Persona guztiek disfrutetako Aste Nagusia aldarrikatu dabe aurtengo txupinereak eta pregoilariak

Dabi Piedra Robledo 2014-08-08 14:43

Bilboko udaletxean egin dabe 2014ko Aste Nagusiko txupinerearen eta pregoilariaren aurkezpena. Piztiak konparsako Loreto Errastik botako dau txupina hilaren 16an, Bilboko jaiei hasierea emoteko. Aurretik, Asier Garciak, Bidaideak-Bilbo saskibaloi taldeko kapitainak, irakurriko dau pregoia. Gurpil-aulkiko taldea da Bidaideak eta, horregaitik, irisgarritasuna bereziki kontuan hartu nahi izan dabe aurten. Bestetik, txupin garbiaren aldeko eta eraso sexistarik bako jaiak eskatu ditue.

Bille August, François Ozon eta Mia Hansen-Loveren lanak, Donostia 62. Zinemaldiko Sail Ofizialean

Bizkaie! 2014-08-08 14:03   Barriak

Bille August, Mia Hansen-Love, François Ozon, Christian Petzold, Michaël R. Roskam, Shim Sung-bo eta Michael Sturminger zinemagileen lanak Donostia Zinemaldiko 62. edizinoko Sail Ofizialean emongo dituela jakinarazo dabe jaialdiko iturriek. Irailaren 19tik 27ra egingo da Zinemaldia.

Aiko taldeak jantza ikastaroak eskainiko ditu EHUren Bizkaia Aretoan

Bizkaie! 2014-08-08 11:32   Kulturea

Euskal jantza tradizionalak bultzatzeko hitzarmena sinatu barri dabe Aiko taldeak eta Euskal Herriko Unibersidadeak. Halanda ze, urritik bagilera bitartean, jantza talde bizkaitarrak lantegi, mintegi eta erromeriak antolatuko ditu astelehenero Bizkai Aretoan, Bilbon. Bizkaiko Campuseko Errektoreorde Carmelo Garitaonaindiak eta Aiko taldeko Sabin Bikandik sinatu dabe akordioa.

Argazki eta Dokumentazino Arkeologikoen I. Lehiaketea antolatu dabe

Bizkaie! 2014-08-08 10:55   kulturbiz

Bilboko Arkeologi Museoak aztarnategi, lan arkeologiko (landa nahiz laborategiko beharrak), arkeologoen edo objektuen argazkiak gai dituan lehiaketea ipini barri dau martxan, Argazki eta Dokumentazino Arkeologikoen I. Lehiaketea. Lanak irailaren 30a baino arinago bialdu behar dira.

Kirmen Uribe idazleak eta Easo Abesbatzak 'Iparragirre oroimenean' emonaldia eskainiko dabe Gernikan

Bizkaie! 2014-08-07 15:13   Musikea

Donostiako 75. Musika Hamabostaldi barruko Musikea atxaki zikloaren barruan, Jose Maria Iparragirre koblakariaren omenezko emonaldia egingo dabe Easo Abesbatzak eta Kirmen Uribe idazleak zapatuan, hilak 9, Gernika-Lumoko Batzar Nagusietan, 20:00etan.

Europa-Latinoamerika III. Koprodukzino Foroak 14 herrialdetako lanak batuko ditu Zinemaldian

Bizkaie! 2014-08-07 14:33   Barriak

Irailaren 22, 23 eta 24an egingo dabe Europa-Latinoamerika III. Koprodukzino Foroa , 62. Donostia Zinemaldiaren barruan, eta 14 herrialdetako 15 proiektu jasoko ditu. Izena emon eben 181 proiektuen artean egin dabe aukeraketea. Film gehienak Latinoamerikatik heldu dira.

Bermeok aurten be 1912ko abuztuaren 12ko galarrena gogoratuko dau

Bizkaie! 2014-08-07 11:22

Galarrenaren 102. urteurrenean, Bermeok orduan hildako 143 arrantzaleak omenduko ditu martitzenean. 21:00etan, itsasontzien prozesino isila egingo da Xixilirantz eta ostean herritarrak Baztarren alkartuko dira galarrenaren abestiak kantetako.

Ipiña-Bidaurrazaga bildumako lanak ikusgai, Bilboko Rekalde aretoan

Bizkaie! 2014-08-06 15:54   Kulturea

Urriaren 12ra arte zabalik dago Rekalde aretoan Aniztasunaren memoria. I/B espedientea erakusketea. Ipiña-Bidaurrazaga andra-gizonen bildumako 89 lanek osotzen dabe erakusketea. Xabier Saenz de Gorbea arte-kritikariak egin dau aukeraketea.

