Farmazia-hiztegi barria sarean
2015-06-17 17:32 Euskerea berbagaiFarmazialariek euren eguneroko zereginetarako behar daben oinarrizko terminologia batzen dauen hiztegi barria aurkeztu dau FEUSE Farmazialari Euskaldunen Elkarteak. Danetara, euskerazko eta gaztelaniazko 3.642 sarrera batzen ditu hiztegi barriak, eta 16 atal nagusitan sailkatuta dagoz sarrera horreek.
Euskadiko jazz denporaldia Getxon hasiko da, garagarrilaren 1etik 5era
2015-06-17 15:37 MusikeaZiklo nagusian, Biotz Alai plazako eszenatokian, Avishai Cohen israeldarra izango da lehenengoa, garagarrilaren 1ean. Hilaren 2an, Nettwork izeneko laukotearen txandea izango da. Nettworkeko partaide guztiak ospe handikoak dira: Stanley Jordan, Casimir Liberski, Charnett Moffett eta Jeff Watts. Hilaren 3an, Joe Lovano Quartet izango da Getxon eta, biharamunean, The Stanley Clarke Band. Amaitzeko, Madeleine Peyroux izango da Biotz Alain, 5ean.
Bingen Ametzagaren idazlan guztien bersino digitalaren dohaintzea Euskaltzaindiari
2015-06-17 14:47 kulturbizBingen Ametzaga idazle eta euskaltzain urgazlearen idazlan guztien bersino digitalak dohaintzan emon deutsoz Euskaltzaindiari Xabier Ametzaga Iribarren semeak. Danetara, 298 lan batzen dituen bederatzi dokumentu nagusik osotzen dabe dohaintzea. PDF fomatuan dagoz.
UPV/EHUk jantza tradizionalaren ganeko udako ikastaroa antolatuko dau Aiko Taldeagaz batera
2015-06-17 12:42 KultureaEuskal Herriko jantza tradizionala ezagutarazo guran dabilzan musikari eta jantza-maisuek osotutako Aiko Taldeak Euskal Herriko Unibersidadeagaz lankidetzan, Udako Ikastaroen hurrengo edizinoan, Tradegin: tradizinozko jantza garaikidea egin izenburupean, gehienbat praktikoa izango dan ikastaroa eskainiko dau jantza herrikoien inguruan, bagileko azken astegoienean (hilaren 26, 27 eta 28an), Arratian, Areatzan, hain zuzen be.
Bigarren Eskuko Liburu Azokea gaur hasi eta domekara bitartean Getxon
2015-06-17 11:29 KultureaAurten batuko dan dirua Zabalketa gobernuz kanpoko erakundeari emongo jakoo, Peruko Iquitoseko El uambrillo neskato indigenentzako aterpetxe eta heziketa zentroa babesteko. Ganera, Villamonteko Kultur Etxeak Inquitoseko aterpetxean egiten dan lanaren ganeko argazki erakusketa bat eskainiko da.
Euskal Kostaldeko Museoen eguna: bagilaren 20an eta 21ean
2015-06-17 10:48Bagilaren 20 eta 21ean Euskal Kostaldeko Museoen Eguna izango da. Egun horren helburua euskal kostaldeko ondarearen balioa nabarmentzea eta zabaltzea, kostako eskaintza erakargarria sortzea eta herritar guztien artean proiektuak konpartidutea dira. Horretarako, museoek zenbait jarduera berezi antolatu ditue.
'Dena ez da futbola' film laburra Kurkuluxetan alkartearen eskutik
2015-06-16 18:12 BarriakKurkuluxetan genero bardintasuna eta adiskidetasunari buruzko film bat grabetan hasiko da. Bertan agertuko diran artistak umeak izango dira, eta eszenak Euskal Herrian, Arratian hain zuzen, eta Venezuelako Coro herrian grabauko ditue datozen hileotan.
Antzerki eskolen arteko lehiaketako irabazlea Bilbon erabagiko da
2015-06-16 15:17 KultureaSGAE erakundeak antolatuta, FETABI, antzerki eskolen jaialdia antolatu dabe aurten eta sei finalisten lanak Bilboko Campos antzokian ikusi ahal izango dira, bagilaren 29tik garagarrilaren 5era arte. Guztira, antzerki eskoletako ikasleek idatzi eta antzeztutako 22 obra aurkeztu dira aurtengo edizinoan, aurrekoetan baino gehiago. Finalisten artean, hiru euskal konpainia dagoz.
Ruper Ordorikak Adarra Saria jasoko dau Victoria Eugeniako kontzertu berezian
2015-06-16 12:28 MusikeaSari honegaz 1980an argitaratutako Hautsi da Anphora disko historiko haretatik, gaur egun arte bere kantuen kalidadeaz aparte, Ruper Ordorikaren ibilbidearen seriotasuna, bere jarrera artistikoaren modernotasun berezkoa eta konpositore lez egin dauen lanaren sakontasuna saritzen da, besteak beste.
'Baboon!' bideo-joko euskalduna urteko onenen artean
2015-06-16 11:11Relevo Videogames etxearen eskutik, Baboon! Euskadin PlayStationentzat egindako lehenengo bideo-jokoa da. Estrategia eta puzleak nahasten dira bertan, eta manga etxurea be badauka. Tumbili tximu txikia da protagonista (baboon, ingelesez, babuino da), aurrera egiteko bonbak erabilten dituana. Danetara, 60 maila dira, 8 mundutan banatuta.
