Onintza Enbeita Busturialdean txapeldun

Bizkaie! 2015-12-14 09:53   Bertsolaritzea

Astegoienean, barriz, Busturialdeko Bertsolari Txapelketearen finala jokatu da Gernika-Lumon. Txapelaren bila sei bertsolari izan ziran Astrako oholtzaren gainean: Julen Erezuma, Ibon Ajuriagogeaskoa, Ibai Amillategi, Julen Ibarguengoitia, Ander Elortegi eta Onintza Enbeita. Azkenean Enbeita muxikarrak jantzi eban txapela.

Bizkaiko Txapelketarako kanporaketak albo batera itxita, itxura barriagaz heldu da 2015ean txapelketea Busturialdera. Bertsolari gazteei lekua egiteaz gan, saioak bertso afariaren formatoan egin ditue. Horrek txapelketeari bizitasuna emon deutso eta saioetara jente asko animau dala nabarmendu dabe antolatzaileek. Gernikako Bertso-eskoleak antolatuta, ondoko parte-hartzaileakaz hasi zan Busturialdeko Bertsolari Txapelketea: Agirre Goia, Unai; Ajuriagojeaskoa, Ibon; Aldana, Eneko; Amilategi, Ibai; Arano, Jon; Bilbao, Beñat; Elortegi, Ander; Enbeita, Onintza; Erezuma, Julen; Etxebarriazarraga, Aitor; Galarza, Asier; Gezuraga, Koldo; Ibarguengoitia, Julen Julenpo; Karrion Lamikiz, Julen; Muñiz, Koldo; Ondaro, Lurdes; Retolaza, Mikel; eta Uruburu, Gurutz. Lehenengoz, 16 urteko bertsolariak be onartu ditue: Julen Karrion eta Beñat Bilbao; azken hori, ganera, finalerako ateetan geratu da.

Astegoienean, barriz, Busturialdeko Bertsolari Txapelketearen finala jokatu da Gernika-Lumon. Txapelaren bila sei bertsolari izan ziran Astrako oholtzaren gainean: Julen Erezuma, Ibon Ajuriagogeaskoa, Ibai Amillategi, Julen Ibarguengoitia, Ander Elortegi eta Onintza Enbeita. Azkenean Enbeita muxikarrak jantzi eban txapela.

Hona hemen Onintza Enbeitaren agurreko bertsoa:

Zorionak txapelketan
kantau deuen bakotxari.
Baina txapela eskaintzen
deutsat neure buruari:
Badakit kutrea dala
baina zuek entzun adi,
hilabetean hor nabil
herriz-herri mitinlari.
Arerio politiko
horrenbeste gizon handi;
berbe motzak niretzako
miresmena Españari,
ta ondino eutsi eitten
deutset irribarreari.

Kontuak kontu, balorazino ona egin dabe txapelketearen antolatzaileek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu