Bakarkako hamalaugarren diskoa aurkeztu dau Jabier Muguruzak, 'Tonetti anaiak'
2015-11-06 14:34 MusikeaBederatzi kanta, tartean bi instrumental, daukaz Jabier Muguruzaren lan barriak. Izenburua, deigarria: Tonetti anaiak. Izan be, txikitan zirkuko horreek artistak ezagutu zituan Muguruzak, aitaren lagunak ziran ezkero. Diskoaren izenburua ez eze, kantetako bat be Tonetti anaiei eskaini deutse musikari irundarrak.
Bederatzi kanta, tartean bi instrumental, daukaz Jabier Muguruzaren lan barriak. Izenburua, deigarria: Tonetti anaiak. Izan be, txikitan zirkuko horreek artistak ezagutu zituan Muguruzak, aitaren lagunak ziran ezkero. Diskoaren izenburua ez eze, kantetako bat be Tonetti anaiei eskaini deutse musikari irundarrak.
Disko barria Tarragonako El Vendrell herriko Pau Casals auditorioan grabau eban Jabier Muguruzak. Musika-tresnak eta ahotsak, danak batera grabau zituan, zuzenean. Mikel Azpiroz (pianoa eta organoa), David Gomez (bateria), Ignasi Gonzalez (kontrabaxua) eta Gorka Benitez (saxo tenorra) izan ditu lagun Muguruzak egitasmo honetan. Mikel Azpirozen laguntzinoa aitagarria da, teknikari lana be egin dauelako eta, ganera, Jazzbanak agur kantea berak konposatu dau.
Musika leuna da diskoaren ezaugarria, lasaitasunez entzutekoa. Alboan euki dituan musikariak, batez be, jazzaren mundutik datoz. Soinu naturala bilatu dau Muguruzak, Azpirozen moldaketen bidez, efektu askorik bakoa.
Letragile Muguruza bera ibili da, baina kolaborazinoak be euki ditu. Harkaitz Cano, Lourdes Oñederra, Gerardo Markuleta eta Iñaki Irazuk idatzitako berbak entzun leitekez Tonetti anaiaken. Hamalaugarren diskoa dau honako hau Jabier Muguruzak, bakarkakoen artean, eta Donostian emongo dau berau aurkezteko lehenengo kontzertua. Zemendiaren 13an izango da hori, Lugaritz aretoan, diskoan lagundu deutsien musikariak alboan dituala.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!