Europako hizkuntza gitxituetako literaturea ezagutzera emoteko sortu dau 'Beste hitzak' Donostia 2016k
2015-11-10 11:04 KultureaLau herrialdetan egonaldiak egin ahal izango ditue euskal idazleek eta, holan, Europako hizkuntza txikien sare literarioa sortu nahi dabe. Lehenengo txandarako izen-emote epea zabalik dago. Eslovenian izango da lehenengo egonaldia. Gure hitzak egitasmoa Donostia 2016 Kultur Uriburuak ipini dau martxan, Donostia Kultura erakundeagaz batera.
Lau herrialdetan egonaldiak egin ahal izango ditue euskal idazleek eta, holan, Europako hizkuntza txikien sare literarioa sortu nahi dabe. Lehenengo txandarako izen-emote epea zabalik dago. Eslovenian izango da lehenengo egonaldia. Gure hitzak egitasmoa Donostia 2016 Kultur Uriburuak ipini dau martxan, Donostia Kultura erakundeagaz batera.
Europako hizkuntza aniztasunaren barruan, sarri ezkutuan geratzen diran literaturak ezagutzera emon eta alkarren arteko hartu-emonak sortu nahi ditue egitasmo barriaren bidez. Izan be, Europan literaturea hizkuntza ugaritan egiten dan arren, gehienak ingelesa, frantsesa, espainola eta alemanaren moduko hizkuntza handiagoen gerizpean ibilten dira askotan. Hizkuntza txikientzat ez da erraza euren mugetatik urtetea, adierazo dau Xabi Paya Donostia 2016ko kultura zuzendariak.
Holan, sormena lantzeko egonaldiak antolatuko ditu Gure hitzakek, euskal idazleek beste literatura txiki batzuk ezagutu eta gero haien barri zabaldu daien. Lehenengo egonaldia udabarrian izango da eta interesa daukien idazleek izena emon leikee dagoeneko. Lau herrialdetan eta Euskal Herrian izango dira egonaldiak.
Lehenengoa Eslovenian izango da. Herrialde independente bateko hizkuntza ofizial eta nagusia dan ezkero, esloveniera ezin da hizkuntza gitxitutzat jo, baina Europako beste hizkuntza erraldoien aldean txikia da. Horregaitik, nazinoartera urteteko euskereak euki leikezanen moduko zailtasunak daukaz eslovenierak, Payak ohartarazo dauenez.
Gure hitzak Donostia 2016 ekimena amaitu eta gero be martxan egongo da. Asmoa da, 2019ra arte alkartrukeakaz segidutea. Holan, Esloveniaren ostean, irlanderazko, frisierazko eta mazedonierazko idazleen txandea izango da. Hizkuntza bakotxeko idazle bik parte hartuko dabe.
Euskal sortzaileei jagokenez, txanda bakotxean idazle batek egingo dau egonaldia atzerrian. Sortzen diran idazlanak aukeratutako hizkuntzetara eta ingelesera itzuliko dira eta Gure Hitzaken webgunean argitaratuko dira.
Xabi Payak zehaztu dauenez, helburu ugari daukaz Gure hitzakek: Besteak beste, eragile literarioen arteko hartu-emona bultzatzea, sormenaren alderdi ezkutuak erakustea eta hizkuntzen aniztasunari garrantzia emotea. Donostiako Udaleko zinegotzi Miren Azkaratek dino, kultura eta hizkuntza aniztasuna dala Donostia 2016ren ardatzetako bat eta Gure hitzak bete-betean sartzen dala asmo horretan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!