Scubaren musika elektroniko inkonformistea 2015eko Art After Dark azken saioan Guggenheim Bilbao Museoan
2015-11-27 12:42 MusikeaAbenduaren 11n, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioan 2015eko azken Art After Dark saioa egingo da, eta Scubak bass-heavy musika elektronikoa eskainiko deusku. Aurretik, barriz, DJV Soundegaz hasiko da ekitaldia, Bilboko underground eszena elektronikoaren aitzindaria, 1990eko hamarkadan NoData kolektiboa sortu eban eta 2005etik Fever klubeko dj lanetan dabil.
Abenduaren 11n, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioan 2015eko azken Art After Dark saioa egingo da, eta Scubak bass-heavy musika elektronikoa eskainiko deusku.
Paul Rosek (Scuba izenagaz ezagunagoa) Hotflush diskoetxea sortu eban eta etxe hori bass-heavy eszena elektronikoa bultzatzeko funtsezkoa izan zan. DJ eta produktore lez, Roseren lorpen personalek Erresuma Batuko musika elektronikoaren arloan gora egitera eroan dabe. Hiru album argitaratu ditu, DJ Kicks serierako nahasketa bat egin dau, Berghainen emonaldi bat eskaini dau eta DJ Mag 2013 Best Live Act saria irabazi eban.
Kontuak kontu, hilaren 11ko saioa 22:00etan hasiko da, DJV Sounden eskutik. Bilboko underground eszena elektronikoaren aitzindaria da DJV Sound eta bi hamarkadetan uribilduaren enbajadore izan zan Europako klub ospetsuenetan. 1990eko hamarkadan NoData kolektiboa sortu eban eta 2005etik Fever klubeko dj lanetan dabil. Bere saioetan, paisaje trinkoak eta dinamikoak marrazten ditu, baita eszena hipnotikoak eta karga emozional handikoak be.
Abenduko Art After Dark saiora hurreratzen diranek Making Africa – Gaur egungo diseinuaren kontinentea erakusketaz, Ho Tzu Nyen-en Ezagutzen ez denaren hodeia bideoinstalazinoaz eta Guggenheim Bilbao Bildumako maisulanak erakusketaz gozetako aukerea izango dabe 22:00etatik goizaldeko 01:00 bitartean.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!