Busturialdeko musika taldeentzako lehiaketea antolatu dabe
2015-11-10 16:58 MusikeaAbenduaren 18an, Busturialdeko musika talde gazteakaz jaialdia egin gura dabe eta, horretarako, deialdia zabaldu dabe. Eskualdeko musikari gazte ez-profesionalen bila dabiltza, euren proposamenak entzun eta jaialdirako lau edo bost aukeratzeko. Holan, hasten dabilzan musika talde edo bakarlariei bultzadea emon nahi deutsie. Zemendiaren 12ra arte jasoko ditue eskariak.
Abenduaren 18an, Busturialdeko musika talde gazteakaz jaialdia egin gura dabe eta, horretarako, deialdia zabaldu dabe. Eskualdeko musikari gazte ez-profesionalen bila dabiltza, euren proposamenak entzun eta jaialdirako lau edo bost aukeratzeko. Holan, hasten dabilzan musika talde edo bakarlariei bultzadea emon nahi deutsie. Zemendiaren 12ra arte jasoko ditue eskariak.
Busturialdeko gazte musika jaialdia eskualdeko erakunde ugarik bultzatzen dabe: Gernika-Lumo eta Bermeoko udalek, Gaztedi Busturialdeak eta Bizkaiko Foru Aldundiak. Asmoa da, abenduaren 18an kontzertua antolatzea eta, lehiaketearen bidez, bertan joteko taldeak aukeratuko ditue.
Honako herrietako musikari edo taldeek parte hartu leikee: Arratzu, Bermeo, Errigoiti, Ereño, Forua, Gautegiz-Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Mundaka, Morga eta Sukarrieta. Gaztedi Busturialdea egitasmoan parte hartzen daben udalerriak dira horreek. Bakarlariak zein taldeak, biak onartuko ditue. Hori bai, diskoetxeakaz ezin izango dabe kontraturik euki, asmoa gazteek ostutako talde hasibarriak bultzatzea dalako.
Aukeraketea egiteko orduan, estilo guztien arteko orekea bilatuko dabe antolatzaileek. Hortaz, edozein estilotako proposamenak ondoetorriak izango dira. Euskeraz abesten dabenek lehentasuna eukiko dabe eta neska eta mutilen arteko orekea be balorauko da.
Talde edo bakarlari bakotxak gitxienez hiru kanta aurkeztu beharko ditu lehiaketara, zemendiaren 12an edo lehenago. Gernika-Lumo edo Bermeoko udaletara zein Urremendi Landa Garapen Alkartearen egoitzara eroan behar da hori, taldearen ganeko datuakaz batera.
Aurkezten diranen artean, lau edo bost talde aukeratzeko asmoa daukie antolatzaileek, abenduaren 18ko Bermeoko kontzertuan joteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!