Oskorriren agurra, 40 urteko ibilbidearen ostean
2015-06-16 10:46 MusikeaOskorri musika talde bizkaitar mitikoak agur esango dau aurten, eta taldeak bertan behera itxiko dau bostehun bat kanturen ondarea eta 40 urteko ibilbidea datorren zemendian. Taldeak agurreko zazpi kontzertu emongo ditu iraila eta zemendia bitartean. Getxo Folk jaialdian, irailean, hasiko du azken birea, eta zemendian emongo dau azkeneko kontzertua, Bilboko Arriagan.
'Minecraft Gernika': eraikuntzan eta sormenean gazteek dituen dohainak erakusteko mundu paraleloa
2015-06-15 18:32Gernikako Bakearen Museoak bere lehen Minecraft Gernika online topaketea antolatu dau bagilaren 21erako (10:00etatik 22:00etara). Minecraft© sormenezko eraikuntzan oinarritzen dan jolasa da; oso zabaldua eta ezaguna da nerabeen artean eta taldeka edo bakarka jolasteko aukerea dago.
Eider Eibar zornotzarrak 'Barrukoa' liburua aurkeztu dau
2015-06-15 18:05 kulturbizBarrukoa Eider Eibarrek bakarka argitaratu dauen lehenengo liburua da. Aurrez, haur literaturako makina bat liburutarako marrazkiak egiten ibili da, beti be beste idazleek sortutako kontakizunetako testuak ilustretan. Orain, ostera, irudiakaz bakarrik osotu dau kontau nahi eban istorioa, testurik barik, eta aspaldidanik buruan izan dituan irudiak kanporatu eta guztiei zentzu eta hari narratibo bat emon deutse.
Bob Stroger protagonista Hondarribian
2015-06-15 15:31 MusikeaIkusmin handiena piztu dauenetako bat Bob Strogerren iragarpena izan da. Jaialdian aurretik egondakoa da baxu-jotzaile mitikoa, baina aurten Hondarribia Blues saria jasoko dau, bere ibilbide joriaren goresgarri. Howlin’ Wolfekin, Muddy Watersegazeta beste artista askogaz ibiliaren porasuz eratu eban bere estiloa 1930ean jaiotako musikariak.
Mesopotamiako zibilizazinoetako persona-izen eta izen mitologikoak arautu ditu Euskaltzaindiak
2015-06-15 12:13 Euskerea berbagaiDanetara, 60 persona-izen eta izen mitologiko batu ditue araura, Sumer, Akad, Asiria, Babilonia, Media, Amenestarren Inperio eta Lidiakoak. Erispideak emoten dira, eta zerrenda eleaniztun bat eskaintzen da ondoren. Hori guztia agiri da 175. arauan: Antxinako persona-izenak eta izen mitologikoak (I): Mesopotamia, Mediako Inperioa, Akemenestar Inperioa eta Lidia.
Dagigun! lemapean etorriko da 2016ko Ibilaldia
2015-06-15 10:42 Euskerea berbagaiIbaizabal eta Kurutziaga ikastolek Ibilaldiaren jatorrizko kontzeptura itzuli nahi dabe, hau da, alegia parte-hartzaileek euskereagazko, ikastolen proiektuagazko eta, batez be, ikastolek Euskal Herriaren euskalduntze eta egituratze prozesuan egin daben lanagazko konpromisoa erakusteko balio izango dauen Ibilaldia egin nahi dabe. Jai giroan, baina atxikimendua erakutsiz.
Josu Bergara: 'Kantu txikiak baina indartsuak dakarguz zuzenean'
2015-06-15 10:14 BarriketanAbeslaria
Aiama Quartet, Federico Nathan Quinte eta Maciek Wojcieszuk Quintet Bermeoko XVIII. Jazzaldian
2015-06-12 15:41 MusikeaBermeoko XVIII. Jazzaldiak garagarrilaren 1etik 3ra hiru kontzertu eta jam session bat eskainiko ditu. Aurten Jazzber jaialdi honetan Amaia Izarzugaza bermeotarra buru dauen Aiama laukoteak, Uruguayko erritmoak nagusi dituan Federico Nathan boskoteak eta Maciek Wojcieszuk boskoteak parte hartuko dabe. Kontzertu guztiak Kafe Antzokian izango dira 20:30ean eta sarrerea doban izango da.
'Bidaien etorkizuna eskuko telefonoetan dago'
2015-06-12 14:58 BidaideTxinan hazkunde handiena bizi daben sektore biak buztartzea edozeinen amesa izan daiteke. Eta Qunarrek jakin izan dau hori egiten. Txinako online bidezko bidaia-agentzia handienak turismoaren susperraldia eta merkataritza elektronikoak azkenaldian hartu dauen indarra aprobetxau eta hutsetik hasita, oso denpora tarte laburrean, erraldoien artean kokatzea lortu dau.

















Aupa,zelan?
Besterik gabe, Funikularrak Trapagarango Escontrilla eta Larreineta auzoa lotzen ditu. La Arboledara joateko funikularretik bertotik urteten den autobusa...
»» Larreinetako funikularra