Bilbo Hiria 27. Pop Rock Lehiaketako finalak gaur, bihar eta etzi

Bizkaie! 2015-11-12 12:42   Musikea

Finalak: Elektronika eta Beste Joera Batzuk kategorian, Evil Pink Machine (Bizkai), Ghostly Enemies (Bartzelona), Malachi Estereo (Bartzelona) eta Bassboss (Asturias) dira finalistak, Metal kategorian, The Flying Scarecrow eta Niketz bizkaitarrak eta Manipulation poloniarrak, eta Pop Rock atalean, Opatov (Bartzelona), Rosy Finch (Alacant) The Fire Tornados (Zaragoza).

Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketako 27. edizinoa bere azken fasera heldu da asteon, eta Bilboko Udalak antolatutako lehiaketeak Bilborock aretoan ospatuko ditu bere hiru modalidadeetako kontzertuen finalak: eguenean, hilaren 12an, Elektronika eta Beste Joera Batzuetakoa, barikuan, 13an, Metal modalidadekoa eta, zapatuan, 14an, Pop Rock kategoriakoa. Kontzertu guztiak 20:00etan hasiko dira eta sarrerea dobakoa izango da. Gauzak holan dirala, Elektronika eta Beste Joera Batzuk kategorian, Evil Pink Machine (Bizkai), Ghostly Enemies (Bartzelona), Malachi Estereo (Bartzelona) eta Bassboss (Asturias) dira finalistak, Metal kategorian, The Flying Scarecrow eta Niketz bizkaitarrak eta Manipulation poloniarrak, eta Pop Rock atalean, Opatov (Bartzelona), Rosy Finch (Alacant) The Fire Tornados (Zaragoza).

Antolakuntzeak jakinarazo dauenez, irailetik Bilborocken zuzenean jo daben 33 taldeetatik sei heldu dira finaletara (Pop Rockeko hiru eta Metaleko beste hiru). Elektronikearen eta Bestelako Joeren kasuan, epaimahai profesional batek zuzenean finalean parte hartuko daben lau taldeak aukeratu ditu.

Finaletarako sailkatu diran musika taldeak aukeratzeko, epaimahai profesional baten balorazinoa hartu da kontuan (15 adituk osotu dabe, modalidade bakotxeko bost), baita gazteek osotutako epaimahai baten (hiru kide) eretxia eta publikoak emondako boto kopurua be (aurten 672 boto jaso dira danetara).

Antolakuntzeak aurten aukeztutako proposamen guztien kalidadea azpimarratu dau, sailkapen kontzertuetara hurreratu diran 1.900 lagunek baieztatu ahal izan dabenez.

Hiru kategorietako finalak streaming bidez emongo dira, www.concursovilladebilbao.com webgunean sartuta. Bertan informazino guztia eta sailkapen kontzertuetako emonaldiak be ikusi ahal izango dira bideo bidez.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu