Unai Agirrek irabazi dau azkenengo final laurena
2015-11-09 09:16 BertsolaritzeaEskoriatzan jokatu da bart Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final laurena. Unai Agirre izan da saioko irabazlea eta zuzenean sailkatu da zemendiaren 29ean Tolosan jokatuko dan finalaurrekorako. Haren atzetik, Beñat Lizaso eta Oihana Iguaran sailkatu dira.
Eskoriatzan jokatu da bart Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final laurena. Unai Agirre izan da saioko irabazlea eta zuzenean sailkatu da zemendiaren 29ean Tolosan jokatuko dan finalaurrekorako. Haren atzetik, Beñat Lizaso eta Oihana Iguaran sailkatu dira. 520 bertsozale inguru izan dira Manuel Muñoz kiroldegian. Eskoriatzako saioaren ostean, erabagita gelditu da zeintzuk izango diran zemendiaren 22tik aurrera finalaurrekoak jokatuko dituen 18 bertsolariak.
Eskoriatzako sailkapena:
Unai Goia Agirre 497,5
Beñat Lizaso Alberdi 485,5
Oihana Iguaran Barandiaran 484
Mikel Artola Izagirre 480
Unai Mendizabal Jauregi 480
Manu Goiogana Bengoetxea 450
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak
Behin final laurenetako fasea amaituta, 18 bertsolarik lortu dabe finalaurrekoetara sailkatzea, bostek beren saioa irabazita eta ganerakoek, puntuazinoaren arabera. Honakoak dira finalaurrekoetara sailkatu diran bertsolariak:
Beñat Gaztelumendi Arandia
Agin Laburu Rezola
Nahikari Gabilondo Mendizabal
Ander Lizarralde Jimeno
Iñaki Gurrutxaga Zubimendi
Felix Zubia Olaskoaga
Iñaki Apalategi Astigarraga
Unai Agirre Goia
Alaia Martin Etxebeste
Beñat Iguaran Amondarain
Nerea Elustondo Plazaola
Arkaitz Oiartzabal Agirre Xamoa
Jon Maia Soria
Beñat Lizaso Alberdi
Jon Martin Etxebeste
Unai Gaztelumendi Arandia
Oihana Iguaran Barandiaran
Mikel Artola Izagirre
Astegoien bateko atsedenaldia hartu ostean, zemendiaren 22an hasiko dira finalaurrekoak, Zarautzen. Horren ostean, Tolosan eta Eibarren jokatuko dira saioak.
Sarrerak dagoeneko salgai dagoz www.bertsosarrerak.eus webgunean.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!