Artetsu sariak banatu zituan bart Arbasok

Bizkaie! 2015-12-05 14:08   Kulturea

2005ean hasi ziran Artetsu sariak emoten, Arbaso alkartearen hamargarren urteurrenagaz batera. Sari honeen bitartez, banakakoen edota erakundeen lana aintzat hartu nahi da eta, beraz, artisautzearen alde egiten daben artisauak, erakundeak eta hedabideak saritzen ditue.

2005ean hasi ziran Artetsu sariak emoten, Arbaso alkartearen hamargarren urteurrenagaz batera. Sari honeen bitartez, banakakoen edota erakundeen lana aintzat hartu nahi da eta, beraz, artisautzearen alde egiten daben artisauak, erakundeak eta hedabideak saritzen ditue. Hamaikagarren edizino honetako Artetsu sariak honakoak izango dira:

- Bizitza osoa: Jose Ramón Salmantón. Salmantón (Otzaragintze)a; Elena Txintxurreta (Buztingintzea); eta Alicia Bengoetxea (Espartingintzea).

- Hedabideak: Deia.

- Erakundeak lagun: Zamudioko Udala.

- Euskerea sustatzea: Euskal Herrian Euskaraz.

20 urte bete dituan Durangoko Euskal Dendea tradizino handienetakoa da Euskal Herrian. Arbaso, Euskal Herriko artisauen alkarteak antolatzen dauen azoka hau erakusleiho garrantzitsuena da, izan be, lurralde guztietako artisauek parte hartzen dabe Durangoko Merkatu plazan. Abenduaren 4tik 8ra bitartetan, Euskal Dendea ezinbesteko hitzordua da artisaua bizirik dagoan gremioa dala erakustarazoteko, baita ohartarazoteko be tradizinoz, ofizioz eta trebetasunez beterik datorrela, ilusinoz eta itxaropenez, baina batez be, hobetzeko gogoz.

Euskal Dendeak euskal lurralde guztietako ordezkariak izango ditu. 51 artisau, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroatik etorritakoak. Bizkaia da ordezkari gehien dituana, hogei, hain zuzen be, igaz baino bat gehiago. Gipuzkoatik hamasei dagoz; Nafarroa igazko lautik bederatzira pasau da. Arabarrak be gehiago izango dira, bost. Lapurditik, aurrekoan lez, bat etorriko jaku. Artisau-jarduera gune inportantea dan Durangaldeak bost ordezkari izango ditu Euskal Dendan, honakoak: Anitha Mol, Elorrion papela eta kartoia lantzen dituan tailerra; zeramikea lantzen dauen Rosa Etxabe, erakusketari barria; Durangoko Restaurarte, 2010eko stand onena sariaren irabazlea be han izango da, urtero legez; eskualdeko taldea osotzeko Bea Unzuetak zuntz begetalak erakutsiko ditu eta Eneko Unzaluk bitxiak.


20. Euskal Dendearen ordutegia

Goizean 11:00etatik 14:30era; arratsaldean, 16:30etik 21:00etara. Domekan, abenduaren 8an, barriz, 20:00rak arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu