Arabako Errioxatik euskera hutsezko diskoa dakar En Tol Sarmientok

Bizkaie! 2015-11-12 09:50   Musikea

En Tol Sarmiento (ETS) taldearen laugarren diskoa da Beldurrik ez (Baga Biga). Aurrekoak baino lan laburragoa da, sei abesti baino ez ditue sartu. Bizitasuna emon nahi izan deutsie diskoari. Oraingoan, ganera, kanta guztiak euskerazkoak dira. Jai giroko abesti alaiak eta mezu serioagoak tartekatu ditu Arabako Errioxako taldeak.

Ska musikea da ETSren ezaugarri nagusia. Beldurrik ez lanean be badagoz era horretako doinuak, baina aurrekoak baino disko rockeroagoa dala adierazo dabe taldekideek. Alaitasuna galdu barik, eta skaren txinpartak kanta guztietan sartuta, rockerako bidea egin dabe, neurri baten behintzat. Aurreko diskoetako jai giroko kantak be topauko ditu disko barrian ETSren zaleak.

Beldurrik ez izenburuak dinoanari helduta, bizitzeari ikara barik aurre egitea da ETSk diskoan proponiduten dauena. Askatasunez eta aurreretxi barik bizi behar dala aldarrikatzen dabe. Letretan, sakontasun handiko mezuak eta arinagoak tartekatu ditu Arabako boskoteak. Beldurrik ez abestia, diskoari izena emoten deutsana, lan osoaren laburpen modukoa da: Bertan topauko doguz ETSren ohiko doinu zuzen eta itsaskorrak, baita aurreretxiek sortzen daben bildurrari aurre egiteko deia be.

Nafarroako XXI estudioan grabau dabe diskoa, Javi San Martinegaz. Tekladua be sartu dau San Martinek. Dani de Ayalak Igel egosiaren sindromea abestiko letrea idatzi dau. Era berean, Paco de Castrok diskoaren diseinua egin dauela ezin da ahaztu.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu