Bilboko Arenalean Larrain Jantzea izango da astegoienean 'Dantza Plazetan' programearen barruan
2015-06-12 12:33 KultureaBosgarren urtez jarraian, zapatu honetan, bagilaren 13an, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Santutxuko Gaztedi taldeak dinamizauko dauen Bilboko Larrain Jantza topaketa tradizionalaren beste edizino bat egingo da. Talde hau izan zan herri ekimen hori 2011n martxan jarri ebana, Bilboko Kalealdia jaialdiaren barruan.
Christopher Lee aktorea hil da, 93 urte zituala
2015-06-12 11:54 BarriakDrakularen papelean oso ezaguna egin zan, baina beste pelikula askotan lan egin eban, 300 baino gehiagotan. 1947an ekin eutson aktore lanari Terence Young zuzendariaren La extraña cita filman; hortik aurrera, besteak beste, Dooku kontea izan zan Stars Wars saga ospetsuan eta Saruman, barriz, Eraztunen jauna filman.
Ruede Hagelstein, Berlingo gaur egungo azpikulturearen eredu, Bilbon izango da Art After Dark ekimenaren barruan
2015-06-12 10:21 MusikeaRuede Hagelsteinen musika elektronikoagaz emongo jako amaierea denporaldi honetako Art After Dark egitarauari. Hagelstein Guggenheim Bilbao Museoko Atrioan izango da bagilaren 12an, gauerditik aurrera. Berlingo underground azpikulturearen liderretako bat da.
Bilboko Udal Musika Bandeak 120 urte egin ditu asteon
2015-06-11 18:35 Musikea1895eko bagilaren 9an, José Sainz Basaberen zuzendaritzapean, Bilboko Udalaren Musika Bandeak bere lehenengo kontzertua emon eban Arenalean. Ordutik Bilboko leku enblematiko hori Bandearen ohiko eszenatokietako bat izan da.
'Zailtasun handienak dituen aretoek pelikulak emoten jarraitu ahal izatea bermatu behar dogu'
2015-06-11 17:20 BarriakZineuskadik 160.000 €-ko diru-laguntzinoa bideratu dau zinema-aretoentzat. Diru-laguntzino horregaz areto txikiei lagundu nahi jake gehienbat; hori dala-eta, diru-laguntzino osoaren zati bat, 125.000 € hain zuzen, gehienez 3 pantaila dituen aretoei bideratuko jake. Zailtasun handienak dituen aretoek pelikulak emoten jarraitu ahal izatea eta zinemea herritarrei hurreratzea dira helburuak.
Gerediaga Elkarteak 50 urteko historia eta istorioak batzen dituan liburua argitaratu dau
2015-06-11 15:23 kulturbizGerediaga Elkartearen historia eta istorioak 50. urteurrenean. Hamabi harrien ahotsa izenburuagaz plazaratu dau Gerediaga Elkarteak, orain arteko historia jasoten dauen argitalpena. Jon Irazabal eta Raquel Calvo dira egileak. Danetara, 190 orrialde dira argitalpen elebidunean.
Herritarrek ipinitako kexei esker aldaketak igarten dirala dino Behatokiak
2015-06-11 14:33 Euskerea berbagaiHizkuntza Eskubideen Behatokiaren 2014ko txostenean jasoten danez, euskerea ezin erabilteagatik herritarrek ipinitako kexak ez dira gitxitu. Zenbaki zehatzik ez dabe emon nahi izan, kexa bakar baten atzean persona askori eragiten deutsen kasuak egon leitekezalako eta, beraz, kopuru zehatzak ez diralako hizkuntza eskubideen urraketen neurriaren erakusle ona.
'Piztu euskerea' lemapean ospatuko da Araba Euskaraz Gasteizen bagilaren 14an
2015-06-11 11:28 Euskerea berbagaiDatorren domekan, 14an, izango da aurtengo Araba Euskaraz; Oiongo ikastoleak antolatuko dauen arren, Gasteizen izango da jaia, eta Arabako ikastola guztien laguntzinoa jasoko dau.
Mendierromeria datorren domekan Urbian
2015-06-11 10:35 KultureaClub Vasco de Camping Elkartea (CVCE) izenekoak eta Aiko Taldeak antolatuta, mendierromeria datorren domekan, bagilaren 14an, izango da, arratsaldeko 15:30etatik 17:00etara. Aurretik, igoerea egingo da Arantzazutik 10:30ean, eta 12:00etan, Aiko Taldeko maisuek hastapen ikastaroa emongo dabe hurreratzen diran jantzazale guztientzat (12:00etatik 14:00etara).
Bilboko Kafe Antzokiak Zazpi Kale Saria jaso dau gaur, aretoaren 20. urtemugan
2015-06-10 17:52 sariak-autortzakHogei urte honeetan hamaika lagun izan dira Kafe Antzokiaren proiektu hau aurrera eroan dabenak eta sari hau danona da adierazo dau Kafe Antzokiaren ordezkarietako bat dan Mikel Urbeltzek. Beren-beregi Teo Etxabururi dedikau deutso saria Urbeltzek Bilboko zentroan euskal kultur-gune bat sortzearen utopia berea zan eta utopiak 20 urtean aurrera egin dau.
Euskal Herriko Musika Bulegoa martxan
2015-06-10 17:22 MusikeaErakunde barriaren helburuen artean dagoz, sektorearen eta honen zerbitzuen alkargune izango dan espazio bat eregitea, eta euskal musikearen kalidadezko irudia proiektauko dauen marka bat sortzea. Horreez gan, sektorearen intereseko ekintza eta proiektuak garatzeko aukerea eskainiko dauen tresna eta zerbitzu publikoa, kulturala eta edegia izateko bokazinoagaz jaio da proiektua.
Ikus-entzunezkoak bultzatzeko Benito Ansola saria martxan ipini dabe
2015-06-10 15:14 ZinemeaEuskaltzaleen Topaguneak, EHUko Mikel Laboa Katedreak eta Lekeitioko Udalak bat egin dabe proiektuan. 2012an emon eben Benito Ansola saria lehenengoz, baina ordutik geldirik egon da. Aurten barriro berreskuratuko dabe, euskerazko ikus-entzunezko produktuak gauzatu nahi dituen egile gazteei laguntzeko.
Enrike Solinísen Euskal Barrokensenble Jordi Savallen zigiluagaz CD bat argitaratzen dauen kanpoko lehen taldea da
2015-06-10 13:54 MusikeaEnrike Solinísen Euskal Barrokensemble, Alia Vox zigiluak osotzen dauen musika historizismoaren Olinpoan sartzeko ohorea dauen lehenengo taldea da, eta hori oso aurrerapausu garrantzitsua da bere ibilbidean. Euskel Antiqva-El Legado musical del País Vasco izenburuko diskoak 23 pieza jasoten ditu, gehienak XV. eta XVI. mendeetakoak.
Berri Txarrak eta Rise Against alkarregaz egongo dira BECen urrian
2015-06-10 11:12 MusikeaBerri Txarrak talde nafarrak Barakaldoko Bilbao Eshibition Centre erakustazokan kontzertua emongo dau urriaren 4an, Rise Against estadubatuarrek konbidauta. Kontzertua ikusteko lehenengo 3.000 sarreren salneurria 36 eurokoa izango da.
Eskolarteko Bertsolari Txapelketea heldu da azken geltokira
2015-06-10 10:30 BertsolaritzeaHerrialde bakotxean Eskolartekoaren saioak ospatuta, Euskal Herri mailakoari egingo jako tartea orain. Bagilaren 27an izango da hitzordua Orion eta egun osoko jaiak hartuko dau herria, XXVII. edizino hau biribiltzeko.
Mundakako Udal Liburutegiak J.M Etxeitaren heriotzearen mendeurrena ospatuko dau
2015-06-09 17:21 kulturbizMundakak Jose Manuel Etxeita (Mundaka 1842-1915) herriko idazlea omenduko dau, aurten haren heriotzearen mendeurrena ospatzen dalako. Udal Liburutegiak bere izena daroa eta ekintza ugari antolatu ditu bagila eta abuztua bitartean.
Aukeratu ditue Kimuak 2015eko katalogoa osotuko daben 7 film laburrak
2015-06-09 15:25 BarriakKimuak 2015 katalogoa honako film laburrek osotzen dabe: David Gonzálezen 5 segundos, Lander Camareroren A revenge story, Tucker Dávila Wooden Duellum, Mikel Gurrearen Foxes, Aitor Oñederraren I said I would never talk about politics, George Todriaren Lost village eta Iñigo Salaberriaren Luz a la deriva.
'Tucker: Masa eta Figura' erakusketea edegi dabe Bilboko Arte Eder Museoan
2015-06-09 13:58 KultureaWilliam Tucker eskultore britainiarraren 48 pieza batzen ditu Tucker: Masa eta Figura erakusketeak, euretako batzuk neurri handikoak. Kosme de Barañano katedraduna da komisarioa. Erakusketea irailaren 15era arte egongo da ikusgai, Bilboko Arte Eder Museoan.
I. Batera Rock Eguna ospatuko da Bermeon datorren zapatuan
2015-06-09 12:39 MusikeaNuntxaku Kultur Elkarteak, Beleza Malandra Ateneo Kulturalak eta Bermeoko Kafe Antzokiak I. Batera Rock Eguna antolatu dabe datorren zapaturako, bagilaren 13rako, Trigger Travis, El Desvän del Macho, Perlak, Villapellejos, Capitán Entresijos, Los Amantes eta Fabuloso Combo Espectro taldeakaz.
Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketako 30. eta 31. edizinoetako lan sarituak argitaratu ditue
2015-06-09 11:20 KultureaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Erein argitaletxeak Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketan euskerazko eta gaztelaniazko kategorietan saritutako eta akzesita jasotako kontakizunak kaleratu ditu. Bilboko Liburu Azokan egingo dabe aurkezpena.















Aupa,zelan?
Besterik gabe, Funikularrak Trapagarango Escontrilla eta Larreineta auzoa lotzen ditu. La Arboledara joateko funikularretik bertotik urteten den autobusa...
»» Larreinetako funikularra