Iñarrituren 'El Renacido' filmak irabazi ditu Urrezko Globoetako sari nagusiak

Bizkaie! 2016-01-11 11:20   Zinemea

Estadu Batuetan antolatzen diran Urrezko Globoen aurtengo edizinoan Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikarra izan da protagonista nagusia. Berak zuzendutako El Renacido filmak sari garrantzitsuenetako batzuk lortu ditu. Film dramatiko, zuzendari eta gizonezko aktore onenaren sariak izan dira film horrentzat. Komediako film onenaren saria, dana dala, Ridley Scotten The Martian-k lortu dau.

Estadu Batuetan antolatzen diran Urrezko Globoen aurtengo edizinoan Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikarra izan da protagonista nagusia. Berak zuzendutako El Renacido filmak sari garrantzitsuenetako batzuk lortu ditu. Filme dramatiko, zuzendari eta gizonezko aktore onenaren sariak izan dira film horrentzat. Komediako film onenaren saria, dana dala, Ridley Scotten The Martian-k lortu dau.

Los Angeles uriko Beverly Hilton aretoan banatu dira Urrezko Globoen 73. ekitaldiko sariak. Ohiko legez, Hollywoodeko izar ospetsuak egon dira eta horreetako batzuek oholtzara be igon dabe, sariren bat hartzen. Leonardo di Caprio, Matt Damon, Jennifer Lawrence, Ridley Scott eta abar saritu ditue aurten.

Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikarrak zuzendutako El Renacido izan da protagonista nagusietako bat. Hiru sari garrantzitsu lortu ditu (lau izendapen euki ditu). Batetik, film dramatikoen artean onena izentau dabe. Bestetik, Iñarritu zuzendariak saria irabazi dau eta Leonardo di Caprio aktore nagusiak be bai. Hugh Glass-en benetako historian oinarritutako filma da El Renacido. Mendekua eta biziraupena dira pelikulearen ardatzak.

Ridley Scotten The Martian be Urrezko Globoetako irabazle nagusietako bat izan da. Komediako film onenaren saria ez eze, genero horretako gizonezko aktore onenaren garaikurra be lortu dau, Matt Damonentzat hain zuzen.

Beste sari batzuei jagokenez, emakumezko aktore onenaren saria eskuratu dau Brie Larson-ek (La Habitacion), dramearen atalean. Komediaren atalean, Jennifer Lawrencek (Joy) irabazi dau. Bigarren mailako aktoreen atalean, Sylvester Stallone eta Kate Winslet saritu ditue. Ingelesez ez dagoan filmik onenaren saria Hungariara joan da: Saul fia (Laszlo Nemes-ek zuzendua).

2015ean zinemagintzeak emon dauena errepasau eta lanik onenak saritzeko balio izan dau Urrezko Globoen galeak. Ganera, Hollywoodeko industrian ibilbide oparoa egin dauen aktore bat, Denzel Washington, omentzeko be erabili dabe ekitaldia. Holan, Washingtonek Cecil B. DeMille saria jaso dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu