Bilboko Aratusteetako sei kartel finalistak aukeratu ditue

Bizkaie! 2015-12-11 09:35

Epaimahai batek sei kartel aukeratu ditu aurkeztu diran guztien artean eta, orain, herritarrei jagoke erabagitea zein izango dan 2016ko Bilboko Aratusteak iragarriko dituan kartela. Abenduaren 18ra arte emon ahal izango da botoa. Hiru bide egongo dira eretxia emoteko: Komunikabide laguntzaileen bidez, interneten eta Bilboko Turismo Bulegoaren egoitzan. Gabonen ostean emongo da irabazlearen barri.

Aurtengo lehiaketara 50 kartel inguru aurkeztu dira. Gehienak, ohikoa dan moduan, Bilbotik eta inguruetatik bialdu ditue. Halandabe, egon da urrunagotik heldutakoren bat be. Kataluniatik eta Gaztelatik, adibidez, proposamen batzuk heldu dira. Epaimahaiak, guztien artean sei kartel finalista aukeratu ditu.

Honeek dira sei kartel finalisten izenburuak: Bilbao se disfraza; Nada sin Carnaval; Sardina in the box Txo!; Un Carnaval con Mayusculas; Mozorro Salve; eta Kolorez Blai!.

Herritarrek Bilboko Udalaren webgunean eta uriko turismo bulegoan (Plaza Biribileko Terminus eraikinean) ikusi leikeez diseinuak. Botoa emoteko hiru bide eukiko ditue: Udalaren webgunean, Terminus eraikinean bertan eta komunikabide laguntzaileetan. Irrati eta egunkari ugarik bat egin dabe kanpaina horregaz. Botoa emoteko bide bakotxak %25eko pisua eukiko dau behin betiko emoitzan. Falta dan laurena, epaimahaiaren eretxiagaz beteko dabe.

Botoa emoteko epea abenduaren 14tik 18ra bitartekoa izango da. Gabonen ostean emongo dabe irabazlearen barri eta orduan jakingo da ze kartel eukiko daben Bilboko Aratusteek 2016an, zezeilaren 4tik 9ra. Irabazleari 2.000 euro emongo deutsiez.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu