Irudimena behar da hegaldietarako txartelen salerosketarako (eta II)

Zigor Aldama 2015-11-30 14:13   Bidaide

Hegaldietarako txartelen kasuan legez, hotel asko be sartu dira hegazkin konpainien estrategian eta diru kopuru txiki gehigarria ordainduta gela hobea lortzeko eskaintzak zabal dabiz. Bidaiariak sentidu behar dau benetako eskaintzea egin deutsiela eta azkenean pentsetan ebana baino gehitxuago ordainduko dau premium zerbitzua jasoteko.

Hegaldietarako txartelen kasuan legez, hotel asko be sartu dira hegazkin konpainien estrategian eta diru kopuru txiki gehigarria ordainduta gela hobea lortzeko eskaintzak zabal dabiz. Bidaiariak sentidu behar dau benetako eskaintzea egin deutsiela eta azkenean pentsetan ebana baino gehitxuago ordainduko dau premium zerbitzua jasoteko. Kontua da ze danok irabazten dogula formula honegaz, adierazo dau Nathip Suratporn, Bangkok, Tailandiako uriburuko Imm Fusion Hotels enpresako marketing arduradunak. Deluxe gelak libre eta erreserba gitxi badaukaguz ohikoa izaten da extra txiki bat ordainduta, normalean % 50eko deskontuagaz holako gela bat eskaintzea bezeroari; enpreseak irabazi egiten dau eta azken orduan saltzea errazagoa izango dan gela 'merke' bat librauko jaku.

Turismoaren arloko Waynabox start up espainiarrak be ekimen bitxia eta barritzailea ipini dau martxan, hau da, bezeroa 150 euroko salneurri finkoagaz hasiko da 'olgetan'; enpreseak Europako urien zerrendea proponiduko deutse bezeroei eta horreek uriak baztertzen joango dira, uri bakotxeko bost euroko deskontua jasoko dabelarik; bezeroak barikutik domekara egunak aukeratu eta zehaztu beharko ditu eta erreserbea zenbat lagunentzako dan (Gitxienez birentzako). Azkenean, urtekerea Bartzelonatik edo Madriletik izango dauen bidaia hasteko pare bat egun lehenago Waynabox konpainiak bidaia zein uritara, zein konpainiagaz eta zein hoteletan izango dan zehaztuko deutso bezeroari.

Sistema barritzailea emoten dauen arren, zehaztasunetan nahikoa antzekoa da Waynabox konpainiak darabilen estrategia, hau da, hutsik geratzen diran plazak bidaia hasi baio lehentxuago betetea. Horixe egiten dau Iberiak be hegaldien enkanteetarako web orri barriaren bitartez; erabiltzaileak berak aukeratzen dau txartelaren salneurria eta Iberiako arduradunek jakinarazo dabenez, kasu batzuetan, % 50era arteko deskontuak lortu daitekez. Baina egia da enkante horreetan demanda gitxiko data eta txartelak eskaintzen dituela normalean. Berbarako, Malabo, Guinea Ekuatorialeko uriburura joan-etorria 59 euroan eskuratu daiteke baina kontua da ze joan-etorria hiru egunetan egin behar dala nahitaez. Bestetik, Montevideon astebeteko egonaldia nahi izan ezkero, joan-etorria 300 euroan pagau beharko da.

Erabagi eta neurri barritzaileen artean, Lufthansa lako konpainia handiek diru kopuru zehatza eskaintzen deutsie txartelaren erreserbea eginda daukien bezeroei, hau da, overbookingagaz kaltetutako beste bezero bati ixtea txartela; proposamena aireportuan bertan egiten dau konpainiak eta onartzen dauen erabiltzaileak bidaia alternatiborako aukerak jasoko ditu, konpainia beragaz ala beste bategaz. Lufthansako Frankfurteko arduradunetako batek azaldu dauenez, txartela lagaten dauen bezeroari emoten deutsagun dirua overbookingagaz kaltetutako bezeroari emon beharreko kalteordainaren eta lotarako lekuaren kostua baino txikiagoa da. Prisarik ez daukan bezeroa beranduago helduko da baina diru kopuru gehigarria izango dau gastuetarako. Izan be, bidaiari asko prest egoten dira holako tratuetarako eta maletak fakturaukeran oharatarazoten dabe jarrera hori eta baldintzak negozietan hasten dira hortxe momentuan.

Kontuak kontu, aitatu egoerak ohikoak dira dagoeneko eta hegazkin konpainiak beste aukera batzuk aztertzen hasita dagoz, berbarako, erabiltzaileek erreserbea egiteko momentuan bertan adierazotea overbooking kasuetan eta tarifa merkeagoa eskaini ezkero, prest egongo litzatekezala txartela eta lekua lagateko. Era horretara, sortu aurretik be, overbooking eta antzeko arazoetarako konponbidea eukiko leukie konpainiek. Hegazkin konpainiei hegazkinak beteta joatea interesetan jake eta bidaiariek ahalik eta gehien pagetea txartela adierazo dau Malaysia Airlineseko ordezkariak.
 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu