Irudimena behar da hegaldietarako txartelen salerosketarako (I)

Zigor Aldama 2015-11-10 14:37   Bidaide

Industria turistikoak trikimailu ugari asmau ditu bezeroek gehiago gastau deien. Gaiaren harian, aditu batzuen eretxiz, txartel merkearen eta Business Class izenekoaren tartean dagoan Premium Economy txartel-kategoria barria, gero eta hegazkin konpainia gehiagok erabilten dabena, aitatu estrategiaren barruan dago. 

Aste bi baino ez dira falta Malaysia Airlines konpainiaren hegaldia hartzeko eta bidaiariak e-posta bat jasoten dau. Gmail posta zerbitzuko filtroak spam edo zabor mezutzat hartzen dau eta baztertzeko mezuen karpetan gordetan dau. Izan be, mezuaren goiburuko testua ikusita, publizidadea emoten dau: Business Class txartela nahi dozu? Lortu eizu upgrade berezia... Izan be, Malaysiako konpainiak aukera ederra proponiduten deusku, hau da, erreserbautako txartel merkea baztertu eta Business kategoriako txartela lortzeko lehian sartzea; ez da idea txarra ze txartel horregaz VIP aretoetan sartu ahal izateaz gan, kilo gehiago fakturau eta bestelako abantaila batzuk be izango doguz. Horrezaz gan, hegazkinaren aurrealdean joateko Business Class txartela daukanak First Classekoa eskuratzeko aukerea izango dau hegazkina aitatu hiru txartel-kategoriak eskaintzeko prest badago behintzat.

Prozesua sano erraza da eta erabiltzaileak e-postan bertan topauko dau MH Upgradera zuzenean joateko loturea; bertan zerrendatuta agiri dira bidaiariak hartu behar dituan hegaldiak eta alboan, erosoago bidaiatzeko eskaintzak. Prezioaren arabera, kasuan kasuko eskaintzea aukeratuta, ze aukera daukagun txartela lortzeko portzentajeak ikusi daitekez. Esangura horretan, 90 dolarreko gitxieneko eskaintzea egin ezkero, aukera gitxi izango dogu txartela eskuratzeko. Alderantziz, 250 dolarreko eskaintzea egiten badogu, arazo barik eskuratuko dogu txartela. Dana dalako eskaintzea onartu ostean, beste e-posta bat bialduko deuskue txartel-kategoria aldaketearena baieztatu edota indarbakotzeko. Behin baieztatuta ezinezkoa izango da atzera egitea, hortxe momentuan kobrauko deuskuelako.

Era horretara gure baliabideen banaketa hobea lortzen dogu, izan be, erabagia norberak hartzen dau hegaldi bakotxean diran plaza libreak kontuan hartuta adierazo dau Kuala Lupurren izena isilean gorde nahi dauen Malaysia Airlines konpainiako ordezkari batek. Formula hori onuragarria da guretzat eta bezeroentzat, izan be, Business Class probetako aukerea emoten deutsegu balio dauena baino prezio merkeagoan eta guk, barriz, hegazkinetan plaza gehienak beteta joatea eta hegaldien errentagarritasun handiagoa lortzen dogu.

Igazko urrian, Malaysia Airlines izan zan lehenengoetariko hegazkin konpainia bezeroak erakarri eta diru-sarrera gehiago lortzeko aitatu sistemea martxan ipini ebana. Baina krisi ekonomikoaren eraginez, industria turistikoak trikimailu ugari asmau ditu bezeroek gehiago gastau deien. Gaiaren harian, aditu batzuen eretxiz, txartel merkearen eta Business Class izenekoaren tartean dagoan Premium Economy txartel-kategoria barria, gero eta hegazkin konpainia gehiagok erabilten dabena, aitatu estrategiaren barruan dago. 

Txartel merkearen indarra apaltzen joan da azken urteotan, izan be, gero eta gehiago dira jesarleku estuegiak eta jesarlekuen arteko distantzia txikiagoa eskaintzen dituen konpainiak. Jesarlekuen erosotasunagaitik ezaguna zan Cathay Pacific konpainiak be Boeing 777 hegazkinetan, ilada bakotxean jesarleku bat gehiago sartzeko aukerea iragarri eban pasa dan urrian, 3-4-3 konfigurazinoa ezarriz, azaldu dau Zhu Li jn.ak, Shangháiko Dazhong Travels agentziako hegazkin zerbitzuetan aditua danak. Testuinguru horretan, bidaiari asko ez dagoz prest Business kategorian joatearren hirukotxa pagetako baina bidaia erosoagoa egiteko extra bat onartuko leukie.

Kontuak kontu, gauza arrunta da Asiako aireportuetan, upgrade edota kategoriako handiagoko txartela eskuratzeko aukerea emotea bezeroei, kontuan hartuta, txartelik errentagarrienak dirala konpainientzat. Hegazkinetan jesarlekuak hutsik eroatea ez da idea ona adierazo dau irribarrea ezpanetan dauela, Emirates konpainiaren Pekineko behargin batek. Aitatu konpainiak Txina eta Dubai arteko hegaldietan Business kategoriara salto egiteko aukerea eskaintzen dau 2.000 yuan (285 euro) inguruko gehigarria ordainduta. 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu