Busturialdeko Bertsolari Txapelketea zemendiaren 13an hasiko da

Bizkaie! 2015-11-11 10:14   Bertsolaritzea

Bizkaiko Txapelketatik kanpo dator aurten Busturialdeko Bertsolari Txapelketea. Hiru kanporaketa eta finala jokatuko ditue eskualdeko hamazortzi bertsolarik. Lehenengo kanporaketea datorren barikuan, zemendiaren 13an jokatuko da Gernikako Harizpe Kultur Alkartean.

Bizkaiko Txapelketatik kanpo dator aurten Busturialdeko Bertsolari Txapelketea. Hiru kanporaketa eta finala jokatuko ditue eskualdeko hamazortzi bertsolarik.

Orain arte Busturialdeko Txapelketea Bizkaiko Txapelketarako kanporaketa bat izan da baina aurten ez da holan izango. Txapelketearen antolatzaileek gogoetea egin ostean, eskualdeetako txapelketak independenteak izango dira.


Busturialdeko Txapelketea

- Zemendiaren 13an, Gernikako Harizpe Kultur Alkartean. Bertsolariak: Julen Erezuma, Julen Karrion, Beñat Bilbao, Ibon Ajuriagojeaskoa, Lurdes Ondaro eta Ander Elortegi.

- Zemendiaren 20an, Belendizen. Bertsolariak: Mikel Retolaza, Onintza Enbeita, Eneko Aldana, Unai Agirre, Aitor Etxebarriazarraga eta Julen Ibarguengoitia.

- Zemendiaren 27an, Errigoitin. Bertsolariak: Jon Arano, Koldo Gezuraga, Asier Galarza, Koldo Muniz, Ibai Amillategi eta Gurutz Uruburu.

- Abenduaren 12an, Astran. Finala jokatuko dabe.

Iturria: Busturialdeko Hitza

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu