Euskerazko zinemagileen topaleku izango da Lekeitio zemendiaren 22tik 29ra

Dabi Piedra 2015-11-12 13:11   Barriak

Lekeitioko Euskal Zine Bilerearen 38. ekitaldia egingo dabe hilaren 22tik 29ra eta bertan ikusi ahal izango dira euskerazko egile profesional zein amateurren filmak. Proiekzinoak ez eze, berbaldiak, mahai-inguruak, umeen txokoa eta Aitor Mazori omenaldia egongo dira. Ganera, jaialdiaren eragina herri guztira zabaltzeko asmoz, Lekeitioko Udalak eskaparate lehiaketea antolatu dau ostalari eta merkatarientzat.

Lekeitioko Euskal Zine Bilerearen 38. ekitaldia egingo dabe hilaren 22tik 29ra eta bertan ikusi ahal izango dira euskerazko egile profesional zein amateurren filmak. Proiekzinoak ez eze, berbaldiak, mahai-inguruak, umeen txokoa eta Aitor Mazori omenaldia egongo dira. Ganera, jaialdiaren eragina herri guztira zabaltzeko asmoz, Lekeitioko Udalak eskaparate lehiaketea antolatu dau ostalari eta merkatarientzat.

Aurtengo Zine Bilerara 41 film aurkeztu dira. Horregaitik, euskerazko zinemagintzearen hitzordu garrantzitsuenenetakoa da Lekeitiokoa. Gure kulturea bultzatzeko, ekimen polita ez eze, eraginkorra da, azpimarratu dau Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputaduak. Izan be, euskerazko sormena babestea eta erakustea beharrezkoa dala uste dau, hizkuntzea normalizau ahal izateko. Euskerazko zinemea danon artean bultzatu behar dogu, hemen eta kanpoan presentzia euki daian.

Guztira, 15.000 euro banatuko ditue saritan. Amateurren eta profesionalen sailak egongo dira atal bakotxean. Zuzendari, produkzino, gidoi, argazki eta film onenei emongo jake saria. Garrantzitsua da egileei sariak emotea, hurrengo proiektuetarako bultzadea da, adierazo dau Joseba Zuberogoitia Zine Bilerako arduradunak. Ganera, ezin dira ahaztu bardintasunagaz lotutako Antzar Morea saria eta zinemagile gazteei zuzendutako Gazte 22 lehiaketea.

Koldo Goitia Lekeitioko alkateak azaldu dauenez, helburu ugari daukaz Zine Bilereak. Zinemagintzan dabilzan sortzaile amateurrei lagundu nahi deutsegu eta, era berean, profesionalen topagunea sortu nahi dogu. 60.000 euroko aurrekontua dauka Lekeitioko Zine Bilereak aurten.

Zortzi eguneko egitarau mardula antolatu dabe, zemendiaren 22tik 29ra, domekatik domekara. Lehiaketako filmak ikusteko aukerea egongo da eta, 28an, sari-banaketea egongo da. Baina ekitaldi gehiago be eratu ditue, ahalik eta jente gehienak ekimenaz disfrutau ahal izan daian. Holan, proiekzino bereziak egongo dira, adibidez Amama filmarena. Bypass be ikusi ahal izango da, egileetako bati, Aitor Mazori, omenaldia egingo deutsie eta. Oraintsu hildako zinemagileari Euskal Zinearen Begirada saria emongo deutsie.

Berbaldi eta mahai-inguruak be ez dira faltako Lekeition. Euskal film laburren kartografia izenburupean, aditu eta zinemagile ezagun ugariren eretxia entzun ahal izango da Barandiaran aretoan hilaren 28an. Herriko ikastetxeetako neska-mutilentzako emonaldi bereziak be programau ditue, Txikien Txokoaren barruan, ume eta gazteen artean zinemarako zaletasuna biztuteko helburuagaz.

Zine Bilerea ez da zinemara mugatuko, herriko eragile askok parte hartuko dabelako, dino Koldo Goitia alkateak. Holan, giroa sortzeko, erakusleihoen lehiaketak antolatu ditue Lekeitioko taberna eta dendentzat. Klaketa saria irabazi ahal izango dabe merkatariek eta Bobina saria ostalariek. Zinemeari erreferentzia egiten deutsen dekorazinoak hartuko ditue kontuan, batez be.

Lekeitioko Zine Bilereagaz batera, Euskalzaleen Topaguneak Benito Ansola bekea emongo dau. Sortzaileei emoten jaken dirulaguntzinoa da hori, 3.000 eurokoa, proiektu bat gauzatu ahal izateko. Sortzaileen harrobia bultzatu nahi dogu, buruan darabilzen proiektuak egiteko akulua eskaini, azaldu dau Aritza Escandon Topaguneko kideak. 13 proposamen aurkeztu dira aurtengo deialdira eta Zine Bilerako amaiera ekitaldian emongo dabe irabazlearen barri. Datorren urteko Zine Bilerarako eginda euki beharko dau irabazleak proiektua, Lekeition estreinau ahal izateko.

Egitaraua, hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu