Bermeoko XV. Gorefest Jaialdia garagarrilaren 17an izango da
2015-07-13 12:32 ZinemeaZinemearen alde ilunena gustuko dabenek hitzordu garrantzitsua izango dabe garagarrilaren 17an, barikuan, Bermeon, izan be, Postapokalipsia lemapean bertan izango da Gorefest, Bermeoko Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemaldiaren 15. edizinoa.
Enrike Solinis: 'Antxinako euskal musikea eta gure aspaldiko literaturea buztartzeko ahalegina egin dogu'
2015-07-13 11:43 BarriketanMusikaria
Omar Xarif aktorea joan jaku astegoienean
2015-07-13 11:23 BarriakBihotzekoak jota hil da Omar Xarif (Egipto, 1932) 83 urte zituala. Alejandrían jaio zan 1932, Michel Demitri Chalhoub izenagaz eta 1954. urtean hasi zan zinema munduan, Shaytan al-Sahra izeneko filman. Hurrengo urtean Youssef Chahine lagun egipziarragaz lan egin eban Canneseko zinemaldira eroan eben Siraa Fil-Wadi filman. Aitagarria sei bat urteko tartean 18 filmetan parte hartu ebala.
Javier Krahe kantautore madrildarra hil da
2015-07-13 10:53 MusikeaAbeslariak 35 urte baino gehiago emon ditu oholtza gainean eta, danetara, 1.500 kontzertu, 14 disko eta 150 abesti egin ditu. Azken kontzertua joandako bagilaren 28an emon eban A Coruñako Boiro udalerrian, A Pousada Das Ánimas izeneko areto txikian, azken 20 urteotan, urtero sasoi honetan, hutsik egin ebarik emoten eban kontzertuan.
EGOD, Euskerearen Gaineko Oinarrizko Diskursoen egitasmoaren aurkezpena egin dabe
2015-07-13 10:28 Euskerea berbagaiLan-programa horretako konpromiso eta eginkizunen artean nabarmendu zanetariko bat izan zan, euskal gizartean euskereari buruz dagozan diskursoen lanketea egitea, eta diskurso desbardinen arteko kontrastea eta eztabaidea bultzatzea, ahalik eta parte hartze zabalenagaz.
Mozorrotuta eguzkiaren kontra
2015-07-10 15:40 BidaideGure produktu salduenen artean dago uretan medusen bildur barik sartzeko babesa dauen bainujantzi berezia baina medusek kalte handiak egin eutsiezan lagun batzuei arpegian eta sama bueltan eta horregaitik diseinau neban arpegia babesteko nylonezko maskara berezi hori adierazo dau.
Euskal Herriko Gazte Orkestreak udako kontzertuak prestetako egonaldia hasiko dau Eibarren
2015-07-10 14:20 MusikeaHistoriako programa musikal gatxenetakoa eskainiko dau EGOk aurtengo udan, P.I. Tchaikovskyren seigarren sinfonia (Patetikoa) eta Jesus Guridiren Hamar euskal melodia obrakaz. Kontzertuak Bilboko Euskaldunan (hilaren 19an), Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean (20an), Donostiako Victoria Eugenian (21ean) eta Gasteizko Principalen (22an) izango dira; saio guztiak 20:00etan hasiko dira.
Euskerea Estaduko Aldizkari Ofizialean
2015-07-10 12:46 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzeak eta Gobernu zentralak Estaduko eta Euskadiko aldizkari ofizialen arteko harremanen inguruan egozan zenbait arazo gainditu ditue eta akordioaren ondorioz, besteak beste, BOEk bere orrialdeak zabaldu deutsoz euskereari, eta EAEtik Estaduko buletin ofizialera bialdutako testuak euskeraz be argitaratuko dira.
Bingen Ametzagak 1952an euskeratutako Shakespeareren 'Uda gau bateko ametsa' obrearen argitalpena aurkeztu dabe
2015-07-10 10:45 KultureaBingen Ametzaga getxotarrak 1952an euskaratu eban Uda gau bateko ametsa liburua aurkeztu dabe Getxon. Argitalpena DSS2016EU erakundearen eta EIZIEren lankidetzaz gauzatutako Shakespearen Ametsa biziarazoten programearen barruan egina da, Donostia 2016k datorren urtean Cristina Enea parkean antolatu dauen antzezlan bereziaren harira. Getxoko Udalaren laguntzinoa be izan dau argitalpenak.
Augustin Zubikarai Nobelak sortzeko bekea abian da
2015-07-09 16:17 KultureaOndarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak, euskal kulturea aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, Augustin Zubikarai saria antolatu dabe, nobelak sortzeko beka lez funtzionauko dauena.
'Aste Nagusi Ikusgarria' kartelak iragarriko dau 2015eko Aste Nagusia
2015-07-09 15:34Bilboko Jai Batzordeak izentautako epaimahaiak eta herritarrek emondako botoei esker, Joseba Salinas bilbotarraren Aste Nagusi Ikusgarria kartelak iragarriko dau 2015eko Aste Nagusia. Irabazleak 3.000 euroko saria eta Bilboko kaleak bere obreagaz apainduta ikusteko ohorea jaso ditu.
Gurutze Beitia aktorea izango da Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria
2015-07-09 13:43Bilboko Udaleko Jai Batzordeak Gurutze Beitia aktorea aho batez aukeratu dau 2015. urteko Aste Nagusiko pregoilaria izateko. Txupinerea, barriz, Txomin Barullo konparsako kidea dan Oihana Pascual izango da.
Aiko Taldeak erromeriak eta jantza tailerrak eskainiko ditu garagarrilean Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaian
2015-07-09 12:45 KultureaIruñea, Berastegi, Errenteria, Markina-Xemein, Arrigorriaga eta Ispaster izango dira Aiko Taldeak bisitauko dituan sei udalerriak, jantza tradizionala eta ospakizun herrikoiak berrindartzeko bokazinoari jarraituz.
Durangaldeko Ezpatandatzari Eguna Gerediagako foru zelaian ospatuko da zapatuan, garagarrilaren 11n
2015-07-09 11:06 KultureaEgun garrantzitsua da Bizkaiko eta Euskal Herriko folklorezaleen artean Durangaldeko hitzordua. Kontuan hartzekoa da, Dantzari dantza edota Bizkaiko Ezpatadantza izenagaz ezaguna dan jantza multzoak, Durangaldeko sei eleizateetan iraun dauela mendeetan zehar (Mañaria, Izurtza, Abadiño, Iurreta, Berriz eta Garain).
Garagarrilaren 16tik 18ra, Maceo Parker, Eric Sardinas eta Davina & The Vagabonds izango dira Getxon
2015-07-08 16:17 MusikeaBarikuan, hilak 17, Maceo Parker funk musikaren mitoa dator Getxora. Zuzenezko saioetan kalidadea eta dibersinoa dira nagusi eta kontzertuetan lau hamarkada baino gehiagotan landutako trebezia eta maisutasuna erakusten ditu. James Brown handiaren bandako taldekidea izan zan eta artista eta banda ospetsuakaz ibilitakoa da
eLiburutegia Bilbo, Donostia eta Santurtzira heldu da
2015-07-08 15:21 kulturbizeLiburutegia, Euskadiko Liburutegi Digitala, irakurle zaletuentzako albiste bikainakaz heldu da uda partera. Garagarrilean (data desbardinetan), Bilbok, Donostiak eta Santurtzik eLiburutegia zerbitzua eskainiko deutsee Liburutegi Publikoen erabiltzaileei. Orain artean, zerbitzu hori eskaini ezin eben bakarrak ziran hiru udalerri horreek.
Mana taldeak irailaren 8tik 9ra aldatu dau Barakaldoko BECen emongo dauen kontzertua
2015-07-08 13:52 MusikeaAgenda arrazoiakaitik, Mana talde mexikarrak irailaren 8tik 9ra atzeratu dau Barakaldoko (Bizkai) Bilbao Exhibition Centre (BEC) guneko Bizkaia Arena pabiloian Cama Incendiada Tour izeneko birearen barruan eskainiko dauen kontzertua.
Europako Eremu Urriko Hizkuntzen Gutuna berresteko eskatu deutso Patxi Baztarrikak Frantziari
2015-07-08 11:11 Euskerea berbagaiHizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak eta François Maitia Ipar Euskal Herriko Euskerearen Erakunde Publikoaren presidenteak, Eusko Jaurlaritzearen eta Euskerearen Erakunde Publikoaren arteko lankidetza hitzarmenean aurreikusitako diru-laguntzinoen ebazpena aurkeztu dabe bart Baionan egindako ekitaldian, eta bertan egin ditu adierazpenak Baztarrikak.
Batxilergoko 1.612 kaslek egingo ditue unibersidadera sartzeko ezohiko probak UPV/EHUn
2015-07-08 10:44Garagarrilaren 8an, 8:45ean, Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko 1.612 ikaslek hasiko ditue unibersidadera sartzeko probak UPV/EHUn, ezohiko deialdian. Ohiko deialdian, Batxilergoko 9.460 ikasle aurkeztu ziran, eta, erreklamazinoen prozesua amaituta, % 98,45ek gainditu eban fase orokorra.
Baxoa % 100 euskeraz
2015-07-07 15:31 Euskerea berbagaiAzken urteetan legez, aurten be Seaskako Etxepare lizeoko ikasleen % 100ek lortu dau Baxoa, are gehiago, lehen kolpetik lortu dabe. Poztekoa da jakina, ikasleen % 100ek lortu izana Baxoa eta lehen kolpetik. Ganera, 59 ikasleetatik 46k aitamena edo mentzinoa lortu dabe, hau da, % 78k.






















Aupa,zelan?
Besterik gabe, Funikularrak Trapagarango Escontrilla eta Larreineta auzoa lotzen ditu. La Arboledara joateko funikularretik bertotik urteten den autobusa...
»» Larreinetako funikularra