DonostiArtean azokeak 37 arte galeria batuko ditu abuztuaren 7tik aurrera, Kursaalen

Bizkaie! 2014-08-06 12:58   Kulturea

Arte Garaikidearen Nazinoarteko Azokearen lehenengo edizinoa abuztuaren 7an hasi eta 11n amaituko da. Euskal Herriko bederatzi galeriak hartuko dabe parte DonostiArtean-en. Arte garaikidea sustatu eta hedatu, eta nazinoarteko azoken zirkuituan erreferente bilakatzeko asmoz abiatu da azokea.

Oriol Roch Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari barria aurkeztu dabe

Bizkaie! 2014-08-06 11:21   Musikea

Egonkortasuna, zabalkuntzea eta kalidadea emon gura deutsoz EOSi Oriol Roch zuzendari barriak. Miramonen egin eben aurkezpen-prentsaurrekoa atzo, orkestrearen egoitzan, Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen gidaritzapean. Abuztuaren 25ean hasiko da beharrean.

Norman Fosterrek I. Bilbao Bizkaia Architecture saria jasoko dau irailaren 26an

Bizkaie! 2014-08-05 14:05   sariak-autortzak

Arkitekturea eta uri birsorkuntzaren bitartez, Bizkaiko gizartea garatzen lagundu dabenen lana nabarmentzea da Euskal Herriko Arkitektoen Alkargo Ofizialaren (EHAEO) Bizkaiko Ordezkaritzeak sortutako BIA-Bilbao Bizkaia Architecture sariaren helburu nagusia. Lehenengo edizino honetan Norman Foster arkitekto ingelesa sarituko dabe.

Leioako Kantikak Munduko Koru-Musikearen 10. Sinposioan parte hartuko dau

Bizkaie! 2014-08-05 11:49   Musikea

Aurten Seulen egingo dan Munduko Koru-Musikearen Sinposioan izango da Kantika, abuztuaren 7tik 14ra bitartean. Leioako gazteak IFCMko (International Federation of Choral Music) enbajadore izentau ditue 2014 eta 2015 urteetarako, Etxepare Euskal Institutuko arduradunek jakinarazo dabenez.

Abuztuan urian geratzeak badauka gauza onik...

Angel Dominguez 2014-08-05 10:18   Begi betegarri

Martxan dago Bartzelonako Euskal Etxeak antolatutako III. EH Sona lehiaketea

Bizkaie! 2014-08-04 15:50   Musikea

Euskeraz abestu eta EH Sona jaialdian egundo parte hartu ez daben talde eta bakarlariek parte hartu leikie lehiaketan. Gitxienez hiru abesti bialdu behar dira, irailaren 28a baino lehen.

Bermeoko Nazinoarteko XXVIII. Folklore jaialdia, abuztuaren 9an

Bizkaie! 2014-08-04 15:05   Kulturea

Traditcia eta Aire del Moral jantza taldeek, Bermeoko Alkartasunagaz batera egingo dabe jantzan abuztuaren 9an, Nazinoarteko XXVIII. Folklore jaialdian. Emonaldiak 22:00etan hasiko dira, Artza frontoian.

Korrontzi talde bizkaitarrak Womex azokako Atlantic Connections atalean joko dau

Bizkaie! 2014-08-04 14:27   Musikea

Urriaren 22tik 26ra bitartean Santiago de Compostelan egingo dabe Womex munduko musiken nazinoarteko azokan parte hartuko dau aurten Korrontzi folk taldeak, hain zuzen be Atlantic Connections izeneko eszenatokian. Mundu osoko 30 herrialdetako taldeak izango dira jaialdian.

Abentura eta arrisku kirolei buruzko sei lan, Zinemaldiko 'Savage Cinema' sailean

Bizkaie! 2014-07-30 15:45   Barriak

Savage Cinema sailaren bigarren edizinoak eskia, skatea, eskaladea eta snowboardaren inguruko sei pelikula eskainiko ditu, 62. Donostia Zinemaldiaren barruan. Urtean sortutako pelikularik adierazgarrienak izango dira ikusgai.

San Justoko karobia barriro ketan ipiniko dabe zapatuan, abuztuaren 2an

Jon Urutxurtu 2014-07-30 12:56

Juan eta Julian Aranaren zuzendaritzapean, Forum Iberico de la Cal (FICAL) alkarteko ordezkariak -Mallorca eta Madriletik etorritakoak- izetuko dabe San Justoko karobia abuztuaren 2an, zapatuan, 11:00etan. Ipizki taldeak antolatuta, urteetan ahaztuta eta amatauta egon dan ke zurixkea San Justoko haretxen artean igongo da Gorbeia mendiaren tontorra bilatuz. Domeka eguerdirantz, kare bizia oka egiten hasiko da labe-ahoa.

»» Ikusi argazki guztiak (7)