Goenkaleren azken hiru atalak, primizian, Durangoko Azokan ikusgai

Bizkaie! 2015-12-06 14:54   Kulturea

Goenkale, azken bizipenak izeneko ekitaldia izango da gaur, abenduaren 6an, Durangoko Azokan. Bertan, ETBko telesail beteranoaren azken hiru atalak primizian ikusteko aukerea izango da. Irudienea gunean (Zugaza zinemaan) izango da hitzordua, arratsaldeko 19:00etan, eta telesailetik pasautako hainbat aktore izango dira bertan, baita EiTBko arduradunak eta Pauskoka produkzino etxekoak be.

21 urte emisinoan egon ostean, hiru atal baino ez dira falta Goenkale telesaila amaitzeko. 3.707 atal eta 1.854 emisino ordu emon ditu urteotan guztietan eta milaka istorio eta personaia ezagutu doguz; hasi Jose Mari Lasa eta Maria Luisa Galardi bikotetik eta gaur egungo Arantxa Etxegarai eta Jagoba Ugarterengana heldu arte. Horrezaz gan, Euskal Herriko aktore askorentzako harrobia izan da. Horreetako batzuk Durangon izango dira gaur, telesaila zelan amaitzen dan beste inork baino lehenago ikusten.

Azken hiru atalotan, Bogaren etorkizuna zein izango dan jakingo dogu. Arralden giroa bero-bero dago hasiera-hasieratik Goenkaleko personaien topaleku eta hamaika bizipenen lekuko izan dan taberna mitikoaren eraikina, segurtasun kontuakaitik, botatera doazelako eta bertako jaube eta langileak (Leo, Alizia eta Axun) taberna salbetakoo edozertarako prest dagoz.

Bestetik, azken denporaldi honetan ezagutu dogun Etxegarai familian zer pasauko dan be jakiteko dago: Jagobak dibortzioa eskuratuko ete duen, Hodeik eta Taniak maitasun harremana euki ahal izango daben...

Eta zer pasauko da Alizia eta Kandidogaz? Eta Itxaso eta Ibonegaz edo Lupe eta Sabinegaz? Istorio honeek guztiak zelan amaituko diran ikusgai izango da Durangoko Azokan beste inon baino lehenago. Ondoren, abenduaren 14tik aurrera, eitb.eus-en eta ETB-1n emongo dira.

Bestalde, ETB1en, abenduaren 28an eskainiko da Goenkaleren azken atala 22:00etan

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu