Tolosako saioa irabazita Unai Agirrek finalean kantetako txartela eskuratu dau
2015-11-30 09:28 BertsolaritzeaGipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatu da bart arratsaldean Tolosan. Unai Agirre hernaniarrak irabazi dau saioa eta horrenbestez zuzenean sailkatu da abenduaren 19ko finalera. Beñat Gaztelumendi eta Iñaki Apalategi sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurranez hurran. 1.600 bertsozale inguru izan ziran Usabal kiroldegian.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatu da bart arratsaldean Tolosan. Unai Agirre hernaniarrak irabazi dau saioa eta horrenbestez zuzenean sailkatu da abenduaren 19ko finalera. Beñat Gaztelumendi eta Iñaki Apalategi sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurranez hurran. 1.600 bertsozale inguru izan ziran Usabal kiroldegian.
Tolosako finalaurrearen sailkapena
Unai Agirre Goia 517
Beñat Gaztelumendi Arandia 501
Iñaki Apalategi Astigarraga 493,5
Oihana Iguaran Barandiaran 482
Nerea Elustondo Plazaola 476
Beñat Lizaso Alberdi 458,5
Eibarren azken finalaurrekoa
Dartorren domekan, abenduaren 6an, jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa eta bertan ezagutuko da zein izango dan Ilunben kantauko dauen zortzikoa.
Eibarko Astelena frontoian jokatuko da azken finalaurrekoa eta honako sei bertsolari honeek izango dira oholtzan: Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Felix Zubia, Iker Gurrutxaga, Jon Maia, Mikel Artola eta Nahikari Gabilondo. Inaxio Usarralde izango da 17:30ean hasiko den saioko aurkezlea.
Sarrerak salgai dagoz www.bertsosarrerak.eus webgunean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!