diran hauteskunde libreetan. Holan balitz barri garrantzitsua izango litzateke hori baina letra txikia irakurri behar da, tartean izango diran muga eta murrizketez jaubetzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

'Tunelak, izarak, mozorroak eta bafleak' liburua aurkeztu dau Josu Martinez bilbotarrak

Bizkaie! 2014-09-16 11:42   kulturbiz

Hamar igesaldi ahalegin batu ditu Josu Martinezek Tene Mujika bekearen laguntzinoagaz kaleratu barri dauen Tunelak, izarak, mozorroak eta bafleak beharrean. Istorio ezagunak dagoz tartean, berbarako, Segoviako igesaldia. Elkar etxeak argitaratu dau, Lekukoak izeneko bilduman.

'Goazen gudari danok…' liburua aurkeztu dabe

Bizkaie! 2014-09-16 11:26   kulturbiz

San Migeleko burrukea gai hartuta, Patxi Juaristi soziologoa, Aitor Esteban, Francisco Etxeberria auzitegi-medikua eta Josu Chueca eta Iñaki Goiogana historialariak dira dibulgazino historikoko liburua idatzi dabenak. Liburuak, Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkateak idatzitako hitzaurreaz gan, bost kapitulu ditu, egile bakotxak bana eginda.

'Jazkerak Bizkaiko jantzetan' erakusketea ikusgai, Basauriko Pozokotxe kultur etxean

Bizkaie! 2014-09-15 18:38   Kulturea

Euskal Herriko XLII. Jantza Agerketea dala eta, Jazkerak Bizkaiko jantzetan erakusketea edegi dabe Basauriko Pozokoetxe kultur etxean. Jantziekaz batera, erropa bakotxa ze jantzatan eta noiz erabilten dan azaltzen da. Bizkaiko Jantzarien Biltzarra federazinoak da antolatzailea. Urriaren 10era arte egongo da zabalik.