Wikilariak, Goenkaleren azken hiru kapituluak, antzerki-maratoia, Egunkariaren 25. urteurrena hirugarren egunean

Bizkaie! 2015-12-06 11:19   Kulturea

Areto Nagusian, 10:30ean, Gerediaga lagunartean: 50 urteko istorio txikiak ekitaldia izango dogu, Gerediagako kideen eskutik. Gogoetearen plazan, kultur politika eta eragiletza izango da gaia. Iñigo Astiz kazetariaren gidaritzapean, goizean Anjel Lertxundi eta Olatz Osa, eta arrastian Maialen Beloki (Zinemaldia), Dori Lopez Jurio (Nafarroako Gobernua), Xabier Monasterio (Kafe Antzokia) eta Izaro Ieregi (Okela Sormen Lantegia).

Hirugarren eguna biziko dau gaur, abenduak 6, Durangoko Azokeak, maratoi osoaren erdiko eguna, eta lehenengo egun bietan legez, ekitaldiz ganezka izango da Durango.

Lehenengo jarduerea Irudienean izango da, eta ez edozeakoa ganera; gau 25 urte beteko dira Euskaldunon Egunkaria sortu zanetik (Durangoko Azokan kaleratu zan), eta dokumentala proiektauko dabe, Egunkariako sortzaileek aurkeztuta. Irudienean jarduera interesgarri ugari izango dira gaur: euskal zinemearen belaunaldi barriakaz mahai-ingurua, Kortxoenea gaztetxearen dokumentala, 26 zuzendarik sortu daben Euskal Harriaren ABDak... eta eguna amaitzeko, primizian, Goenkaleren azken hiru kapituluak ikusteko aukerea izango da, oraingo eta aspaldiko aktoreakaz batera.

Areto Nagusian, 10:30ean, Gerediaga lagunartean: 50 urteko istorio txikiak ekitaldia izango dogu, Gerediagako kideen eskutik. Gogoetearen plazan, kultur politika eta eragiletza izango da gaia. Iñigo Astiz kazetariaren gidaritzapean, goizean Anjel Lertxundi eta Olatz Osa, eta arrastian Maialen Beloki (Zinemaldia), Dori Lopez Jurio (Nafarroako Gobernua), Xabier Monasterio (Kafe Antzokia) eta Izaro Ieregi (Okela Sormen Lantegia).

Kabi@ri jagokonez, goizean goizetik wikilari euskaldunen bilkurea egingo dabe. Arratsaldean, domoan sortzaile digitalak egongo dira (txalaparta digital bategaz, besteak beste) eta eguna amaitzeko, H28 hilabetekari satiriko digitala aurkeztuko dabe.

Umeen txokoan, Sagungabaran, goizean erlajazino ariketak eskainiko ditue, hainbat jardueren artean, eta arrastian ipuin-kontalariak eta orri-markatzaileak egiteko tailerra antolatu ditue.

Antzerkia gustoko dabenek gaur ezinbesteko hitzordua daukie Szenatokian: Lotu barik, goizetik arratsaldera arte, antzerkiaz gozetako aukerea egongo da, antzerki-maratoiari esker: 12:00etatik 13:30ak arte, eta 18:00etatik 19:30ak arte.

Ahotsenean eguneroko maratoiari eutsiko deutsie. Zuzenekoen karpan, besteak beste, honakoak: Ze Esatek!, Larregi, Izaki Gardenak, Maddi Oihenart, Borja Estankona... Solasaldien txokoan, barriz, barriketaldi interesgarriak izango dira, besteak beste, Ken Zazpi, Mikel Urdangarin, Karmele Jaio, Teresa Irastortza, Itxaro Borda, Harkaitz Cano eta Goizalde Landabaso protagonista izango diralarik.

Egunero legez, eguna Plateruenan amaitzeko upealako kontzertua izango dogu Olatz Zugastigaz, hain zuzen be; Sarrerak 12 euroan salgai.

Gaur, ganera, Poloniako editore eta kazetariak etorriko dira Azokara bisitan, eta bertako editoreak eta sortzaileakaz batzeko aukerea izango dabe; Etxepare Euskal Institutuaren eskutik helduko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu