Bartzelonan izan da astegoienean 'Europa bat-batean'

Bizkaie! 2015-11-10 09:38   Bertsolaritzea

Glosan inprobisetan amaitu eben Bartzelonako Sant Andreu auzoan kokatuta dagoan Ateneu L'Harmonia aretora hurreratutako ikus-entzuleek, aurrez glosadore, verseadore eta bertsolariei entzundako emonaldiak hauspotuta. 180 bat ikus-entzule batu ziran zapatuan hiru adieretako inprobisatzaileen jarduna ezagutzera.

Glosan inprobisetan amaitu eben Bartzelonako Sant Andreu auzoan kokatuta dagoan Ateneu L'Harmonia aretora hurreratutako ikus-entzuleek, aurrez glosadore, verseadore eta bertsolariei entzundako emonaldiak hauspotuta. 180 bat ikus-entzule batu ziran zapatuan hiru adieretako inprobisatzaileen jarduna ezagutzera. Batetik, Mireia Mena eta Ferriol Macip glosadoreak izan ziran, Marcel Marimon eta Marçal Ramon musikariakaz batera; bestetik, Yeray Rodríguez eta Lydia Moreno verseadoreak, Jose María Vega musikariagaz; eta Beñat Gaztelumendi eta Miren Amuriza izan ziran bertsotan. Miren Artetxek egin zituan gai-jartzaile lanak eta Marc Febrerrek itzultzailearenak.

Zapatuko emonaldiaren aurretik, bezperan, beste emonaldi bat eskaini eben inprobisatzaileek Badalonan. 80 bat ikus-entzule batu ziran Teatre Blas Infanten. Ekitaldiaren hasieran, Dolors Sabater Badalonako alkateak glosa doinuan harrerea egin eutsen inprobisatzaileei.

Emonaldi batean zein bestean, glosadore, verseadore eta bertsolariek euren jarduna erakutsi eben bikoteka eta ondoren, Miren Artetxe gidari ebela, hiru jardunetako ordezkariak alkarregaz ibili ziran kantuan, hizkuntza, doinu eta neurri desbardinak alkar hartuz.

Adieren lagina erakutsi bakarrik ez, eta gehiago sakontzeko aukerea be izan zan jardunaldietan. Hiru adieren ganeko mahai-ingurua egin eben zapatu eguerdian, Bartzelonako Centre Artesà Tradicionàrius biltokian. Jardun inprobisatuetara zerk lotzen gaituan, honek gizarteari zer eskaintzen deutson eta inprobisatzaile eta publikoaren arteko hartu-emonak izan ziran, besteak beste, jorratutako gaietako batzuk.

Europa bat-batean egitasmoaren barruan egindako bigarren jardunaldiak izan dira honeek Leongoen atzetik. Mintzola eta DSS2016EU fundazinoei Cor de Carxofa alkartea batu jake antolaketan Bartzelonako jardunaldiotan.


Las Palmasen, verseadoreakaz batera

Egitasmoak abenduaren 11ean eta 12an izango dau hurrengo hitzordua; Las Palmasen izango dira kantu inprobisatuaren inguruko jardunaldiak, bertako eragileakaz alkarlanean antolatuta. Bertsolariak eta verseadoreak izango dira bertan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu