Piztiak taldeak 'U' diskoa berrargitaratuko dau

Bizkaie! 2015-11-10 17:08   Musikea

U izenburuko diskoaren lehenengo edizinoa agortu eta gero, Durangoko azokarako bigarren bat plazaratzea erabagi dau Piztiak taldeak. Ganera, oraingo honetan bonus track bat gehituko deutsie: Marabilli Sormen Festibalerako egin eben Bixitxi marabilli re kantuaren bersinoa, hain zuzen be.

Bersino honetan Garik, Gorka Urbizuk (Berri Txarrak), Aiora Renteriak (Zea Mays), Pettik eta Nerea Sanchezek (Keike) abestu eben. Beraz, U diskoaren edizino barri hau 12 abestik osotuko dabe:

Geure txandi de on
Ametsik ederrena
Txikotak solte
Bixitxi marabilli re
Nun zabiz? Geatuko gaz?
Ohean biziko gara
Hamasei
Atera poza
Gehiegi
Josh kexpiren balada
Lehen urtebetetzea zu gabe
Bixitxi marabilli re

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu