Getxoko Wanted idea lehiaketearen 2015eko edizinoan bost proiektu saritu ditue

Bizkaie! 2016-01-08 13:06   Kulturea

Getxoexpress, Lola y Dolo, Ejes de precisión para longboard, RedMedia Productions eta Eskubeltz 25, koloreak zabaltzen dira Getxoko Udaleko Gazteria Zerbitzuak eta Ekonomia-Sustapen sailak deitutako Wanted idea lehiaketearen zazpigarren edizinoan saria irabazi daben bost proiektuen izenak.

Getxoexpress, Lola y Dolo, Ejes de precisión para longboard, RedMedia Productions eta Eskubeltz 25, koloreak zabaltzen dira Getxoko Udaleko Gazteria Zerbitzuak eta Ekonomia-Sustapen sailak deitutako Wanted idea lehiaketearen zazpigarren edizinoan saria irabazi daben bost proiektuen izenak.

Getxoko Udaleko Gazteria arloko zinegotziak, Irantzu Uriartek, gogoratu dauenez Wanted lehiaketearen helburua da udalerriko gazteei laguntzak emotea beharrezkoak diran baliabideen falteagaitik, gauzatzen sekula ausartu ez diran proiektuak martxan jarri deiezan. Wanted programearen ardatz nagusia da zenbait trebetasun ikastea eta lantzea, besteak beste, baliabideen kudeaketea ikastea eta martxan jartea, arazoak taldean konpontzea, erabagiak hartzea edo ingurua aztertzen ikastea.

Uriartek gogoratu dau Wanted ez dala autoenplegurako programea: Bilatzen dana ideak dira eta horreek gauzatzeko aukerea eskaintzen da. Proiektuak sustatzen dituan programa bat da eta, beraz, ekimen guztiei zabalik egongo da, jarduera ekonomikoa sortzea helburu izan zein ez.


Proiektuak

Puntu gehien lortu dauen proiektua Getxoexpress izan da, film labur expressen lehiaketa bat; eta horren sustatzaileak izan dira Ana Angulo Umaran, Janire Dominguez Azkue eta Guillermo Sevillano Caraballo.

Bigarrena Lola y Dolo izan da, antzerkia eta musikea buztartzen dituan umorezko proiektuarentzat, Maitane Aspe Fidek, Amaia Miranda Casquerok eta Leire Bueno Sotorenak sustatuta.

Hirugarren saria Ejes de precisión para longboard proiektuarentzat izan da; proiektu horretan, longboarderako ardatz barriak garatu ditue. Egileak Alejandro García Guisán, Jabier Cereceda Rodriguez eta Asier Bilbao Arri izan dira.

Laugarren postuan, RedMedia Productions, Community Managamentek tokiko artistentzat eginiko zerbitzua; eta bere sustatzaileak izan dira Beatriz Sanchez-Serrano Arteagabeitia, Sara Coterón Esteban eta Amaia Landa Izquierdo.

Bosgarren saria Eskubeltz 25, koloreak zabaltzen dokumentalak jaso dau; aisialdi talde historikoa eta Getxo erakusten deuskue lan horretan. Gonzalo Loza Pérezek, María Roggero Asensiok eta Paul Pérez Palaciosek aurkeztu eben idea.

Aitatutako proiektuek jasoko dituen dirusariak honako honeek dira: lehenengoak 4.563 €, bigarrenak 3.400 €, hirugarrenak 6.600 €, laugarrenak 5.000 € eta bostgarrenak 2.437 €. Diruaz gan, proiektu bakotxak 10 orduko laguntza profesionala jasoko dau. Laguntza horreek guztiak 2016an zehar proiektuak garatzeko aurrekontuei jagokez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu