'UNI-bertsoan' berbaldi eta bertso-saioa, abenduaren 15ean EHUn

Bizkaie! 2015-12-09 11:12   Bertsolaritzea

Bertsolaritzearen inguruko ikerketaz gehiago jakiteko aukerea emoten dau UNI-bertsoan ekimenak. EHUren Gipuzkoako Errektoreordetzeak antolatzen dau, Mintzolagaz alkarlanean. Saioa abenduaren 15ean izango da, Donostian. Maialen Lujanbio eta Beñat Gaztelumendiren bertsoez gan, berbaldia egongo da.

Bertsolaritzearen inguruko ikerketaz gehiago jakiteko aukerea emoten dau UNI-bertsoan ekimenak. Euskal Herriko Unibersidadearen Gipuzkoako Errektoreordetzeak antolatzen dau, Mintzolagaz alkarlanean. Saioa abenduaren 15ean izango da, Donostian. Maialen Lujanbio eta Beñat Gaztelumendiren bertsoez gan, berbaldia egongo da.

Mintzola Fundazinoak azaldu dauenez, bertsolaritzearen inguruko ikerketea eta unibertsidadean hartzen dauen lekua indartu egin dira azkanaldion. Udako Ikastaroak, Mikel Laboa katedrea eta UNI-bertsoan saioak dira horren erakusle.

Abenduaren 15ean, martitzena, egingo da, beraz, UNI-bertsoan ekitaldia, EHUren Donostiako egoitzako Karlos Santamaria zentroan. Eguerdiko 12:00etan hasiko da, Karlos Aizpurua Mintzolako zuzendaritza-taldeko kidearen berbaldiagaz. Mintzola: Bertsolaritzaren ikerketaren eragile izenburuko berbaldia izango da. 12:30ean, Maialen Lujanbiok eta Beñat Gaztelumendik bertso batzuk botako ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu