Aitor Oñederra, Yago Mateo eta Irati Cano nagusi 38. Euskal Zine Bileran
2015-11-30 10:09 BarriakAitor Oñederraren I said I would never talk about politics filmak eroan dau profesional mailako Film Onenaren Saria, 1.900 euro eta urrezko antzarra eta amateur mailan, barriz, Yago Mateo Velascoren Fishura filmarentzat izan da Film Onenaren Saria, 1.300 euro eta urrezko antzarra. Epaimahai lanetan ibili dira Aitor Merino, Gotzon Sanchez, Oihana Garro, Iban Gonzalez eta Izaskun Alvarez.
Aitor Oñederraren I said I would never talk about politics filmak eroan dau profesional mailako Film Onenaren Saria, 1.900 euro eta urrezko antzarra eta amateur mailan, barriz, Yago Mateo Velascoren Fishura filmarentzat izan da Film Onenaren Saria, 1.300 euro eta urrezko antzarra. Epaimahai lanetan ibili dira Aitor Merino, Gotzon Sanchez, Oihana Garro, Iban Gonzalez eta Izaskun Alvarez.
38. Euskal Zine Bilerearen amaiera ekitaldia Kepa Errasti, Silvia Manzana eta Jon Ander Alonso aktore taldeak gidatu eban pasa dan zapatuan.
Aurten 41 film lehiatu dira Lekeitioko euskal zinemearen jaialdi handian, horreetatik 10 film profesionalak izan dira eta 31 lan amateurrak. Guztiak ikusi eta euren eretxia emoteko aukerea izan dabe azken astean Lekeitiora hurreratu diran zinemazaleek. Epaimahai lanetan, barriz, Aitor Merino, Gotzon Sanchez, Oihana Garro, Iban Gonzalez eta Izaskun Alvarez ibili dira.
Ganerako sariak
- Zuzendaritza saria. Amateur mailan, Erika Elizariren Mezu bat hozkailuan, 1.000 euro eta zilarrezko antzarra. Profesional mailan, Gotzon Aurrekoetxea del Barrioren The devil on your back, 1.600 euro eta zilarrezko antzarra.
- Produkzino saria. Amateurra Eñaut Gantxegiren Danian Jai-Alau: Court warriors, 1.000 euro eta zilarrezko antzarra. Profesionala Patxi Basabe Pérez de Viñaspreren Lasterketa, 1.600 euro eta zilarrezko antzarra.
- Gidoia saria. Amateurra Erika Elizariren Mezu bat hozkailuan, 1.000 euro eta zilarrezko antzarra. Profesionala Aitor Oñederraren I said i would never talk about politics, 1.600 euro eta zilarrezko antzarra.
- Argazki saria. Amateurra Yago Mateo Velascoren Fishura, 1.000 euro eta zilarrezko antzarra. Profesionala Gotzon Aurrekoetxea del Barrioren The devil on your back, 1.600 euro eta zilarrezko antzarra.
- Gazte 22. Saria Aitor Zarzuelo Landaren Maitaleak, 500 euro eta zilarrezko antzarra.
- Antzar Morea. Saria Yago Mateo Velascoren Fishura, 500 euro eta antzar morea.
- Benito Ansola Bekea (3.000 euroko bekea, ikus-entzunezko proiektu bat gauzatzeko): Irati Canoren Leihoak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!