Bilboko Metroak 20 urte bete ditu
2015-11-11 10:371995eko zemendiaren 11n ipini eben martxan Bilboko Metroa. Harrezkero 20 urte joan dira eta, tarte horretan, Bizkaiko garraiobiderik erabiliena bihurtu da. Ia 1.400 miloe bidaia egin dira metroan hamarkada bian. Linea bakarragaz hasi zan, Alde Zaharraren eta Plentziaren artean. Denporeagaz, Basauriraino luzatu dabe alde batetik, eta beste muturretik 2. linea eregi da, Santurtziraino.
1995eko zemendiaren 11n ipini eben martxan Bilboko Metroa. Harrezkero 20 urte joan dira eta, tarte horretan, Bizkaiko garraiobiderik erabiliena bihurtu da. Ia 1.400 miloe bidaia egin dira metroan hamarkada bian. Linea bakarragaz hasi zan, Alde Zaharraren eta Plentziaren artean. Denporeagaz, Basauriraino luzatu dabe alde batetik, eta beste muturretik 2. linea eregi da, Santurtziraino.
Bilboko Metroaren irudia ezagun bihurtu da urian. Norman Fosterrek diseinautako sarbideek, fosteritoek, askoren arretea erakarten dabe. Geltokiak eta trenak argitsuak eta sarbide errazekoak dira. Oztopo arkitektoniko bako geltokiak egitea da MetroBilbao erakundearen helburuetako bat.
Metroa martxan egon zan lehenengo urtean (1995eko zemenditik 1996ko zemendira), 31 miloe bidaiari euki zituan. 2014an, 87 miloe bidaiarira heldu da. Guztira, ia 1.400 miloe bidaia egin dira 20 urtean. Egunik jentetsuena 2014ko abenduaren 22a, Bilbon Santo Tomas ospatu zanekoa, izan zan, 386.000 bidaiarigaz.
Gaur egun, 46 tren dabilz metroaren zerbitzua emoten. Hasieran, 425 behargin arduratzen ziran zerbitzua emoteaz eta, gaur egun, 725eko lantaldea dira.
Handitzen eta zabaltzen joan da, beraz, Bilboko Metroa, 20 urteko ibilbidean. 1995eko zemendiaren 11n, 1. linea zabaldu eben, Alde Zaharra eta Plentziaren artean. Laster luzatu eben Santutxu eta Boluetara. 2002an 2. linea inaugurau eben, Barakaldo eta Urbinagara. Ordutik, luzatzen joan dira adar hori, Santurtziko Kabiezes auzoraino. Era berean, Etxebarri eta Basaurira be heldu da zerbitzua. 41 geltoki dagoz gaur egun sarean.
2014an, garraio publikoan Bizkaian egin ziran bidaien erdia baino gehiago metroan egin ziran. Izan be, 20 urtean Bilbo eta inguruko mobikortasunerako ezinbesteko eragile bihurtu da metroa.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!