XIX. Cortada Film Laburren Lehiaketea gaur hasi eta hilaren 5era bitartean Gasteizen

Bizkaie! 2015-12-01 09:47   Zinemea

Aurten, barrikuntza moduan, egun bat euskal film laburrei eskainiko jake UPV/EHUko euskerearen aldeko Ehuskarabanda jaiagaz bat etorrita. Egun hori abenduaren 3a izango da eta gure herriko film laburrak ikusteaz gan euskerearen erabilerea sustatzeko bideo-maratoi tradizionala egingo da.

Gasteizeko XIX. Cortada Film Laburren Lehiaketea gaur hasi eta hilaren 5era bitartean izango da, datak eta erakustokiak aldatuta; lekuari jagokonez, eta pasa dan urteko edizinoan jenteak egindako harrera parebakoa ikusita, toki zabalagoa eta erosoagoa bilatu da eta, beraz, lehenengo bi saioak kenduta (Gasteizko Letren Fakultadean) beste emonaldi guztiak VITAL Fundazinoaren Aretoan (Dendaraba) izango dira.

Danetara, 533 lan aurkeztu dira (igaz baino 5 gehiago) eta horreen artean 103 film aukeratu ditu Hautaketa Batzordeak, hau da, igaz baino 32 gehiago. Saio gehiago egitea eskatuko dau horrek, baina kontuan izanik Espainiako formatu laburreko film onenak ikusteko aukerea izango dala zentzunezkoa emoten dau erabagiak. Ataletan, barriz, ez da aldaketarik izango eta ohiko atalei eutsiko jake: Fikzinoa, Animazinoa, Dokumentala, Gureak, Hemengoak, Unilabur, Ehulabur eta Freaky.

Aurten, barrikuntza moduan, egun bat euskal film laburrei eskainiko jake UPV/EHUko euskerearen aldeko Ehuskarabanda jaiagaz bat etorrita. Egun hori abenduaren 3a izango da eta gure herriko film laburrak ikusteaz gan euskerearen erabilerea sustatzeko bideo-maratoi tradizionala egingo da.

Jaialdiari agur esateko, aurreko edizinoetan legez, Freaky Gaua izango da abenduaren 5ean, zapatuan.

Beste alde batetik, Cortada jaialdiak, gogora ekarri nahi deusku aurten ezustean eta estimu handian geunkazan profesional bi, zeregin eta zeresan handia izan dabe biek euskal zineman: alde batetik, Aitor Mazo, bilbotar aktorea eta, bestetik, Iñigo Santander, Arabako askotariko film laburrak jorratu zituana.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu