Begiz Begi Baionako taldeak irabazi dau VII. Banden Lehia

Bizkaie! 2015-11-30 10:57   Musikea

Azkue Fundazinoak antolatutako Banden Lehiako 7. edizinoa Baionako Begiz Begi taldeak irabazi dau pasa dan barikuan Bilboko Bilborock aretoan izandako finalean. Disko bat grabau, eta BBK Live eta Euskal Herria Sona jaialdietan parte-hartzea jaso dau saritzat.

Azkue Fundazinoak antolatutako Banden Lehiako 7. edizinoa Baionako Begiz Begi taldeak irabazi dau pasa dan barikuan Bilboko Bilborock aretoan izandako finalean. Disko bat grabau, eta BBK Live eta Euskal Herria Sona jaialdietan parte-hartzea jaso dau saritzat. Botoa emoteko formuleak publiko orokorra eta epaimahaiaren botoak batu ditu: publikoak, webgunean emondako botoei esker, lehenengo talde finalistea aukeratu dau; eta epaimahaiko kideek beste hiru bandak aukeratu ditu: OZHEN talde bermeotarra (Publikoak aukeratuta) eta epaimahaiak aukeratutako beste hirurak:


- Begiz Begi (Baionatik dator Begiz begi taldea. Banden Lehiako historian lehenengoz iparraldeko talde bat izango da finalean. Taldeak badauka bere historia, bikote moduan hasi baitzan 2007an, Patxi Amulet eta Xabi Etcheverryren eskutik. Gaur egun bost lagunek osotzen dabe taldea. Azken bost urtetan taldeak egonkortasuna irabazi eta lanean gogor ibili da. Bakotxak bere estilo propioa ekarri eban taldera eta horrek taldearen nortasuna osotu dau. Eta lan horren uztea aurten loratu da, lehenengo diskoa kaleratu dabe, Joan Ihes Egin Baino Lehen izenburupean).

-   DESORE, arratiarrak, Igorrekoak dira. Desore 2015eko udaberrian sortutako rock talde bizkaitarra da. Lau kidez osotuta dago, euren musika-estiloa nahiko ugaria dalarik: rock alternatiboa, hard rock eta rock 'n' rolla, besteak beste. Aurten autoproduzidutako maketa bat kaleratu dabe.

- YOKO OUT, Durangoko taldea. Poeta hiltzaileen hamarkada diskoko kantuak zuzenekoetan aurkeztu izan ditue taldeko 8 musikariek.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu